Nori eman behar dizkio armak ETAk?

Eta078

Aurki beteko dute bi urte Aieteko Bake Adierazpenak (2011eko urriaren 17an) eta ondoren etorri zen ETAren aldebakarreko behin betiko su etenak (2011eko urriaren 20ean). Biak ala biak sekulako aurrerapauso bezala bizi izan genituen Euskal Herrian, zurrumurruak egia bihurtuz, eta ur berri eta frexkoa zekarren iturri bateko txorrota zabalduz. Baina hasieran ur txorrotada indartsu bazetorren ere, bada denbora anpuluka anpuluka geldo (ia geldi) dabilena. Aldebakarreko bideak aldebakarreko izaten jarraitzen du, eta ez dirudi epe motzean Ebrotik beherako agintaritzek neurririk hartuko dutenik. Iturria biziko bada, alde baten konpromezuagatik biziko da.

Azken egunotan bestelako zurrumurru bat dugu gure artean. ETAk euskal erakundeen bitartez armak entregatuko dituenaren zurrumurrua. Hainbat hedabidek haizatu dute notizia bailitzan, eta buruzagi jeltzaleren batek ere hartu du bide honetan aurrea. Zuri luzatzen dizugu galdera:

Baina nori entregatu beharko lizkioke armak ETAk?

aiete, armak, bakea, Espainia, ETA, Frantzia, su-etena
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

12 pentsamendu “Nori eman behar dizkio armak ETAk?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude