‘Orio iruten’ 2. jardunaldia, Hezkuntza Sistema Nazionalaren bidean

O3tenkartela13
‘Orioko curriculuma sortzen’ taldeak ORIO IRUTEN izeneko jardunaldia antolatu du apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean.

Taldeak proiektu bat landu du, Orioko curriculuma osatu behar luketen edukiak bildu eta jasotzeko eta, proiektu horren barruan, jardunaldi hau antolatu du, 2010ean egindako hitzaldi-sortaren segida gisa.

Hau da jardunaldiaren egitaraua:

Apirilak 16, asteartea, 19:00etan, Orioko kultur etxean

LOMCE legeari buruzko mahai ingurua: LOMCE legearen aukera eta arriskuez arituko dira Paul Bilbao (Kontseilua), Ikoitz Arrese (Ikasle Abertzaleak), Ainhoa Larrabe (EHBE) eta Marian Bilbatua (Hezkuntzan doktorea

Apirilak 18, osteguna, 19:00etan, Orioko kultur etxean

Hitzaldia: Beñi Agirre (Nabarraldeko kidea) Gipuzkoa eta Orioko historiaz arituko da.

Apirilak 20, larunbata, 11:00etan, Orioko autopista azpian

Herri curriculumaren zutabeak margotzen: Autopista azpiko zutabeak pintatuko ditugu, auzolanean, eta, ondoren, hamaiketakoa egingo dugu bertan. Ekitaldi irekia izango da eta ahalik eta parte-hartzaileena izatea nahi dute antolatzaileek.

Apirilak 23, asteartea, 19:00etan, Orioko kultur etxean

Hitzaldia: Zer da Orioko curriculuma? Zergatik? Zertarako? Hizlaria: ‘Orioko curriculuma sortzen’ taldea.

Apirilak 25, osteguna, 19:00etan, Orioko kultur etxean

Mahai ingurua: Hainbat herritako esperientzien azalpena: Aitor ikastolakoa, Larrabetzukoa, Usurbilgoa…

Maiatzak 4, larunbata, 11:00etan, Orioko kiroldegian

Ijitoen akordioarenn sinatze ekitaldia eta haurrentzako festa Porrotx pailazoarekin: Herriko eragile eta banakoek ijitoen akordioa sinatuko dute kiroldegian. Ondoren, Porrotxek alaituko du festa giroko ospakizuna.

Hona hemen herriko curriculuma zer den azaltzeko sarean jarri duten bideoa.

Irakurlea, garagardo zalea, euskara teknikaria…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude