Nor zen Loiolako Iñigo?

Nor zen Loiolako Iñigo

Loiolako Iñigo, ile kizkur eta gorrizta izeneko sarreran, “santuari” buruz mintzo da Amatiño, patroiaren eguna ospatu eta gutxira.

Nor zen Loiolako IñigoSan Ignazio omen da euskal hiritarrik unibertsalena, munduan zehar euskaldunik ezagunena. Haatik, zehatz, ezagunena ez da behar bada Azpeitian jaiotako Iñigo Lopez Loiolakoa, 1521an Iruñeko guduan zauritu ostean erlijio-konbertsioa izan eta Jesusen Konpainia sortu zuen Ignazio Loiolakoa baino.

San Ignazio Loiolakoa zein ezaguna den eta, aldiz, Loiolako Eneko zein ezezaguna, Iñigo Bolinagak nabarmendu du kaleratu berri duen liburuan: “Quién era San Ignacio de Loyola? (Txertoa, 2016).

Historialari elorriotarrak salatzen du Iñigo Loiolakoaren gaztaroari datxekon interesik eza, gizakume larrien helduaroa errotik ulertzeko gaztaroko lehen urteen berri jakitea izugarri garrantzitsua delakoan.

Besteak beste, Bolinagari jaramonik egingo badiogu, Iñigo gaztea harroxko eta istilutsu samarra zen: “El joven Iñigo acostumbraba a vestir con ropas caras y colores llamativos, dándoselas de gran señor. Gustaba de ir armado con espada, daga y coraza, y parece que tenía cierta querencia hacia el juego y las riñas por mujeres o por honor. Hombre turbulento como su hermano Pedro, también clérigo…”

Eta marrazkirik gehienetan santu azpeitiarra zeharo beltzaran, goibel, iletsu eta ilunxko azaltzen zaigun arren: “Físicamente era delgado, de rubicunda melena rizada con bucles, y tirando más a bajito (1,58?) que a alto. Poco tiene que ver esta descripción con la clásica imagen de un San Ignacio moreno y aparentemente alto”.

Nor zen Loiolako Iñigo

Nor zen Loiolako Iñigo

 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.