Olé Franco!

Olé Franco! – 

1975an, ETAren historia eta strategia Playboy aldizcarian

Joan den astean aiphatutaco elkarrhizqueta ekarcen da orain.

Ondorengo textu hau arguitaratua içan cen 1975co abenduan, Italiaco PLAYBOY aldizcarian. Elkarrhizqueta bat da Federico Krutwig Sagredorequin, Fernando Sarrailh de Ihartza ecicenez aurquezten cena. Elkarrhizquetatzailea Lanfranco Vaccari cazettaria da. Originala italieraz dago, eta hemen naffarreraz aurquezten da.

Elkarrhizqueta originala italieraz

,,,

OLÉ FRANCO!

Lanfranco Vaccari

ETAco guerrillariac içan dira ceinec generalissimoa “matatu” baitzuten: euren ideologo official Fernando Sarrailh de Ihartzac explicatzen deraucu nola eta cergatic.

ETAc erran nahi du Euskadi Ta Askatasuna. Separatista vascoen eracundea da, orain dela bi urtheco abenduan aurrera eraman çutenac Carrero Blanco espainiar lehen ministroaren aurkaco attentatua: dynamita carga bat lehertu cen bere autoaren azpian, lurretic alchatu cena igotzeraino borz solairuco jauregui bat, ondoren berce aldeco terrassa baten gainean eroriz. Içan da ekinçaric clamorosoena muguimendu baten ceinec laur provincia espainolen (Bizcaia, Guipuzcoa, Naffarroa eta Araba) eta hirur francesen (Laphurdi, Behe Naffarroa eta Çuberoa) independenciaren alde borrocatzen baitu. Orotarat, bi million eta erdi persona banatuac lurralde baten gainean amiñi bat gutiago çabala Italiaren erdia baino.

Constituituz unitate ethnico eta national bat mendeetaco historiaz sanctionatuta, Euscadi gaur egun realitatean Madridec eta Parisec elkarbanatu duten colonia bat da. Vascoac ez dira espainol ezta francesac: habitatzen cituzten euren lurrac Ekialdetic ethorritaco indoeuropearrec continenta coloniza ceçaten baino ascoz lehenago. Hitzeguiten dute hizcunça absolutuqui original bat, cerikussiric bat ere gabecoa (ez structura syntactico guisa, ez logica deductivo guisa, ez assonancia semantico guisa) gaur Europan minçatzen diren hizcuncequin, guztiac derivatione indoeuropearrecoac.

Euscadin, Espainiaco garatuena industrialqui, vicitzen da ethengabeco setio egoeran. Francoren regimenac sei aldiz azquen hamar urtheotan declaratu du emergencia, previditzen duena garantia constitutional jada mugatuen suspensionea prensaco, bilceco, associationeco, libertate politico-syndical ororen exclusione arguiarequin. Bacarric formalqui dira hobeac Francian vici diren vascoen baldinçac. Han Pariseco governuac declaratu du Pyreneo Atlanticoen zonaldea “tourismoraco interesseco”, hura practican azpigarapenerat condemnatuz. Are guehiago, franciar policiac ez du intervenitzen miliciano franquisten aurka ceinec, mugaren handic eta hemendic lassaiquiro igaroz, iheslari vascoen aurkaco expeditione punitivoac burutzen baitituzte.

Arguia eguin nahiean complexu eta confuso presentatzen den egoquera baten gainean, ETAren characteristiquen inguruan cerbait guehiago jaquitecotz, Playboyc muguimenduaren ideologo Fernando Sarrailh de Ihartza elkarrhizquetatu du. Honat hemen erran deraucuna:

(Fernando Sarrailh de Ihartza):

<< Jathorriz, ni philologo (haur da, lenguagearen studiosso bat) eta economista bat naiz. Dembora tarte luce batez politicaz desinteressatu naiz. Statu espainolaren tentativa egoscorra maila guztietan eta bitarteco guztiequin euscal cultura eta hizcunça sunsitzecotz içan da ceinac bulçatu bainau nere herrialdearen causaranz. Egoquera hartan, ecin nuen sonettoez occupatzen jarraitu, baicic eta cerbait eguiten saiatu opposatzecotz ceinari exterminio baten eçaugarri guztiac daduzcan.

