Foru Aldundiaren ezetza eta legitimitateari buruz

Foru Aldundiaren ezetza eta legitimitateari buruz

GURASOSek erraustegiari buruz erabakitzeko prozesu bat irekitzeko eskaerari ezezkoa eman dio Aldundiak. Erabaki honek herritarrenganako begirune eza adierazten duela uste du eta gizarteari dei egiten dio, orain, inoiz baino gehiago, bere ahotsa entzunarazi dezan. Abuztuko azken igandean ABUZTOCK errebolta baketsua antolatu du, eta urrirako mobilizazio handi bat ari dira prestatzen.

Foru Aldundiaren ezetza eta legitimitateari buruz

  • Herritarrenganako begirune eza. Bileran hartu ez izanak eta eztabaida irekitzeari ezezkoa ematea herritarrenganako begirune eza adierazten duela uste dugu. Aurreko PIRUGa ez bada egikarituko azkenean, eta proiektua aldatu egin bada, derrigorrezkoa da legalki eta beharrezkoa politikoki gizartearen parte-hartzea. Beraz, ez da bidezkoa lizitazioa martxan jartzea.
  • Demokrazia ordezkagarriaren porrota. Gizarte kohesioa bilatu beharrean, irabazle eta galtzaileen gatazka sustatu da. 14 urte pasa dira PIRUGak jartzen duena egikaritu gabe, baina orain ez dute beste 6 hilabete “galdu” nahi herritarrek bultzatutako akordio bat lortzeko.
  • Aldundiko gobernuaren jarrera ahula. Lizitazioarekin aurrera egitea eztabaida bat ireki aurretik posizio ahula erakusten duela iruditzen zaigu. Eztabaida ez badute zabaltzen, emaitza beraiek nahi ez dutena izango dela badakitelako da.
  • Aldundiak aipatzen duen gehiengo demokratikoa eztabaidagarria da, eta ezin du aurrez aurre jarri herritarrek parte-hartzeko duten eskubidearekin kontrajarri.
    • Lehiaketara aurkezten duten proiektua ez da eztabaidatu eta onartua izan Batzar Nagusietan.
    • Egun erraustegia lizitatzea sustatzen duten alderdiek ez zuten proiektu honen apustu argia egiten Batzar Nagusietako 2015eko hauteskundeetan.
    • Zenbakietara bagoaz, 556.038 gipuzkoarren erroldatik 195.134ek (%35,09) ez zuten bozkatu, eta aldundiko gobernuan dauden alderdiei 171.979ek bozkatu zieten. Azken hauek erroldaren %30a osatzen dute gutxi gora behera.
    • Ez da zilegi alderdiek beraien boto-emaileak gatibu edukitzea.
    • Osasunarekin lotutako kontu guztietan informatutako baimena eduki behar dute. Hau da, erraustegiak osasunarengan izan ditzakeen eraginei buruzko informazio guztia jakiteko eskubidea dugu.
    • Osasun edo gure seme-alaben segurtasun kontuetan gu gara arduradunak, eta inork ez gaitu ordezkatzen.
    • Ahaldun Nagusiak 2015eko hauteskunde kanpainan “Gipuzkoa gobernatzeko era berritzeko apustua” egin zuen, eztabaida prozesuei aipamen zuzena eginez.
    • Ze legitimazio zuten Atez Atekoa jarri edo ez erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan jartzeko hainbat herrietako alderdi eta herritarrek? Guztia. Eta zergatik orain ez?

GURASOSek hondakinen gaiari irtenbidea emateko guztion arteko kontsentsua lortzea behar dela uste du, gipuzkoar guztion eta modu berezian haurren osasuna lehenetsiko duen akordioa.

Hondakinen kudeaketari buruzko gatazka batetik gatazka demokratiko batera pasa gara. Kudeaketa horri buruzko iritzi bat edo beste izan, gizartea matxinatu egin behar da bere hitza duela argi uzteko.

