Orreagak Herri zapalduak duen arrazoiaren indarra metatzera deitu ditu Abertzaleak
Abuztuaren 15ean izango da ekitaldia, Askatasunaren Egunean, 12:00etan, Santiago Plazan. Aurrez, Bizkaia plazan bilduko gara, 11:30ean.
Altxa burua: Euskal estatua gara! izango da aurtengo leloa.
Euskal Herriaren egoeraren diagnosiak erakusten digu herri okupatu batean bizi garela: erabakimena beste batzuen eskuetan dago.
Baina guk baldin badakigu estatu bat izan genuela eta estatu hori legez kontra, bortxaz lapurtu zigutela, horrek automatikoki ematen digu arrazoia, ez da gehiago justifikatu behar. Beraz, arrazoia gurea da; ez dago zer eztabaidatu; guri dagokiguna da frantsesek eta espainolek euren instituzioak guretik ateratzea, hori da gure arrazoiaren indarra.
Zoritxarrez, indarraren arrazoia da nagusi. Baina arrazoiari uko egiteak ez du zentzurik, tresna garrantzitsu bat delako, askatasunerako arma bat.
Abertzaleok badakigu gure kausa zilegi dela, guztiz zilegi. Eta, alderantziz, zapaltzen gaituzten horiek ez dutela inolako zilegitasunik. Hori sekulako arma da, eta munduan ez dago herririk jakinik iraganean aske izan zela eta estatu bat sortzera iritsi zela horri uko egin dionik. Uko egin ez diotenek lortu dute berriro independentzia.
Letoniak, 1991n, independentzia berreskuratu zuenean idatzitako deklarazioan, 1918an eraiki zuten estatua aipatu zuen. Estatu hura nazioartean onartu zutela eta, euren borondatez inoiz uko egin ez ziotenez, indarrean jarraitzen zuela. Deklarazio horretan ez du jartzen estatu berri bat sortu zutenik, ez; estatuaren jarraitutasun bat izan dela diote. Lehenera itzultzen dira, normaltasunera.
Altxa dezagun guk ere geure burua, euskal estatua baikara! Batu gaitezen arrazoiaren indarraren inguruan!
www.orreagataldea.com
Gora Naffarroa aske