<< Orduan liburu bat idatzi dut, Vasconia, cein ETAc assumitu baitu manifestu ideologico beçala. Statu espainolaren reactione violentoaz haraindi, liburu horrec costatu deraut expulsionea Franciatic, accusationeac dioenez, securitate nationalari attentatuagatic. Vasconian rebatitzen dut Partidu nationalistaren, Sabino de Arana Goriric ottocentoaren amaieran fundatutaco formatione demochristau, clerical, burgues eta reactionarioa denaren positionea eta eguindaco euscal egoqueraren analysia. Partidu nationalista içan da, ETAren fundationera arte 1959an, resistencia vascoaren referencia punctu bakarra. Bainan bere ideologia erabat desegoquia cen regione batençat cein, mende batetic honat gradualqui industrializatzen aritu baita. Araçoa cen idaztearena liburu bat aldi berean nationalista eta progressista; bi termino ordurat arte contradictorio, ceren muguimendu nationalista europearrac bethi reactionario içan baitira. Bainan hain justuqui eçaugarri honengatic, cehazqui ceren Vasconian idatzi ahal ukan baitut pensatzen nuen guztia, jassan dut censura gogorra hala escuinecoa (logicoa cena ere) nola ezquerrecoa (ceina, aldiz, ez baitzen batere). Partidu socialista espainola bethi içan da antivascoa eta hala içan da muthurrecoqui gogorra nere confrontationeetan: nationalismo progressistan individuatu du bere etsaia, ceren ez baitago prest beharguin vascoac vasco guisa babestecotz, baicic eta beharguin guisa. Berce aldetic, Partidu nationalistaren influencia jada escasa cen plano politicoan (gauça culturaletarat mugatzen cen, eta hor ere gueroz eta gutiago) eta liburu honec oinen azpian belharra mozten ceraucon. Partidu communista espainolarençat valio du socialistequico discursoac. Prensa franquistac attacatu nau ni Statuaren disgregatore içaiteaz accusatuz. Gauça curioso bada ecen denec, guti goiti beheiti, reprochezco argumentu berberac erabili dituztela.

<< Cer da ba nationalismo progressista? Herri opprimitu bat hala herri gisa nola guiçaqui guisa defenditzen duen ideia da, ceinaren planteamentuan problema sociala affrontatua den hala maila individualean nola massa mailan. Nahiz boycotteatua içan, ideia hori acceptatu du ETAc, ceinac hasieran ez baitzituen gaurco characteristica arguiac. Dembora lucez muguimendu ideologicoqui definitugabe bat içan da: ecin ukan luque athera fascismotic ezta ere marxismotic. Laburbilduz, nehorc ez cequien ondo nola bucatuco cen.

<< Bere hirurgarren bilçarrera arte, ETA, 59an EKIN muguimendu radicalaren errhautsetatic jaio cena, ez cen inspiratione socialistaco declaratu. Laurgarren bilçarraz gueroztic scissioneen historia osso bat da. Hasi cen destacatzen talde bat Kommunistak formatuco çuena, guero berce bat ceinac Muguimendu communista espainola fundatuco baitzuen, hasieran trotskysta eta azquenean maoista. Borzgarren bilçarrac, 67an, eçagutu ditu çathiqueta are traumaticoagoac: parte scissionista handi bat hortic joan da deseguiten, berce batec phiztu du talde bat IV Internationaleco reclamatzen dena, hirurgarren batec fundatu du Saioak (orain hilic), laurgarren batec ETA VI (hori ere hilda).

<< ETA Vren seigarren bilçarra (eracundearen embor principal irauten çuena) 70an burutu cen eta erditic partitu da motivo ideologicoengatic: alde batean politico-militarrac, bercetic militarrac. Lehenac structura militarra beharguinen eta studianten quadroequin integratzearen aldecoac ciren. Porrot bat içan da: azquen aldi honetan milicia franquistac atchilotutaco elementu guztiac factione honetacoac ciren. Bigarrenec seguitu dute içaiten besso armatua eracunde çabalago baten, cein Claussevitzen pensamendua chinatar eta vietnamdar experienciequin synthetizatu baitu (aurrerago açalduco dudanez). Hala, besso militarrez gain, bada structura politico bat, social bat eta cultural bat.

<< Modu honetan, ETAc ba ditu eçaugarri ez eçagunac gutiengo national bethi reactionarioac representatzen dituzten berce muguimenduequico. Neuc uste dut honec ba çuela açalpen historico bat: ezquerreco partiduen ardura, ez dutela nehoiz jakin interpretatzen modu egoquian talde ethnico çaphalduen ideia originalac. Eta haur acats ideologico sacon batengatic: ez da eguia, partidu marxistec uste dutena, contradictionea dagoela classe borrocaren eta borroca nationalaren artean. Biac dira borrocac çaphalduec combattituac, eta haiengandic synthesia eguiten ahal dela ETAc demonstratu du. Gabecia honec bethi bulçatu ditu gutiengoac reactionarioequin alliatzerat: bretoinen adibidea da arguigarriena.

<< Eta berce aldetic demonstratuta dago oraingoz ecen ez dela posible eguiazco progresso social bat factore traditionalac contuan hartu gabe. Vascoen casuan, eguiazqui, traditionea içan da indargunea bere identitate nationala annulatzeco saiaquera bakoitza refusatzecotz. Honetan, asco jocatu du hizcunça erabat originalac. Bainan hura defendatzecotz, ni philologo naicela hassi naiz arte militarra studiatzen, hassiric Claussevitzequin. Bere theoria da bi fronte direla: militarra eta politicoa, lehena bigarrenaren cervitzuan egonic, ildo orocorrac emaiten dituena. Hori hala içan da Mao aguertu arte, ceinec guerraren cergaiti sociologicoac intuitu dituen. Japoniarren aurkaco guerra iraulçailean, Maoc bere principioac applicatu ditu, fronte militarrari sociala fincatuz eta invasoreen aurkaco resistencia (factu politico bat dena) progresso socialeco factore bilhacatuz. Heçurretarat murriztua, guerthatu da ecen Maoc chinatarrei ulertaraci derauela, chinatar bakoitzari, ecen denec baceducatela interesse cehatz bat guerran, ceinac ez baitzeducan propositu bakar beçala japoniarrac camporatzea. Bainan vietnamdarrac içan dira ceinec demonstratu duten nola herri ttipi çaphaldu batec çaphalçaile ascoz potentagoac garaitu ahal dituen baldin berce fronte bat irequitzea lorcen badu: culturala. Ez du axolaric çaphalçaileac ascoz ere indarsuago badira ikuspunctu militar batetic eta ikuspunctu politico batetic. Berce bi fronteac (sociala eta culturala) dira, ceinen aurrean çaphalçaileac impotent diren, ceinec permittitzen duten guerrillarien garaipena.

<< Eta vascoençat euren hizcunça minçatzerat retornatzea bada jada iraulça cultural bat. Eta hori ceren euscararen structura logicoa hizcunça indoeuropearrequico erabat differenta baita: non çuec prefixuac darabiltzaçuen, guc suffixuac erabilcen ditugu; non minçatzen baitzarete presenteaz eta passatuaz, guc berheizten dugu ekinça mentalen eta sensorialen artean. Beraz hizcunça proprioarequin adiarazterat vueltatzea bada jada vascoençat iraulça bat. Eta baldin cerbait eguin bada, meritua ETArengana doa, instituitu baititu schola clandestinoac, bilhatu baititu hizcunça originala diffunditzeco modu guztiac.

<< Raçoin hauec guztiengatic, ETA muguimendu essentialqui vascoa da. Gainonceco espainiar muguimenduequico harremanac minimoac dira. Espainolec, berdin escuineco edo ezquerrecoac, nahi deraucute edocein modutan imposatu euren centralismoa, euren conceptione statocraticoa. Espainolençat existitzen da soilqui Espainia. Nahi luquete ETAc eguiten duen hori guztia, içan baliz eguina baita espainiar antifascismoaren icenean ere. Bainan errore bat committitzen dute. Vascoec borrocatzen dute euren independenciagatic. Eta hau espainolei ez çaie laket: vascoen aurrean euren jarrera bethi da berbera, direlaric phalangistac edo communistac. Haiec espainolac dira, imperialista espainolac dira. Cein ere casutan, antivascoagoac dira carlistac baino. Eta baldinça hauetan çaila da da edocein contactu motaric eçarcea. Ez dira harremanic existitzen ere Partidu nationalistarequin, ceinec nahi luqueen sentimendu nationalista phagocytatzea bere conceptione reactionario eta clericala passaraztecotz.

<< ETA existitu baino lehen, ezquerreco vasco batec ez ceducan berce auqueraric alderdi espainol batetan sarcea baino: resultatuz ecen azquen honec bere helburu proprioençacotz appropriatzen cela vascoen activitate bakoitzetaz. Eta gaur espainolac saiatzen çaizquigu euren ideologia imposatzen. Eguiaz, ETAc eçagutu dituen scissioneetaric asco causatuac içan dira causa vascoaz appropriatu nahi çuten alderdi espainolen elementuen infiltrationeengatic. Guc uste dugu ecen espainolec herrialdea ascatu nahi badute eguin behar dutela gauçaren bat, eta ez soilqui itcharon vascoec euren ordez eguin deçatela. Bainan eguiten dutena da guti edo deus ez, azquen berrhoguei urtheetan beçala, Francoren eta Phalange ossoaren mamua mantenituz.

<< Guc Euscadiren independenciaren alde borrocatzen dugu eta nahi dugu parte har deçala herrien Europa batean, ez oraingoa beçalaco patrien Europa batean. Içango litzateque federatione structuratu bat allemandar laenderren ereduaz: talde ethnico bakoitzac bere Laenderra eduquico luque, organo federalei competituco liçaiquee politica economicoa, defensa, campoco affaireen politica; laenderrec euren subirautza exercitatu beharco luquete directiva economicoen applicationeari buruzcoan eta batez ere politica culturalean eta ambientalean. Nahi duguna da Europa batu batean parte hartzea, bainan ez Espainiaren colonia bat beçala. Ez dago raçoinic bat ere ceinarengatic Madridec exploitatuac içaiten jarrai baiteçagu. Eta arguia da ere ecen baldin, bihar hypothetico batetan, espainol antifranquistec nahico balute borroca vascoaz profitatu gu opposatuco garela gure escuetan daudequeen bitarteco guztiequin.

<< Are guehiago, partidu ezquertiar espainolei dagoquienez, inutila da afana daitecela greva orocor bat Euscadin proclamatzearequin. Ez daitecela preocupa: bada jada ETA ceinec pensatzen baitu. Haiec, noizbait bada, joan daitecela euren etcherat hura eguiterat. Oraino, erran behar dut, asco minçatu dira bainan guti dute realizatu. Iraulça ez da hitzarequin eguiten. Ikuspunctu social batetic, vascoac egon gara bethi extremuqui avançatuac. Gure artean, adibidez, ez da nehoiz galdetu norena den gauça bat bera, baicic eta certaracotz cervitzen duen. Lur guztiac communalac ciren eta gaur ondino ere badira cembait herrisquetan. Persona aithortuac errudun delictu communetaz ez dira nehoiz içan enprisonatutac edo erahilac, are simpleago, herrialdetic camporatuac içaiten ciren.

<< Guernicaco parlamentuan, medievoa bitartean, ez ciren castac, baicic eta soilqui herrisquen ordezcariac: aphaicic bat ere, aristocraciaric bat ere. Effectuan, gende vascoari debecatuta citzaion titulu nobiliarioac portatzea lurralde nationalean: hau ceren acclaratu nahi baitzen ecen vasco batbedera, hala içaitearen factuagatic, berce vasco batequico erabat berdina cela.

