#DesioakSutan Sahararentzat, su bolak zerura abuztuaren 15ean

Elkartasuna da herrien samurtasuna, eta Zarautzek, aurten, inoiz baino samurrago hartu nahi ditu haur sahararrak. Oporrak bakean igarotzera heldu direnei, Saharar Herria gure bihotzean dugula erakutsi nahi diegu. Abuztuaren 15ean, 23:00etan, sutan dauden ehunka desio hegan jarriko ditugu, Saharan izarrak ikusten dituztenean, Euskal Herritik heldu zaien elkartasuna sentitu dezaten.

NOIZ: Abuztuaren 15ean, 23:00etan
NON: Malekoian
ZER: Zarauzko malekoia elkartasunez piztuko dugu eta, ikuskizun ederra izateaz gain, desioak sutan eta hegan jartzeko aukera izango du nahi duen guztiak. Su bola bakoitza euro batean salduko da, eta euro hori Saharautz elkartearentzat izango da. Ekimena Zarauzko Udalak antolatu du, Saharautz Elkartearen eta Euskal Fondoaren laguntzarekin.

SU BOLAK ESKURATZEKO MODUA:
· Su bolak euro batean eskuratu ahal izango dira, eta euro hori Saharautz elkartearentzat izango da.
· Zarauzko Udalaren Kultura Sailean (Sanz Enea), Turismo bulegoan eta Sortaldea Kultura Eremuan erosi ahal izango dira txartelak.
· Abuztuaren 15ean, 21:30etik 22:45era txartelak su bolengatik trukatuko dira, Sortaldea Kultura Eremuaren kanpoaldean, malekoian. Ordu eta leku horretan, su bolak erosteko aukera ere izango da, euro batean.
ARGAZKI ETA BIDEO LEHIAKETA:
· Desioak sutan, Sahararentzat ekimena sustatzeko, argazki eta bideo lehiaketa ere izango da.
· Gaia: ‘Desioak sutan, Sahararentzat’, ‘Un mar de fueguitos para el Sahara’.
· Argazkiak eta bideoak bi modutara jasoko dira: batetik, sare sozialetan zabaldutako guztiak, #desioaksutan traolarekin.
· Bestetik, kulturazarautz@gmail.com helbidean.
· Epea: batean zein bestean, abuztuaren 30a izango da bideoak eta argazkiak jasotzeko azken eguna.
· Sariak: hiru sari banatuko dira. Honakoak:
-Argazki onenari: Tako Zarautz argazki erakusketako 5 tako. Irabazleak hautatu ahal izango ditu, Sortaldea Kultura Eremuan dagoen erakusketan.
-Bideo onenari: iPad mini bat.
-Parte hartzaile guztien artean, zozketa: Juan Luis Mendizabal Mendimargolari zarauztarraren koadro bat.
· Epaimahaia: Saharautz elkarteko eta Zarauzko Udaleko Kultura Saileko kideek osatuko dute epaimahaia, eta irailaren 5ean jakinaraziko du epaia.
· Bideo eta argazki saridunen eskubideak egileenak izaten jarraituko dute, baina Zarauzko Udalak desioak sutan ekimenaren hurrengo aldiak iragartzeko eta Zarautzen sustapenerako erabili ahal izango ditu, inoiz ez erabilera komertzialerako.
SU BOLAK, ERABILERA:
· Su bolak piztea errazagoa da bi lagunen artean: batak suzko bola eutsiz eta besteak erregaiari su emanez.
· Poltsatik ateratzean kontu handiz zabaldu behar da su bola, puskatuz edo zulatuz gero ez baita erabilgarria.
· Su bola guztiz zabalduta dagoela ziurtatu, bi eskuekin erregaia sostengatzen duen uztaia eutsi eta mugimendu arinekin su bola airez bete.
· Erregaia estaltzen duen papera kendu.
· Erregaia lau izkinetatik piztu: sugarrak ez dezala su bolaren papera ukitu, erre edo zulatu egiten bada, ez baita erabilgarria.
· Goiko aldetik, su bola posizio bertikalean eutsi, aire beroari esker zutik mantentzen den arte. Behin zuzen mantentzen denean, beheko aldetik eutsi.
· Su bola gorantz doala nabaritzean, zure desioa eskatu eta su bola askatu, ikuskizunaz gozatzeko.
· Antzinako hainbat kondairen arabera, su bolen barruan hegan utzitako desioak bete egiten dira.SEGURTASUN OHARRAK:

· Desioak sutan Sahararentzat ekimenerako banatuko diren su bolak, abuztuaren 15ean 23:00etan Zarauzko malekoian izango den ekitaldirako soilik izango dira. Ekitaldi horrek antolatzaileek bideratutako segurtasun neurriak izango ditu eta, beraz, su bolak ezin izango dira ordu eta leku zehatz horretatik kanpora erabili.
· Su bolak 18 urtetik gorako helduei soilik emango zaizkie. Haurrek gurasoen edo arduradunen laguntzarekin soilik erabili ahal izango dituzte su bolak. Ardura eskatzen duen ekitaldia da.
· Su bola hausten baldin bada, ezin da erabili. Zulo batekin egiten badu hegan, arriskutsua izan daiteke. Hautsi gabeko su bolak soilik utzi behar dira igortzen.
· Zarauzko Udalak bertan behera utzi dezake ekitaldia, eguraldiaren baldintzek arrisku berezia sortu dezaketela aurreikusiz gero.
desioak-aurkezpena700

Zer duzu buruan “#DesioakSutan Sahararentzat, su bolak zerura abuztuaren 15ean”-ri buruz

  • Estatus berri bat behar dute. Horregatik marko demokratiko marokoar bat sahararrentzat lehenbaitlehen.