Osasun-hesia

Osasun-hesia –

Ondo eutsi, kurbak datoz eta.

Ezinbestekoa, baina ez nahikoa

Igandeko emaitzek utzi duten eszenatokian oinez ibiltzen ikasi ez dugula kontutan hartuta, korrika hasi beharrean gara uztailekoari begira. Ahal Duguk bere garain egin zuen diagnostikoa okerra zela adierazio zion ezker independentistak, eta denborak, tendentziak eta errealitateak arrazoia eman diote abertzaleei: espainiar estatuan ez dago prozesu demokratizatzaile bat abiatzeko aski indarrik. Kontrakoa: erreakzioa bizi-bizi dago eta inboluzio demokratiko osoa emateko baldintzak ematen dira.

Bai, ados, primeran dakigu zer den PSOE: murrizketena, armamentuan gehiago gastatzen duena, euskara zokorotu eta zanpatzen duena… Era berean, saia gaitezen une batez irudikatzen zer suposatuko duen guretzako PP eta VOXekok osatutako gobernu baten menpe bizitzea: errepresioa, ilegalizazioak, emakume-etorkin-homosexual… en aurkako neurriak, euskararen aurkako oldarraldi are basatiagoa, eta besteak beste, gure herriko autogobernu murritzaren aurkako erasoa.

EAJ-k ezin du, une historiko honetan, eskuin espainiarrarekin akordioak egiten hasi EH Bildu botere instituzionalera iritsi ez dadin. Ezin du. Ondorioak ikaragarriak izango lirate, baita EAJ-k ordezkatzen dituen herritar eta baloreentzat, Espainiar estatuan hauteskundeek utzitako emaitzak ikusita eta uztailean hauteskundeak daudela jakinda. Epe motzera haien alderdiarentzako eta beren lanpostuaren zain dauzkaten potrozorri guztientzako poltrona aurkituko dute, baina epe ertain eta luzera ondorioak latzak izan daitezke. Eta ziurrenik hori baloratu dute jada, eta hala ere nahiago dute ultraeskuinarekin akordioak egin EHBri botere instituzionala utzi baino.

Ezker espainiarrak egun gutxi dauzka adin nagusikoa bueltatzeko. Bere ezinikusi, zatiketa, kalapita eta ikuskizun negargarriak aski min egin dute Euskal Herrian. Posible ote da PSOEtik ezkerretara kokatzen diren alderdian tontakeriak albo batera utzi eta denak zerrenda bakarrean joatea? Are gehiago, zergatik ez dute planteatzen Euskal Herrian zerrendarik ere ez ateratzea? Herria alderdiaren aurretik jarriz gero, badakite estatu mailan gobernu faxista bat ekiditzeko errezeta aproposena, EHri dagokionez, independentistak ahalik eta indartsuen iristea dela.

Osasun-hesi bat eraikitzen hasi behar gara gaurtik aurrera, pandemia gogorra etorri ahal delako. Eta ez diot alderdiengatik bakarrik: ELA eta LABen arteko arrakala murriztu behar da eta Euskal Herriko Gutun Soziala indartu, hezkuntza publikoaren aldekoen eta ikastola sarearen artekoa, mugimendu feminista hauspotu, arrazakeriari aurka egiteko sareak josten jarraitu… eta noski, orain, inoiz baino gehiago, euskalgintzak mahai gainean dauden proposamen estrategikoen inguruan sakon hausnartu eta jauzi bat emateko garaia da.

Abstentzioaren inguruan esan beharrekoak esan dira, agian: bozkatzera ez doazenak, normalean, maila sozial baxukoenak izan ohi dira. Konfort guneetatik atera eta hor berebiziko apustua egin behar da, uztailean boto bakoitza hil ala bizikoa izango baita faxismoari gobernuko ateak ixteko. Dena den polizian, epailetzan eta hedabideetan indartsu segiko du faxismoak, eta horregatik diot, bozka emateaz aparte beharrezkoa dela gu guztiok gure komunitatean osasun-hesia eraikitzen hastea, bakoitzari dagokion tokitik.

Amaitzeko, Iturramari (Iruñea) erreferentzia egiten dion albistetxo hau. Eskuina bozkatzera joango da, ez izan zalantzarik.

Osasun-hesia

Galdera da: EAJk ekainean eskuinarekin akordioak egin eta uztailean eskuinari aurre egiteko osasun-hesiaren parte izan behar dela sinetsi behar dugu? Gehiegizkoa da, baita EAJren boto emaile abertzalearentzat ere.

Euskal Herriak osasun-hesi bat eraiki behar du espainiar estatuk datorren oldarraldiaren aurrean. Uztailean bozkatzera (parrandazaleok, eskatu posta bidezko botoa), eta uztailerarte osasun-hesia eraikitzera, gure herriak, zorionez, daukan elkartasun eta herri mugimenduaren ehunean barna.

Osasun-hesia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude