Orreagaren XLVI. hitzaldi zikloa

Orreagaren XLVI. hitzaldi zikloa –

Aurten ere, herri zapaldu batek oso kontuan izan behar dituen gaiak jorratuko ditugu Galdakaon. Urtero bezala, Torrezabal Kultur Etxean izango dira, 19.30ean hiru lehenak, eta 19.00 etab. azkena. Hauek dira oraingoan ekarriko ditugun hizlariak eta gaiak:

Orreagaren XLVI. hitzaldi zikloa Maiatzaren 4an, Arnas dezagun ekimenaren hitzaldiarekin irekiko dugu zikloa.

Eskolan, lehentasuna behar luke euskaraz mintzatzeko gune erosoak bermatzea, haur guztiei euskara erabiltzeko aukerak errazteko. Ikastetxe askotan, ordea, haur euskaldunak sakabanatuak izaten dira, euskara baztertu eta erdaraz jardun beste aukerarik ez dute, bestela izan ditzaketen integrazio edo onarpen arazoen beldur. Horren ondorioz, euskararekin lotutako bizipen eta uste etsigarriak garatzen dituzte maiz.

Maiatzaren 11n, Adrian Zelaia izango da Euskara eta demografiari buruz hitz egingo diguna.

Zergatik pentsatzen dugu jaiotza tasa garrantzitsua dela euskararentzat? Euskaldunak gehiago edo gutxiago izanda, horrek, berez, ez du zuzen eragiten euskarak indar gehiago edo gutxiago izatea gure artean.

Baina buruan daukaguna da hemen gutxiago bagara, kanpoko jendea beharko dugula, eta horrek bai eragingo duela zuzenean euskararen etorkizunean. Intuitiboki denok pentsatzen dugu hori.

Baina horrela al da?

Maiatzaren 18an, Asisko Urmeneta etorriko zaigu “Amaiur” bere liburu berria aurkeztera. Aurten betetzen dira 500 urte Amaiurko gaztelua espainolek suntsitu zutenetik.

“Gu guztiok hilen gara

Belatzekin batera

gaztelu hura defenditzearren”.

Johanes Agirre, Etxalarko notarioa, 1522-07-11

Album honetan aztertu ditugu konkista gerla haren kronologia  eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte, bai etra inbasioaren kontrako erresistentzia epikoa ere, izen eta deiturekin: Jakue Belatz Medrano, Maria Hozta, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa

Amaiur, euskaldunon zoru epikoa.

Maiatzaren 25ean, azkenik, Joxe Manuel Odriozolak aurkeztuko digu bere liburu berria: “Nazio euskaldunaren atarramentua”.

Ibilbide luzea egin du Joxe Manuelek Berria egunkarian artikuluak idazten. Aurkeztuko digun liburua azken urteotako artikuluen bilduma da.

Gai asko jorratu ditu artikulu horietan, beti euskararen eta euskal kontzientziaren egoerarekin kezkatua, eta ustez euskararen alde erabili diren bide ankerrak salatzen.

Gauzak oso argi idatzi ditu beti, eta euskara biziko bada, zein bide jorratu behar diren ere garbi adierazi du etengabe.

Interesgarria azken hitzaldi hau ere, dudarik gabe!

Orreagaren XLVI. hitzaldi zikloa