<< Baita carlistec ere bethi recognoscitu dituzte ohitura hauec. Juan Carlosec (Sic, Uste dugu Don Carlosi referitzen çaiola), adibidez, Espainian guerra reactionario bat guidatzen çuen bitartean, behartua içan cen Euscadin Forua acceptatzerat, hau da, gure carta constitutionala. Regnant successivoec Guernicarat ethorri behar çuten eta juratu Foruaren gainean respectatuco çutela, eta admittitu ecen regnant guisa aithortuac içanen cirela soilqui hura respecta ceçatenaren neurrian. Carlistec ez ceduzcaten ere characteristica clerical haiec proprioac aldiz Partidu nationalistaren, ceinec bere botherea areagotu baitu herrialdea industrializatzen joan den heinean. Horrec eraguin du partiduaren occupatione progressivoa burguesia ttipi baten aldetic cein Espainiarequico separationeraco joera baitzuen mercatuco behe-interesseengatic.

<< Historicoqui, Euscadiren industrializationeac bere jathorria daduca Bilbao inguruco escualdeco burdin meatzeei esquer. Burdina pagatzecotz, anglesec emaiten çuten ordainean ikatza, ceinac permittitu baitu eçarcea transformationeco industria bat. Urthe berberetan eta escualde berberean, Bizcaian, jaio cen nationalismo vascoa. Hedatu cen ondoren Guipuzcoarat, bainan guerra civilaren leherquetarequin, ez da iritsi barnebilcerat Nafarroa, ceina bere eçaugarri agricolac galcen ari baitzituen. Garapen successivoac halacoac içan dira ecen Euscadi bilhacaraci baitute Espainiaco industrializatuena. Eta, baita quadro dirigenten formationearen ikuspunctutic ere, gu ascoz aurreratuagoac gara proportionean, universitario vascoen copurua hirur aldiz handiagoa baita universitario espainolena baino.

<< Bainan, hala ere, Madrideco gobernuac ukatu deraucu bethi ez dinot atheneo vasco bat, baicic eta hala nahi ukan baleça atheneo espainol bat ere. Resultatuz ecen universitaterat joan nahi çuenac Valladolideraino jaitsi behar baitzuen. Nolabait, hala, studiantac dira atchiquituenac hari ceina neuc batheiatu baitut “desviationismo philoespainola”.

<< Ez da eguiazcoa meatzarien casua particularrean, eta beharguinena, orocorrean. Hauec, nola guiçarte menditarrean figura osso diffusoa diren, hala industrian lan eguiten duten bitartean seguitzen dute nekaçari içaiten. Haiec dira ceinec espainiar centralismoarequico resistenciaren spina dorsala ossatzen baitute. Bainan, argui guera dadila, ez dira haiec violencia hautatu dutenac. Muguimendu vascoa, dagoquionez, pacifista da: nahi luque escuratu ceina, çucentassun ossoz, reclamatzen baitu, eta gainoncecoei Guiça Escubideen Cartac aithorcen baiteraue, armei recurritu beharric gabe. Bainan hau ez da possible. Espainiac interesse guehiegui daduca bere escualde industrialiçatuena conservatzean. Eguitearren ez du çalançaric eduqui violenciarat recurritzecotz. Hortaz, guretzat, hautaqueta obligatua içan da.

<< Nahicoa da hausnarcea cembait datu elementalen inguruan: Euscadin policien concentrationeric altuena registratzen da (populationearequico) nehoiz ikussita Espainiaco historia ossoan, eta ez bakarric espainolean. Soilqui casernetan jada ba dira guehiago. Hau ez da bitarteco repressivo bakarra, nahiz eta dudaric gabe ikusgarriena den. Adibidez, espainiar populationearen ehuneco 7a representatzen dugun bitartean, guc vascooc pagatzen dugu Madridec bere kutchan sarcen dituen taxen ehuneco 30a.

<< Herrialdearen aberastassuna baita içan da ere avantaila bat gerrarençat, cein ez baita exaggeratua definitzea ascapen nationaleco. ETAc jakin ukan du profitatzen Bilbao Espainiaco gune bancarioric importantena içaitearen factua. Bertan borz Bancu nationaletaco bi dagoz (Banco de Vizcaya eta Banco de Bilbao). Eta hortaz badago possibilitatea fondoac escuratzecotz sucursalac erasotuz. Finançamenduraco berce cein ere beçalaco modua da. Indispensablea, pensatzen bada ecen muguimendu separatistac ez duela jasso nehoiz diruric Soviet Elkargotic, ezta Chinatic, ezta berce edocein partidu communistatatic ere. Hala gutiago espainoletic, ceina modu guztiez saiatu baita gu phagocytatzen. Partiduaren Idazcariac berac, Santiago Carrilloc, aithortu du Regis Debrayri escainitaco elkarrhizqueta batean saiatu içana convencitzen ETAco buruçaguiac confluitzecotz Partidu communista vascoan, ceina ez baita berceric espainolaren sectione locala baino. Ez dira gure lagunac, hauec.

Federico Krutwig Sagredori buruz informazio gehiago:

Olé Franco!

Olé Franco!

4 pentsamendu “Olé Franco!”-ri buruz

  • Intuitionea daducat ecen elkarrhizqueta hau asco iracurcen ari dela. Ez da harritzeco gauça, bicaina baita!!!
    Anhitz esquer, bihotzez, itzulçaileer.

  • Amonamantangorri 2023-11-16 17:59

    Txit irakurgai interesgarriarekin batera, ikusten ari naiz hizkuntza-eredu bat, duela 45 urte izandako eztabaiden ondoren zeharo baztertua gelditu dena.

    Euskal Herriko historiarentzat hain inportantea den dokumentu bat “Lapurtera Klasiko” izeneko konstrukto batean jartzeak, ezen ez denok (egileak barne) ederto darabilgun estandar batean, ez du errazten testuaren zabaltzea, ezta irakurle arrunten ulermena ere.

  • Amona,

    Bat nathor çurequin, textua Euscal Herrico Historiarençat importanta dela dioçunean. Bainan ez dut ulercen ahal hura euskara batuan ez dagoelaco çure min hori. Çuc textua ulertu duçulacoan nago, baldin eta iracurri baduçu. Originala italieraz ere hor dago. Nahi baceneça itzul ceneçaque Euskaltzaindiaren arauerat.

    Erraiten duçu ikusten duçula eredu bat, duela 45 urtheco eztabaidetan baztertua guelditu dena. Duela 45 urthe, baztertuta dioçun hori ez cen naffarrera icenez gaur eçagutzen dena. Baztertua? Belatzgorric, ikusten ahal duçunez ez du baztercen ez bata ezta bercea ere. Cer dela eta, çuc ceuc erraiten duçunez, duela 45 urthe, berce ereduac baztertuz eçarritaco euscara eredu bat erabili behar den. Norc aguinduta? Euscalçaindiac? Çuc?

    Nere ustez, Belatzgorric bicain eguin du textu historico hura naffarrerarat itzuliz, Gabriel Aresti beraren ereduari jarraiqui.

    Neri duela 45 urtheco eztabaidec marruscatzen drauztate nere bi exoovariac. Hemen azquen urthe hauetan naffarrera ikasten aritu naiz, eta ecinago phocic. Naffarreraren aurka eracusten duçun gorrothoa, nere ustez, çure içaera autoritario bati lothua dago. Ba sentitzen dut, bainan çu ez çara inor. Are guehiago, Historiaco ikasquetac eguiten EHUn, cembait iracaslec onhartu cerautaten neuc lanac hemen ikassitaco naffarreraz aurquezten, eta haietaco batzuetan 10etic 10eco nota athera ere. Hor duçu çure autoritarismoari musutchu bat.

    Adeitsuqui

  • Elkarrhizqueta honetan Krutwigec erraiten derauco cazettariari, euscaldunoc gainonceco europarrec ez beçala, berheizten dugula gure hizcunçan ekinça mentalen eta sensorialen artean. Horretan erraiten duena da nere ustez ecen, euscaraz berheizten dela mundu objectivatua (sensoriala), dela DA orainean eta CEN passatuan; eta objectivatu gabecoa (mentala), dela DADI orainean eta CEDIN passatuan.

    Erraiten du euscaraz pensatzerat vueltatzea euscaldunonçat badela jada iraulça bat. Eta uste dut raçoin guztiaz minçatzen cela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude