Ortuzar, ELA eta EHBildu

Ortuzar, ELA eta EHBildu

Ortuzar, ELA eta EHBilduIgandeko Deian, Alderdi egunean, Andoni Ortuzarri egindako elkarrizketan hitz hauek letra larriz: “Lo de ELA ha sido una vergüenza. ¡Que se presenten a elecciones!”. Ez da lehen aldia. Joseba Egibarrek berbera iradoki zuen ETBko Egun on Euskadin (ederki erantzun zion Biurrunek). Ortuzarren elkarrizketako letra txikian berriz: “seguramente Bildu acogería a Txiki Muñoz en sus listas electorales”.

Imajinatzen dut hitz hauekin, ELA Bildurekin erlazionatze horrekin, jeltzaleen artean ELA kaltetu nahi duela; baina, gu Bildurekin lotzeak ez gaitu kaltertzen; gu EAJrekin lotzeak kaltetzen ez gaituen moduan. Gu Podemosekin lotzeak edo norbaitek gu sindikatu neoliberala garela esateak, ere, ez du gugan eragin berezirik izaten.

Gu lan erreformak kaltetzen gaitu. Guri negoziazio kolektiboaren erreformak ematen digu min, estatalizazioak. Jaurlaritzak gutxiengoan sinatzen diren hitzarmenak sustatzeak (Confebask, CCOO eta UGTrekin akordioa sinatuta) egiten digu kalte. Langileak kaltetzen dituzten erabakiek kaltetzen gaituzte gu. Sindikalismoaren kontra doazen erabakiak dira kalte egiten digutenak, erabaki politikoa zehatz batzuk, nahita hartzen direnak. Bestea erretorika hutsa da.

Irailaren 20ean ez ginen EAJren kontra manifestatu. Jaurlaritzak, demokrazia gutxietsiz, gure kaltetan hartu zuen erabaki larriaren kontra baizik. Langileen kontrako erabaki horren aurka mobilizatu ginen, eta ez EAJren aurka. Manifestazioan parte hartu zuten jeltzaleak lekuko. Sindikalismo autonomo indartsuaren beharrean benetan sinisten duten jeltzaleak, ez sindikatua azpiratu, edo desagerrarazi nahi duten beste batzuk bezala.

Ulergarri izate aldera, adibide xume batekin amaituko dut: guk Erriberan ordezkarien %20a daukagu. Hauteskundeen emaitzak begiratuta, argi dago ez direla EAJkoak. Eta argi dago ez direla Bildukoak. ELAkoak dira. Eta ELAkoak dira beren lan- eta bizi- baldintzen hobekuntzan konprometitzea erabaki dutelako baliagarri eta eraginkorra zaien sindikatu batean. ELAko zerrendetan izena eman dute, hauteskunde sindikaletan aurkeztu, eta langileek aukeratu dituzte. Herriko, Nafarroako, Estatuko, Europako hauteskundeetan zer bozkatuko duten? Ez dakit. Beraiek jakingo dute. Gure erronka da langileen lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko sindikatu zintzo, langile eta eraginkorra izaten jarraitzea. Horregatik ditugu 100.000 afiliatu. Ez EAJkoak garelako, edo Bildukoak, edo Podemosekoak, edo abstentziokoak…

Ortuzar, ELA eta EHBildu

55 pentsamendu “Ortuzar, ELA eta EHBildu”-ri buruz

  • Nire herriko kaleetatik pasia egitean ikusi izan ditut hauteskunde aurrean ELAkoek jarri zituzten kartelak EAJ zuzenean erasotuz. Sekula ez da horrelakorik ikusi, ELAk kanpaina egiten ez inori botoa emateko baizik eta EAJri botoa ez emateko. ELA ez dago inoren alde baina bai EAJren kontra. Unai Oñaederra lagunak nahi duena esango du, baina ELAk EAJren kontra duen obsesioa, zeini egiten dio mesede? EAJri ez noski.

  • Aupa, Bentazar! Iruzurrik ez karteletaz ari zara? Kartel horrek ez du EAJ erasotzen, eta ELAk ez du EAJri bozka ez ematea eskatu. Kartel horrek salatzen du Jaurlaritzak, Urkullu buru duela, “elkarrizketa sozialeko mahaia” deitzen dioten horretan sinatutako akordioa. Akordioak baliogabetu egiten du guk hauteskunde sindikaletan dugun gehiengoa. Oso erabaki larria da, eta horren kontrakoak dira kartelak. Akordio hori uztailak 22an sinatu zen, eta 29an hauteskundeak deitu zituen. Datak Jaurlaritzak aukeratu zituen.
    EAJrekiko ez dugu inolako obsesiorik. Izan ere, akordio zehatzak proposatu dizkiogu eta ezezkoa eman digute. Gogoan dut Bildu Gipuzkoan edo Donostian agintean zenean, guk kritikaren bat edo mobilizazioren bat egiten genuenean EAJri mesede egiteko egiten genuela esaten zigutela. Badirudi alderdiek ezin imajina dezaketela sindikatu autonomo bat. Irakurketak beti alderdikeriz ulertu behar hori…

  • Peru Dulantz 2016-10-06 09:11

    Eusko Jaurlaritza, PNV, Confebask-eko negreroak (nork aukeratu ditu horiek?) eta sindikatu espainiar salduak… horra Aliantza Santua!!

  • Jaurlaritza hauteskunde bidez aukeratua izan da. Sindikatuen ordezkaritza ere bai (hauteskundeei hainbeste garrantzi ematen dion Urukulluren Jaurlaritzak ez errespetatzea erabaki duena). Eta patronala? Nork aukeratu du? Nor ordezkatzen du Cofebask-ek? Nola neurtzen da ordezkaritza hori? Garen patronala sortu berri da, orain urte bete. Jaurlaritzari eskatu dio patronal gisa onartua izan dadin, eta dagokien mahaiteatn parte hartzeko aukera. Juarlaritzak oraingoz ixilik. Nola banatuko dute ordezkaritza Confebask eta Garen-en artean?

  • Aupa Unai. Hauteskunde aurretan Iñigo Urkullu erdian zuen argazki baten kartela EAJren kontra ez dagoela esatea niri aurpegian parra egitea besterik ez da. Tranpa gutxiago eta argitasun gehiago. Funtzio politiko bat betetzen ari zarete eta noski horretan EAJ da etsai nagusia eta hauteskunde garaian kalte egin nahi diozue. Bere kontrako botoa eskatzen ari zineten. Gaizki atera zaizue.

  • Guk ez genuen EAJren kontrako bozka, guk eskatzen duguna da Urkulluk eta Jaurlaritzak atzera egitea akordio horretan. Hau da, gutxiengoan sinatzen diren akordioak ez sustatzea. Artikuluan esaten dudan moduan, erabaki horren aurka dauden jeltzaleek EAJ bozkatu zuten, baina kartelak eta ekusorriak zabaldu zituzten, eta Gasteizen manifestatu ziren. Azpimarratzen dut: guk ez dugu alderdi baten edo beste baten aurka edo alde egiten, hartzen diren erabaki bakoitzaren alde edo kontra egingo dugu, langileen aldeko edo kontrako diren heinean, erabaki horiek hartzen dituen alderdia edozein izanda. Kasu honetan Urkulluren Jaurlaritzaren erabaki honen kontra, eta kanpainan izan da, Urkulluk beste aukerarik eman ez zigulako: uztailaren 22an sinatu eta 29an hauteskundeak deitu. Noiz egin behar genuen ba?

  • Hemen galdera da, zuri zer iruditzen zaizu Jaurlaritzak sinatu duen akordio hori? Zer iruditzen zaizu hauteskunde sindikaletan %30 besterik ez duten sindikatuen bozekin onartzen diren hitzarmenak sustatzea? Ez da langileek hauteskundeetan egin duten aukerari barre egitea? Ez da demokraziaren arau minimoenak ere mespretxatzea?

  • Kartel zoragarri hori egoera jakin batean egina dago eta mina eta presioa egitearen helburua du ere. EAJren kontrako kanpaina egin zenuten eta gaizki atera zaizue. Eta gainera herriak EAJri eman dio botoa. Herritarrek egindako aukeraren kontra egin duzue zuek ELAkook.

  • Bentazarri EAJk egiten duen guztia ondo iruditzen zaio, edo ez du pentsatzen edo jaten ematen diote, berdin du ze argudio mota botatzen diran, berdin du egia edo gezurra diran, Bentazar beti EAJrekin lerratuko dela.

  • Herriak EAJri eman dio botoa (%38a oker ez banaiz). Guk hori onartu eta errespetatzen dugu. Langileek ELAri eman diote botoa (%40), eta Urkulluren Jaurlaritzak, eta EAJk ez dute errespetatzen. Horixe aldea. Eta errepikatzen dut: Guk ez dugu hauteskunde politikoetan parte hartzen. Euskal Herritarrak, eta ELAkideak, pertsona heldu eta libreak dira, eta nahi dutena bozkatzen dute.

  • Zuek hauteskunde politikoetan parte hartu duzue EAJren kontra. Noski, ELAko afiliatuen botoa ez dago ELAko aparatoaren elite sindikalaren menpean, eta nahi dutena botatzen dute, bere zuzendaritzak zer esan eta zer egin ez zaiela axola.

  • Zuk hala ikusten baduzu, zer egingo diogu! Eskertuko nizuke lehen egin dizudan galdera erantzungo bazenit: Hemen galdera da, zuri zer iruditzen zaizu Jaurlaritzak sinatu duen akordio hori? Zer iruditzen zaizu hauteskunde sindikaletan %30 besterik ez duten sindikatuen bozekin onartzen diren hitzarmenak sustatzea? Ez da langileek hauteskundeetan egin duten aukerari barre egitea? Ez da demokraziaren arau minimoenak ere mespretxatzea?

  • EAJ eta zuen artean borroka bat dago eta zuek zuen aliatuak aukeratzen dituzue eta EAJk bereak. Niri oso gaizki iruditzen zaidana da hauteskunde kanpainan kaletik pasiatzea eta ELAren Urkulluren kontrako kartelak ikustea. Kanpainan zineten eta badakigu zeinen kontra. Orduan zeinen alde zineten?

  • EZ dut uste galderari erantzun diozunik. Dena den ongi iruditzen zait aliatuena. Orain EAJk ere aliatuak beharko ditu gehiengo osoa lortzeko. Gehiengo hori errespetatuko da, nola ez. Bada ELA-LAB aliatuen artean %60-ko ordezkaritza dugu hauteskunde sindikaletan. Urkulluren Jaurlaritzak erabaki du hori ez dela errespetatuko, eta %30 dutenek erabakitzen dutena onartuko duela. Hori ikaragarria da!

  • Gauza bat da gobernu bat osatzea eta bestea alde desberdinen arteko negoziazio kolektibo bat. EAJk gobernua osatu dezake baldin eta gehiengoa lortzen badu. Zuen gehiengo sindikalak akordioa behar du beste aldeekin. Akordiorik ez bada, besteek zuek agintzen duzuena egin behar ahal dute? Zure ustez bai, eta orduan zilegi da EAJren kontra kanpaina politikoa egitea. Beno, orduan politikoki ezker abertzalearen alde lerratu zarete hauteskunde hauetan. Zuen aliatuak baitira, noski.

    • Unai Oñederra 2016-10-06 20:54

      Esan nahi duzu, Bentazar, patronalarekin akordio batera iritsi behar dugula. Gehiengoa dugun sindikatuek akordiora iristeko prest gaude baldintza batzuekin. Patronalak ez dituenez baldintza horiek bete, gutxiengoarekin sina dezake nahi duena, eta Jaurlaritzak oniritzia eman. To eta no. Orduan zertarako balio dute hauteskunde sindikalek?

  • amonamantangorri 2016-10-06 20:43

    “Que se presenten a las elecciones” argudioak EAJko buruen pentsaera eskuinzalea salatzen du. Alegia, ELAk ez du eskubiderik, eragile sozial gisa, “iritzi politikoak” emateko. Kutxabanken aferan ere adierazpen berak entzun genituen.

    • Unai Oñederra 2016-10-06 20:59

      Bai, eta Ezker Abertzalearen kritikak ere, gai hori aitzaki gisa erabiltzen genuela esaten baitziguten, beraiei egurra eman eta EAJri medede egiteko. Irakurketa oso pobreak, alderdikeriek itsututa, eta gizarte mugimendu autonomoen balioa gutxietsita.

  • Eta gehiengo sindikala izatea aitzakia bada beste aldeei, beste sindikatu batzuk barne, zuen planteamentua inposatzeko? Eta noan arira, ze kasualitatea, hauteskundeen aurretik kanpaina bat montatzen duzue Urkullu EAJren kandidatoa kartelean jarrita. Bere alde noski botorik ez zenuten eskatzen. Zeinen alde orduan? Argi dago.

    • Unai Oñederra 2016-10-06 22:06

      Ojo esaten ari zarenari. Legebiltzarrera eramanda: EAJ eta EHBildu aurrekontuetan ados jartzen badira (28+18=46 legebiltzarkide 75etik, %61), esaten ari zars aurrekontu hori besteei inposatzen zaiela?

    • ctrl+c ctrl+v … eta horrela 10 iruzkin…
      edo, argudioen aurrean norberaren ideak garatzeko ezintasuna.

    • Amonamantangorri 2016-10-07 10:17

      Ez, Bentazar, ez. ELAk bere propaganda kanpaina guziak abuztu hasieran, aste santuan edo eguberrietan abiatu behar lituzke, beti udal, erkidego, estatu nahiz europako hauteskunderik gertu eduki gabe, inori kalte ez egiteko kontu handiz.

      Unai:
      Behin honako hauxe idatzi nuen ELAri buruzko artikulu batean.

      “Agente sozialek independentziari eta izpiritu kritikoari eutsi behar diote, edozein alderdi politikoren kontrol eta fagozitazio saioen aurrean, eta herri-mugimenduek akuilu lana egin behar dute.
      .
      Baina bestalde, “nirekin edo nire kontra” jarrerak deus onik ekartzen ez duen bezala, “niretzat den-denak berdinak zarete” jarrerak ere ez du askorik laguntzen, hori ere oso erosoa izanagatik ere..

      Zerga politikaren zenbait aldaketa, jendartera aurkezten direnean beti LEHEN URRATS GISA aurkezten baldin badira, eta kontuan hartuta urrats txiki horiek Gipuzkoan oposizioko alderdiekin akordioak egin gabe (EAJ, PSE batez ere) eta armonizaziorik gabe ezin direla aurrera atera, ez litzateke bidezkoa izanen norbaitek egoera konplikatu hori baliatzea langileriaren defentsan puxtarriak irabazteko. Eta ez dut esaten ELA horretan dabilenik eh…”

      • Unai Oñederra 2016-10-07 11:13

        Behin baino gehiago esan digute “diozue alderdi guztiak berdinak direla”. Jendeak hala ulertu badu gaizki komunikatu dugula izango da, ez baitugu hori esan nahi. Zerga politikan aldaketa bat eginda saltzeki bi modu daude: 1 gure aldaketa kristona da 2 Hau ez da egin nahi dugu aldaketa, ez da nahikoa, baina daukagun indar-harremanak oraingoz ez du gehiagorako ematen; kaletik behar gaitzazue gehiago egiten. Lehenari egurra, bigarrenari presioa. Nire ustez bigarrena da instituzioetan hartu beharreko jarrera.

  • Orduan ELA eta LABek beren iritzia inposatu behar baldin badute, zertarako negoziatu beste aldeekin? Dena den, ikusi da Urkulluren kontra egin duzuen kanpainak ez duela efektorik izan. Zuen kandidatoa derrotatua gertatu da eta Urkullu irabazle.

  • alperrik ari haiz Unai. eta zure argudiaketa egokia eta bidezkoa dela ondroriozta dezake bi neurona dituen edonork. beraz lasai hartu. 😉

  • Bentazar, EAJkide zenbait jauntxokeriak jota zaudete zeharo. Urkullu eta Ortuzarren agintepeko EAJ neoliberalismoa eta regionalismoa ditu ardatz. Horregatik doa eskuin muturreko Patronalaren eta sindikatu salduen eskutik. Horregatik zarete Vocentoren, Prisaren eta hedabide espainiar nagusien alderdi kutuna. Anaia-arreba katalanak ere saltzen dituena!!!
    ELAk eta LABek zuen politika negargarriari erantzuteko eskubide osoa dute. Betebeharra ere bai, esango nuke. Bejondeiela!

  • Eskerrik asko Anton zure mezu gozoarengatik. Baina niri beti iruditu zait jauntxokeririk handiena jauntxokeriaren aitzakiz bestea zaku zikin batean sartzen duena, neoliberalismoaren zakua.
    Nire ustez gure herriak ez du masa kritiko askirik neoliberalismo/iraultza bitasunaren jokuan ibiltzeko. Zuretzat EAJ kapitalaren partidoa da. Ba niretzat abertzaletasunaren alderdi ia bakarra. Eta zu eta zuretarrak euskal arazoa ezker muturreko ideologia baten uretara eraman nahi duzue.
    Oso ondo iruditzen zait ELAren Urkulluren kontrako kanpaina txalotzea, koherentea baita sindikatu horren ibilbidearekin. ELA eta LABek noski eskubidea osoa dute beren bidea urratzen segitzeko nahiz eta herriak azken hauteskunde hauetan Urkullu goratu eta bere kandidatoa beheran gelditu. Demokraziaren ondorioak hoiek dira, batzuk ahoa betetzen dute hitzarekin eta hitza praktikan jartzen denean musutruk gelditzen dira.

  • Iraultzaren bidea oso zaila dago, bai. Neoliberalismoarena eta regionalismoarena puri-purian. Horregatik da Urkullu-Ortuzarren EAJ, Vocentoren begietako alderditxoa.
    Vocento pozez zoratzen dago Urkullurekin, lehenago Azcunarekin eta haren aurretik Ardanzarekin zegoen bezala. Ibarretxe ez zuen batere maite, ostera.
    Urkulluren garaipena ez da demokrazioaren ondorio, boteretsuen hedabideen eraginaren ondorio baizik. Hemen ez dugu oraindik demokraziarik ezagutu, posfrankismoa baizik.

  • To basque paradise!
    “El último informe del Consejo vasco de Relaciones Laborales (CRL) sitúa en el 49,5% la cifra de contratos con una duración inferior a los 30 días”.
    (El correo españolek esana)

  • Ez dakit hau irakurrita daukazun. Oso argigarria dela iruditzen zait:
    “En unas horas participaré en la manifestación por el respeto a las mayorías democráticas convocada por ELA Sindikatua (10:30, Plaza Correos, Vitoria-Gasteiz), denunciando el acuerdo sobre negociación colectiva logrado el 22 de julio por el Gobierno Vasco, Confebask, CCOO y UGT en la (mal) llamada Mesa del Diálogo Social. Esta manifestación finalizará ante la sede de Lehendakaritza.
    Este mismo domingo, 25 de septiembre de 2016, votaré a EAJ-PNV. Mi caso, que alguien podría suponer incongruente, no es único. Actualmente del orden del 40% de los trabajadores en Euskadi elige ELA Sindikatua con una afiliación que crece en los últimos meses y el 30% de la misma sociedad prefiere EAJ-PNV como opción política.”
    Zure alderdikide honek ez dio ELAri hauteskundeetara aurkezteko eskatzen. ELAri lan sindikala eskatzen dio, eta pozik dago ELArekin. Beste ELAkide asko bezala. ELAren aniztasunean dago bere indarra.

  • Iraultzaren bidea badakigu nora garamatzan, herrialde diktatorialak hilotzen pilaketaz eraikitzera. Bide hori garai batean puri purian dago baina gaur egun dekadentzian sartu da. Eta neoliberalismoa nostalgiko totalitarioek astintzen duzuen panpintxoa da zuen burua ederretsi nahirik.
    Urkulluren behatz batean ELAko kupula eta Ezker abertzaleko direktiba osoan baino abertzaletasun gehiago dago. Vocentosk EAJrengatik botoa eskatu du? Bai, badakigu Zarzalejos jauna EAJren militantea izango da, seguru.
    EAJren boto batek Bilduren boto batek bezainbeste balio du. Akaso hori da zuri izorratzen dizuna, zure alderdiko botoek ustez gehiago balio dutela zu bezalako iluminatuek ematen dutelako. Ba zoritxarrez hori da demokrazia, bakoitzaren botoa bestearena bezainbeste balio du. Noski zure eredu demokratikoan bakarrik zure alderdiko iluminatuek izango dute botoa emateko eskubidea.
    Eta nire alderdiko horrek, ELAko kandidatoari eman dio botoa azken hauteskundeetan ala Urkulluri? Esango didazu mesedez?

  • Ederra behar du urkulluren hatzak gero!
    Zarzalejos, Larrañaga, Guibelalde eta beren kofradiako beste batzuk oso pozik daude egungo EAJrekin. Ematen dien guztiarekin sinistu ezinda.
    Eta zure alderdikide horrek, ELAren kandidatoari eman zion bozka hauteskunde sindikaletan, eta Urkulluri autonomikoetan. Irakurri ondo testua, motel/ neska.
    http://blog.agirregabiria.net/2016/09/hoy-con-ela-sindikatua-el-domingo-con.html

  • Nire alderdikide horrek zure logikari jarraituz eskizofreniko xamarra izango da ze botoa ematn dio iraultzari eta neoliberalismoaren segun ze kasutan. Joan beharko zara berarengana ea zure garunaren arrazoi petoek iluminatzen duten.
    Noski, Anton, zurekin ez direnak neoliberalak, Vocentokoak dira eta Zarzalejos zuretzat jeltzalea da.
    Ba niretzat bestela da, zu neoliberalismoaren matrakarekin Euskal Herria bitan banatua eta bere kontra zatitua nahi duen kontzientzia globalez puztutako internazionalista bat zara, EAJ zure etsaien lerrotan jartzen duena.
    Zuretzako zoritxarrez zure utopia diktatorialetara makurtzen den jendea gero eta eskasagoa da Euskal Herri honetan.

  • Ganbaratxotik 2016-10-07 20:07

    EAJ- ren 40 urtetako kudeaketa eredugarriaren emaitza ikusgarria: Euskal Erkide Atonomoko biztanleria munduan dagoenik eta zaharkituena. Besteak beste lan-baldintza, etxebizitza-politika eta umeak izateko sustapen-politika hutsalengatik. Bejondeizuela. Horixe da egonkortasuna, “dagoenean bonbon eta ez dagoenean egon”. Gaixoak gu eta gure ondorengo apurrak ez baditugu berandu baino lehen urte batzuetarako behintzat instituzioetatik bidaltzen.

  • Hatzak aparte, gehiengo sindikalari tokatzen zaion pisua ez errespetatzea zilegi al da?. Ez dut ulertu bentazarren erantzuna honen inguruan. Agian, eman ez duelako izango da. Eta gero ariketa txiki bat: bentazar errepara itzazu vocento taldeak eta estatu espainoleko medioek ibarretxeri eskeintzen zizkioten hitzak eta hatz-ahaldunari eskeintzen dizkiotenakin alderatu. Ondoren zure ondorioak gurekin partekatzea eskatuko nizuke.

  • Gehiengo sindikala Bilduren kanpainaren laguntzaile petoa izan da. Ez dut besterik esaten. Kaletik joan, kartel batetara begirada zuzendu eta hara non dagoen Urkullu ELA sindikatuarengatik salatua eta erasotua.
    Gehiengo sindikalaren borondatea ez kunplitzea, hori ahal da gehiengo sindikala ez errespetatzea? Esplikatuko didazu, Neroni maitea.
    Zuek eta zuentarrek EAJren kontra zarete Vocentok loreak bota Urkulluri ala ez. Noski, EAJri gaur egun ez zaio gertatu Bilduri bezala, ezker muturreko partido espainol bat sortu eta bere hauteslegoaren zati handi bat berarengana joan. Zergaitik? Zuen kasuan ezker espainola eta euskalduna izatea gauza beretsua delako.

    • Alderdi politikoetatik haratago bizitza dago, baina badirudi ez dela ikusten. Artikulua hain justu hori azpimarratzeko idatzi dut, eta eztabaida berriro ere EAJ-EHBildura etorri da. Oso pobrea iruditzen zait.
      Bentazar: “gehiengo sindikalaren borondatea ez kunplitzea, hori ahal da gehiengo sindikala ez errespetatzea?” galderari erantzuna lehen emana dizut legebiltzarreko adibide bat erabiliz (zuk ulertzeko moduan): EAJ eta EHBildu aurrekontuetan ados jartzen badira (28+18=46 legebiltzarkide 75etik, %61; gogoan izan ELA+LABek %60 dugula) zer gertatzen da aurrekontu horiekin? EAJ eta EHBilduren borondatea kunplitu behar da? Ez bada kunplitzen, zer da hori? Errespetu falta, edo demokrazia falta? Legebiltzarrean eta alderdi politikoen esparruan hain argi ikusten dena, zergatik ez da argi ikusten esparru sindikalean? Ez dakit den ulertzen ez dela, interesik ez dela, edo borondaterik ez dela. Eta gutxiengoak babestutako hitzarmenak sustatzea, demokraziaren kontrako eraso bat dela ikusten ez duenak, akaso arazoak izango ditu etorkizunean:
      «Cuando los nazis vinieron a buscar a los comunistas,
      guardé silencio,
      porque yo no era comunista.
      Cuando encarcelaron a los socialdemócratas,
      guardé silencio,
      porque yo no era socialdemócrata.
      Cuando vinieron a buscar a los sindicalistas,
      no protesté,
      porque yo no era sindicalista.
      Cuando vinieron a por los judíos,
      no pronuncié palabra,
      porque yo no era judío.
      Cuando finalmente vinieron a por mí,
      no había nadie más que pudiera protestar.»

    • Azalduko dizut bai, Bentazar!. Gainera, hau amodio historio baten hasera izan liteke. Ez da bakarrik gehiengoak ez errespetatzea, hau da, langilegoaren gehiengoari muzin egitea. Sindikatuen existentzia bera eragotzi nahia, txosten batean jasorik duen patronalaren sostengu izatea ere gehitu behar zaio. Ipini nizun ariketa ez duzu egin, baina animo seguru gai zarela eta. Urtean behin independentzia hitza trabatu gabe ohiuka dezakeenak hori eta gehiago ere egin dezake.

  • Barkatuk didazu, Unai, baina ezin aldera daiteke gauza bat eta bestea. ELA eta LABen borondateak balio erabakiorrik badu, zergatik ez da ezartzen eta kitto? Ba noski bere eremua beste arlo eta erakunde batzuk ikutzen dituelako eta negoziazio kolektibo batean bestelako eragileek, gainontzeko sindikatuekin batera, parte hartu behar dutelako. Beraz zure aritmetikak kale egiten du: EAJk eta BIlduk presupostu batzuk onartzen badituzte aplikatuak izango dira. ELA eta LABek erabaki bat hartzen badute, beste eragileekin negoziatu beharko dute, bestela erabakirik ez baita hartuko. Hortxe diferentzia. Zure ustez beste eragileek ELA eta LAB esaten duenari men egin behar diote. Errespetatzen dut zure iritzia. Errespetatu zazu zuk ere besteek beste iritzia edukitzea eta ez pentsatzea ELA-LAB binomioa ente infalible bat dela.
    Bestalde, eta berriz diotsut hau baita nire ustez gai nagusia. Non ikusi da sindikatu bat hauteskunde kanpaina egiten ez norbaiten alde botoa eskatzeko baizik eta tipo bati, Urkulluri izan ere, ez botorik emateko? Argi dago bere une larrienetan ELAk ezker abertzaleari laguntzatxo bat eman nahi izan diola. Zergatik ez duzu egi xinple hau begibistan dena onartu nahi?

  • Negoziazio kolektiboan sindikatuek eta patronalek iritsi behar dute akordiora. Nire ustez akordio batek, balekoa izateko, sindikatuaren gehiengoa eta patronalaren gehiengo beharko luke. Arazoa da Patronalaren ordezkaritza aukeratzeko ez dela hauteskuderik egiten. Garen patronal berria prest egon liteke sindikatuen gehiengoarekin akordioetara iriisteko, baina negoziazio mahaian ez diote ordekaritzarik ematen, Confebaskek duen monopolioa (dirulaguntzak) galdu nahi ez duelako. Patronala ez dago prest sindikatuen gehiengoak eskatzen duena sinatzeko, eta saiatzen da gutxiengoarekin nahi duena sinatzen. Larriena da Eusko Jaurlaritzak hori balekotzat eman, eta hori sustatzea; esanez, gainera, zuk diozun bezala, gure nahia inposatu nahi dugula. Errespetatzen dut zuk iritzi hori izatea, baina demokraziaren ikuspegitik larria iruditzen zait, eta arriskutsua. Gehiengoak gustatzen ez zaizkigunean arauak alda daitezkeela esan nahi baitu. “Une larrienetan ELAk ezker abertzaleari laguntzatxo bat eman nahi izan dio”. Zer une larri? Zer laguntza? Behin eta berriz errepikatzen dudana: egiten duguna alderdikeriz ulertzen duena erratuta dago, ez gaitu ezagutzen, eta ez du ulertzen sindikatu autonomoa bat zer den. Orain Ezker Abertzaleak txalotu gaitzake, beraiei komeni zaielako, baina orain dela gutxi (Gipuzkoako Aldundian agintean zirnean) egurra ematen ziguten, eta hemendik urte batzuetara ere, boterean badaude, egurra emango digute, beraien erabakiren baten kontra egiten badugu, eta esango digute EAJren alde gabiltzala, zu bezala, egiten duguna alderdikeriz aztertzen dutelako.

  • ganbaratxotik 2016-10-10 22:13

    1. Zer esango ote zuten batzuek Bildu-ko Aldundiak GAREN-ekin zerbait hitzartu balu ADEGI albora utzita?

    2. EAJ-ak hateskunde bezperetan UGT-CCOO eta Confebask-ekin hitzartutakoa zeinendako laguntzatxoa? Zenbat diru pasa die hiru erakunde horiei argazkiaren truke? (klientelismoa-bezerokeria)

    3. ELA-k Ezker Abertzaleari laguntzatxoa LABen lehiakide nagusia denean?

    4. ELAk ez omen du alderdikeriz jokatzen. Ados egon naiteke bere independentzia mantentzen saiatzen dela, eta maila baten lortu duela marka hori, alegia alderdi politikoetatik autonomo den erakunde bakarrenetakoa izatea. Baina horrek zera ekarri du ordainetan:- Ezker abertzalearekin identifikatua ez izatearen obsesio horrekin, langile eta herritar baztertuenen alde egiten saiatu den BILDU-ren kontrako kanpaña izugarri gogorrarekin bat egin du ELAk, foru aldundian egon denean (fiskalitatea,…) . Agian, ez bilatuta baina emaitza horixe izan da.
    – Sindikatu indartsua (autonomia) egiteko obsesio horrekin (afiliatuak eta autofinantziazioa) nere ustez ELAk batzutan erakundea bera lehenetsi du beste helburuak bigarren mailan utziz: langileen egoera eta nazio eraikuntza.

  • Langile eta baztertuenen alde egiten saiatu den Bildu, edo instituzioetan homologatzen saiatu den Bildu? Bilduren kontrako kanpaina gogorrarekin bat egin? GUk kanpaina ez genuen Bilduren kontra egin, Bilduren erabaki batzuen kontra baizik (orain EAJren kontra ez, baizik eta Urkulluk eta bere Jaurlaritzk hartu duen erabakiaren kontra egin dugun moduan). Kontua da norberaren alderdiari edo koalizioari egiten zaionean aurre, alderdiarekiko eraso, obsesioa ikusten dela, eta ez alderdi edo koalizioaren erabaki zehatz batzuen kontra. Erakundea lehenetsi dugula beste helburuak bigarren mailan utziz? Guk obsesio bat dugu, langileen lan eta bizi baldintzak hobetzea, eta iruditzen zaigu ezinezkoa dela hori sindikatu autonomo indartsurik gabe.

    • Unai, bildu aldundian egon zenean ez omen zuen jakin ezkerretik edo eskuinetik etorritako kritikak alderatzen. Ez dut uste zure hitzak ere, bi alderdiek gobernatzeko erak ezberdintzen dituztenik. Biak agintean egondakoan berdin jokatzen omen!. Ba egiari zor, hori ez da horrela eta adibideak bat baino gehiago. Zaharren egoitzen inguruko afera, gipuzkoako konbenioa errespetatzeko neurriak kontratu publikoetan, politika fiskala… Beraz argumentatu ezazu baina ahal duzula errealitatean oinarriturik.

      • Gipuzkoako Aldundian Bilduk Zahar Egoitzetan egin zuen lana txalotu genuen, eta eskerrak eman ere bai: https://twitter.com/xabirastorza/status/612005914414026752
        Oroitzen dut pankarta bat jarri genuela Diputazio aldaketa egon zenean (PNV sartu zenean) Bilduk egindako lanagatik eskerrak emanez. Oroitzen dut Pello Zubiriak halako zerbait txiokatu zuela: aurreko gobernuaren lanagatik eskerrak eman duten bakarrak. https://twitter.com/anderlejarza/status/612986154292523010

        • Hori horrela izanik, bildu boterean zegoenean edo berriro egoten bada egurra jaso genuen edo jasoko dugu esatea…. Jakinik gobernu harek nortzukin adostu behar zuen gehiengoetara iristeko. Errealitateak zera dio, eaj beste alderdi batekin akordiotara iristen denean, azken hau “saiatzen dela” ezker ikuspegi aldetik zerbait txertatzen. Bildu aldundian egon zenean, bere nahien azpitik zeuden akordio minimoak adostu zituen. Ziurrenik gaur egungo gipuzkoako errealitate politikoarekin errazago izango luke. Alderdien ingurutik at dagoela ELA esan dezakezu, baina horretarako denek berdin jokatzen dutela esatea ez da egokia,soilik zintzotasun intelektualagatik bada ere.

          • Gorago eman dudan erantzun bera Copy/paste egingo dut: “Behin baino gehiago esan digute “diozue alderdi guztiak berdinak direla”. Jendeak hala ulertu badu gaizki komunikatu dugula izango da, ez baitugu hori esan nahi. Zerga politikan aldaketa bat eginda saltzeki bi modu daude: 1 gure aldaketa kristona da 2 Hau ez da egin nahi dugu aldaketa, ez da nahikoa, baina daukagun indar-harremanak oraingoz ez du gehiagorako ematen; kaletik behar gaitzazue gehiago egiten. Lehenari egurra, bigarrenari presioa. Nire ustez bigarrena da instituzioetan hartu beharreko jarrera.”

  • Txalo!

  • ganbaratxotik 2016-10-11 13:46

    ELAk inoiz autokritikatxoren bat egingo ote du? Alderdikeriaz ez dela inmune alegia. Bilduk jaso du bere akatsen ordaineko zigorra. ÈLAren portaera ez zitzaidan bidezkoa iruditu de facto eskubiarekin bat egin zuelako berriro diot agian nahiezta.

    • Autokritikak egiten ditugu gaizki egindakoengatik, nola ez. Baina eztabaidagarriak iruditzen zaizkigun kritikak eztabaidatzen ditugu (ez baitugu gure mezua zabalduko duen hedabiderik). Politikoki autonomo izate horrek, alderdikeriz ez jokatzeko posizio hori, ulertuko duzunez, oreka ezegonkor batean bermatzen da. Jendeak zuri-beltzera jotzen du, eta tarteko tonalitateren bateko posizioa azaltzea oso zaila da, batez ere zuria ala beltza erasotua sentituta minduta badago “bai, hori guztia esaten duzu baina zuriaren edo beltzaren alde zaude…” eta horrelakoak dira normalena. Ezkerreko alderdi edo koalizio batek, boterean denean, ezkerretik eta eskuinetik datozkion kritikak desberdintzeko gai izan behar du. Eskuinekoen helburua ezkerra gobernutik kentzea da, ezkerretik datozten kritikena gobernuan dagoenak ezkerreko politikak abian jartzea du helburu (ez gobernua eraistea). Oso oso ongi azaldu zigun kontu hau Pablo Solonek, Bolibviako esperientzia kontuan izanda. Hemen duzu lotura: http://www.mrafundazioa.eus/eu/dokumentazio-zentrua/dokumentuak/kontrabotere-autonomo-eta-indartsu-baten-garrantzia

  • bentazar gizajoaren familiakoek, eta berak, nola ez, paira ditzatela “mesadeldialogo” puta horretan erditutako baldintza ezin hobeak! euskal herriko orain arteko komenioak albora ditzatela eta goza dezatela “Cantalejo de Morralla”-ko soldataska! Eta dabiltzala lasai, ezeren beharrean, Josujhon-ek mailegatuko die-ta sosen bat edo beste!
    Persona elvuru!!

  • ganbaratxotik 2016-10-17 20:39

    Unai onar dezaket fede onez jokatu nahi izan duzuela batzueri presio eginez eta besteei egurra emanez, betiere autonomia xede. Baina sindikalkgintzaren baloreei kasu eginez, nik ulertzen dut ezkerra eta eskuina ez direla gauza bera klase-sindikatu batentzat. Eta gauza da Gipuzkoan “zera” historikoa gertatu zela, mirakulua esan genezake: bere burua ezker erradikaltzat duen jendea (arlote jendea batzuentzat) mendeetan elite ekonomikoaren esku egon den instituzioa bereganatu zuen. Hedabideak aurka, jauntxoak aurka, estatua aurka, kooperatibista enpresajabeak aurka,enpresari handiak aurka, instituzioan hamarkadetan lehengoek kokatutako goi mailako funtzionarioak aurka,…..eta jendarteari gelditu zaion irudia:ELA ere aurka. Izan ere, zein da orain ELAk diputzaioarekiko interpelazioak duen tokia hedabideetan (errepidetako borroka eredugarriak). Hutsaren urrengoa. Eta ez al zekien hori ELA-k BILDUren ahalegin zintzoa gauzak ALDATZEA zenean, inetzia berriak sortzea zenean, berau zapuzteko bere alea jarri baino lehen. Pena bat. BILDU-k asko ikasi du. ELA-k ere zerbait ikasiko al zuen (?)

  • […] Es una pena que Barrio Sésamo haya desaparecido, ya que hoy nos vendría de fábula una de las aclaradoras explicaciones de Coco para conocer la diferencia entre lejos y cerca, arriba y abajo, partido y sindicato… Hace unos años era sobre todo la gente de Bildu la que tenía dificultades para diferenciar lo que es un sindicato y un partido. Hoy las quejas vienen más desde el PNV: ¡que ELA se presente a las elecciones! (al parlamento o a la diputación, entiendo yo). Euskaraz dakienak hobe du Zuzeu-ra joatea, bertan luze eta zabal jorratu baita gaia, eztabaida luze …. […]