Nori eman behar dizkio armak ETAk?

Eta078

Aurki beteko dute bi urte Aieteko Bake Adierazpenak (2011eko urriaren 17an) eta ondoren etorri zen ETAren aldebakarreko behin betiko su etenak (2011eko urriaren 20ean). Biak ala biak sekulako aurrerapauso bezala bizi izan genituen Euskal Herrian, zurrumurruak egia bihurtuz, eta ur berri eta frexkoa zekarren iturri bateko txorrota zabalduz. Baina hasieran ur txorrotada indartsu bazetorren ere, bada denbora anpuluka anpuluka geldo (ia geldi) dabilena. Aldebakarreko bideak aldebakarreko izaten jarraitzen du, eta ez dirudi epe motzean Ebrotik beherako agintaritzek neurririk hartuko dutenik. Iturria biziko bada, alde baten konpromezuagatik biziko da.

Azken egunotan bestelako zurrumurru bat dugu gure artean. ETAk euskal erakundeen bitartez armak entregatuko dituenaren zurrumurrua. Hainbat hedabidek haizatu dute notizia bailitzan, eta buruzagi jeltzaleren batek ere hartu du bide honetan aurrea. Zuri luzatzen dizugu galdera:

Baina nori entregatu beharko lizkioke armak ETAk?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

12 pentsamendu “Nori eman behar dizkio armak ETAk?”-ri buruz

  • Benetazko galdera da nola izan behar den indar okupatzaileen ateraldia.

  • Kolonoak, alde hemendik!!!

  • Silveirari!

  • Erakunde autonomikoak espainiar estatuaren erakundeak dira. Zergatik bereizketa hori inkestan?

  • ketepepepee 2013-08-12 10:01

    Silveirarentzat bigarren botua!

  • Hello Silver 2013-08-12 11:41

    Silveirarentzat hirugarrena!

  • Eta Zuzeuk noiz galdetuko digu nori eman behar dizkieten armak gure herrian dauzkagun indar okupatzaile armatuek?

    • Iker Sumendiaga 2013-08-14 16:07

      Guztiz ados! Indar armatu guztiek. Okupatzaileek eta bertakoek. Hala ere, batez ere okupatzaileek. Indarkeria soldata baten truke, agindupean, erabiltzen duenak izen bat dauka. Pentsa dezagun…

  • Silveirari zalantzarik gabe: eta “de boquita” ausartetan ausartenak izan diren guztiei.

  • Silveirari 5. botoa!

  • Jon Iturriaga 2013-08-17 14:04

    Nik ustet ETAk armak gure herrian dauden indar okupatzaileei eman behar dizkiela. Eta aldi berean gure herrian dauden indar okupatzaile armatuek ETAri eman beharko dizkietela armak.

  • Badirudi Urrusolo Sistiagak esandakoa arrakasta handia eduki duela hemendik, eta batzuk Silveira hainbeste aipatzen dutenez, hona hemen bere azken artikulua:
    .
    “Avtomat Kaláshnikova 1947”
    .
    http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130816/417981/es/Avtomat-Kalashnikova-1947