Otegi, espetxetik Al Jazeerara (eta beste hainbat kontu)

Heldu da asteburua eta horrenbestez hurbildu da amaierara beste aste bat ere. Zorioneko batzuek bi astetako oporraldia hasiko zenuten gaur; beste batzuk ohiko bi egun laburregiekin konformatu beharko zarete. Baina zure kasua edozein dela ere, ZuZeuko Salabardoak gaurkoan arrantzatu duena irentsita hobe egingo diozu aurre asteburuko erronkei. On dagizula.

Al Jazeerak Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia elkarrizketatu du gutun bidez Logroñoko espetxera galdetegia bidalita. Euskal Herriak Katalunia eta Eskoziaren bidea jarraitu behar lukeela adierazi du Otegik besteak beste. Lau urte eta erdi dira jada Bateragune auzian atxilotu zutela.

Otegi, espetxetik Al Jazeerara (eta beste hainbat kontu)

Ekainaren 27, 28 eta 29an Lekornen egingo den Euskal Herria Zuzenean festibaleko programazioaren berri eman dute antolatzaileek. Nazioarteko zein bertako taldeak arituko dira: Kashbad, Yaniss Odua, Ska-P, Pendulum, Dub Inc… Hitzaldiak ere izango dira bertan, Noam Chomksyk eskainiko duena besteak beste.

EHZ

Txema Urkijok, Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Bake eta Bizikidetza idazkari ohiak, badu ordezkoa, eta ez bakarra gainera. Pasa den asteko kargugabetzearen ostean, Aintzane Ezenarro eta Enrique Ullibarriaranak hartuko dute Urkijoren lekua.

ZuZeun ohiko bidelagun dugun Gari Garaialde eta Ander Gillenea argazkilariak elkarrizketatu ditu Garbiñe Ubedak Argia astekariaren azken alean. Lau lagunen artean sortu duten kooperatiba da Bostok photo, gauzak beste modu batera kontatzea asmo duena. Haien ekimenaren berri izatearekin batera, argazkilarien lanbidea ezagutzeko balio duen irakurgai ederra da elkarrizketa.

Otegi, espetxetik Al Jazeerara (eta beste hainbat kontu)

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Otegi, espetxetik Al Jazeerara (eta beste hainbat kontu)”-ri buruz