Foru Aldundiaren ezetza eta legitimitateari buruz

38 pentsamendu “Foru Aldundiaren ezetza eta legitimitateari buruz”-ri buruz

  • Ezker abertzalearen lotsagabekeriak ez du mugarik.
    Lau urte pasa ditu diputazioan, herritar pilo batek herri pilotan eskatu du kontsulta bat zabor sistemaren inguruan, ezezkoa eman du eta orain masa mugimendu bat montatzen du hain zuzen egin ez dena eskatzeko, kontsulta bat.
    Demokrazia ordezkagarriaren aspektorik nazkagarrienak jarri zituen ezker abertzaleak praktikan. Eta orain alderantzizkoa eskatzera dator.
    Begira, nik proposatzen dizuet hau, montatu Gipuzkoan konsulta bat eta ikusiko dugu zenbat jendek botoa ematen dion zuek galdetzen diozutenari.
    Lehen jendeak obeditu behar zuen, orain matxinatu. Ezker abertzalearen ohiko eskizofrenia, beti helburu baterako, beraiek txapeldun.

    • Ez dakit kontsulta baten alde zauden edo ezker abertzalea PNV bezain hipokrita izatea etzaizula ondo iruditzen esaten zabiltzan.

      • EAJk kontsultak montatu ditu bera agintean egon den herri gehienetan. Hemen hipokrita galanta ezker abertzalea da.

        • Beraz, erraustegiaren inguruko kontsultaren alde zaude ala hipokrita zara zu ere?

          • Bai, eratu zazue konsulta bat, beste askok beren esfortzuz egin duten bezala, ea zenbat jende joaten den zuen atzetik.

  • Peru Dulantz 2016-08-04 13:37

    Konturatzen zara zein erraz eman dakiokeen buelta zure argumentazioari?

  • Gauza harrigarria da, TBMari ez zion arriskurik ikusten. Fernando Palacios ere agintean nor dagoenaren arabera azaltzen ditu arriskuak, onodren azaltzen diren zientifikoak erraustegiari ez, baina bai Bilduk proposatzen zioten

    https://fernandopalacioseco.wordpress.com/2014/06/17/las-modernas-plantas-de-tratamiento-de-residuos-tambien-contaminan/

    Ze legitimazio zuten Atez Atekoa jarri edo ez erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan jartzeko hainbat herrietako alderdi eta herritarrek? Guztia. Eta zergatik orain ez?
    Zergatik orduan GuraSOS isuldu zen eta orain ez?
    Zergatik GuraSOS esaten dio Aldundiari politika alde batera uzteko eta ez dio gauza bera esaten Gipuzkoa Zutik.eri?
    “Erraustegia Gipuzkoako politika eta sistema ustel honen sinboloa da dudarik gabe, eta orain hau geratuko dugu eta berekin batera gainerako dena”

  • tez tekoa hurrengo urterako hipotekatuko gaitu? Ez.
    Zergatik GURAsOsekoek ez zuten atez atekoarekin ezer erran? Minbizia sortzen ez duelako ta ez dutelko zerikusirik agian?
    ErraustegiEzkoek politikaz ari dira edo datuaz ari dira? Beno kontuan izanda dena politika dlq, beraiek datuaz ari dira, informazioa zabaltzen ta ez diote beraiek nahi duten egin behar dala.

    Alderatzea zerikusirik ez duten atez atekoa edo erraukailu bat, ez du ez hnak ta ez buruik,bata ez du ezer hipotekatzen ta erraza da kentzen, ta bestea? Ba datuak ikustea besterik ez dago.

  • Minbiziarena ipuintxo bat besterik ez da, eta ez duzue probatu oraindik Bizkaian arima santurik hil denik Zabalgarbi ondoan egoteagatik.
    Atez atekoa ikusi dugu zer den, sistema inposatzaile zikin eta garesti bat, herriaren interesen eta borondatearen kontrakoa.
    Europako herri garatuenek erraustegiak eskolen ondoan eraikitzen dute, beraz minbizirik ez, berziklatezen den herrietan errauskailua beharra da eta inork ez du dudan jartzen. Hemen zergatik bai? Ezker abertzaleak bere gudaroste martxan eduki nahi duelako azanari baten atzean.

  • Ateztekoaren gaian galdeketa eskaera egin zenean, zaborra biltzeko bi era jartzen ziren mahai gainean, bata atez atekoa eta bestea 5. eduki ontzi bidezkoa. Oraingoan galderak ez du izan behar erraustegia bai a la ez baizik, erraustegia edo zabortegia. galdetu ez, nork nahi duen bere etxe ondoan zabortegi bat. Galdetu bai eta ere, nork nahi duen konpost planta bat edo TMB edo biometanizazioa, galdetu galdetu. Oraindik ez duk ikusi herri baten barruan konpost plantarik edo biometanizazioarena edo zabortegirik baina bai, ERRAUSTEGIAK. ZERGATIK OTE DA?

  • Ezker abertzalea Leonen ezarri da https://m.facebook.com/photo.php?fbid=520972814772564 errauskailu baten aurka azaltzen direnez.
    Ta PSOEk atez atekoa bultzatzen duela Espainiako hainbat lekutan.

  • Zabortegi normalak itxi behar dira, inertentzako zabortegiak ta hoiek ondo kudeatuta ez du zerikusirik zabortegi normalekin,TMBko planta ere ez da berdina ta bi sistemekin beharko dala uste dut.

  • Minbiziana ikerketa guztiak diote,zuk kreazionismoan sinisten dezu edo? Kar kar. Ze

  • Eman hitza herriari pnv! Inposaketarik ez!

  • Herriak hitza hartu dezala. Bai, hor duzue bidea, Gipuzkoan eratu kontsulta eta hor goian ageri den agiriak egia badio eta EAJren gobernua ezbada benetan ordezkatzailea, orduan gipuzkoarrak ehunka eta milaka joango dira errauskailuaren kontra botoa ematea. Mugi zaitezte, paperezko urnak egin, kotxeen ilada bozinatsuak jarri herriko kaleetan, iraultza badator, Arnaldo Piliren maiordomoa!

  • Aurreko aldundiak TMBa, konposta eta Zestoako biltegiaren inguruan egin zigun antzeko proposamenak horrelako ondorioak dituzte :

    http://www.elperiodico.com/es/noticias/sociedad/tres-municipios-denuncian-malas-olores-que-provienen-del-vertedero-can-mata-4916641

    Ez da munduan oraindik demostratu , TMBrik badagoela , hondakin guztiak inertizatzeko gai denik , aukera horrekin soilik jokatu dutenak goiko informazioan azaltzen dena gertatu zaie , baita berrienekin ere , aldiz azken generazioko errauskailuekin ez dago arazorik , jendea lasai , arrazoi guztiarekin , bizi da horien inguruan .

    Hau ez da arazo teknikoa , gure herrian influentzia galdu eta horrelako ekimenekin iniziatiba berriro errekuperatu nahi duten muturreko politiko eta eko-politikoen sortu duten arazoa besterik ez da .

  • Minbizia gaiarekin demagogia egiten jarraitze gauza serioa da.

    http://www.who.int/cancer/about/facts/es/

  • Lenengo lotura zabortegi batena, bigarrenak ez dio ezer… Gezurretan aritu, eta gure osasunaz jolastea bai dela serioa.
    EMAN HITZA HERRIARI! PNV INPOSATZAILE.

  • Herriak hitza hartu dezala, ea ezker abertzalekoek bi katu baino gehiagoko kontsulta bat egiten duzuen Gipuzkoarako.

  • Eneko Olano 2016-08-08 10:11

    Birziklaketaren inposaketari ez! Baditugu nahiko ardura orain zaborra bereizten aritzeko. Zaborra errez energia sortu badaiteke sor dezagun ahalik eta zabor gehien! Minbizia eragin dezakeela? Gaur egun edozerk eragiten du minbizia. Zaborrak sutara, eroso bizitzea da handiena!

  • Fermin jarri dezuna Residuos de Tipo II-rentzako da, hau da Sanitarioak, ez RSU (solidos urbanos), arras ezberdina da. Inertentzako zabortegietan usainak egon direnean, zabor gehiegi eramaten zelako zan. Halare usainak ekidin daitezke, beste gauza da interesa dagoen edo ez, ta halare minbizia ta usaninen artean nik usainekin gelditzen naiz, baina jada erraten dizut usain hoiek ez direla zertan egon behar gauzak ondo egiten badira.

    Ta jarri dezun plantaren adibidea duela zenbat sortutako mota guztietako zabortegia zan? Duela 30 urte, gauzak asko aldatu dira azkeneko hamarkadetan, gero azkeneko planta duela 6 urte jarri zan, baina usainak lehenagotik zeunden.

    Energiari dagokionez, errauskailuarekin energia 3 aldiz ordaintzen dugu ta zabalgarbi adibidez, bakarrik laguntzekin da bideragarria, Espainiako erraustegi guztiak bezala.

    Baina gehiago esango dut, Zubieta eraikitzeko formula egin zutenean gaizki kalkulatu zuten (badirudi ezkutatu nahi dela )ta zioten energia baino gutxiago sortuko du, baina nahiz ta gehiago sortu, garestiagoa da.

    Zabalgarbi berriro adibidez, urtean zehar askotan ez du zaborrarekin energiarik sortzen ta gasarekin sortzen du, ta gasa ere ordaindu behar da. Ta hori Bizkaian ia ez dutela birziklatzen, ba hemen birziklatzen dugula ta gehiago al dala…

    Zabalgarbik ateratzen duen energiaren %70a gasa erretzen lortzen du, ez zaborra.

    http://www.ekologistakmartxan.org/2014/06/01/campana-zabalgarbi/

    Datuak burugogorrak dira ta diote, ekonomikoki, ekologikoki…. hobeagoa dela gehiena birziklatzea ta erraustegirik ez eraikitzea.

    Ta txikiagoa bat behar dala diotenentzako, plantaren kapazidadea %25a murriztuz, zaborra erretzeko kostua %300a igotzen da,

    Ez du zentzurik ta Zabalgarbiren datuak hala diote ere.

  • Paxkal Garitano 2016-08-08 16:24

    A zer nolakoa den Gipuzkoako herria! Bilduk eman dio aukera herri garbia izateko baina erosokeriz, egoismoz, ez du atez atekorik nahi izan! Ez du elkar bizi izan nahi zabor organikoaren konpainia paregabearekin! Ez du zabor poliizarik nahi izan! Ez zaizkio zintzilikario modernistak gustatu, arratoien ekologiarentzat hain aberasgarriak! Herriak ez du balio! Gora Bildu!

  • Ikus dezagun Baldasano jauna berak zer esaten duen, zer zaborrez ari den , ia nork ongien interpretatzen duen?

    http://www.gencat.cat/mediamb/revista/rev29-4-c.htm

    Inerteentzako zabortegietan usainak bakarrik?

    http://www.lavanguardia.com/local/sabadell/20160411/401028804871/vertidos-aguas-grises-ecoparc-2-montcada-ripollet.html

    Bai denok dakigu Zabalgarbi gas bidezko ziklo konbinatuetako teknologia erabiltzen duela , horregatik beste instalazio modernoek gutxi gorabehera % 23ko errendimendu garbia duten bitartean Bizkaiko eraikinak % 42 du .

    Horregatik Europako erraustegien konfederazioak 2018ko kongresua Bilboko Zabalgarbin burutuko du . Europa barruan erreferentziazko planta delako .

    http://www.sirusa.es/es/la-confederacion-de-plantas-europeas-de-valorizacion-energetica-cewep-elege-zabalgarbi-y-bilbao-para-celebrar-su-proximo-congreso-en-2018/

  • Peru Dulantz 2016-08-09 09:43

    Nik oso argi daukat: Erraustegia martxan hasten den lehen egunetik niretzat bukatu dira Astigarraga-Usurbil aldeko sagardoa eta eskualde hartako barazki, esneki eta haragiak.

    • Zenbateraino ezker abertzaleko gezurrek itsutu dezaketen jende zenbaitzuk, Peru. Seguru nago zure azioak eta sortuko duen jarraipena herri hoietako aktibitate primarioak suntsituko dituela. Eta sagardotegiak hustuko direla, noski, Peru Dulantzen ereduaren eraginez.

      • Peru Dulantz 2016-08-09 10:45

        Oker zaude. Erraustegiak suntsituko luke eskualde hartako lehen sektorea, jendea gero eta gehiago kezkatzen delako kontsumitzen duenak bere osasunean duen eraginaz.

  • Hain zuzen kezka horrengatik jakingo luke ez dagoela arriskurik.

  • Nik berriz, Elikadura eta osasunaren arloetan ikerketa garrantzitsuak egin dituen Josep Lluis Domingo Katalandarrak esaten duenari jarraituko diot:

    http://www.aetox.es/el-doctor-josep-lluis-domingo-miembro-de-aetox-uno-de-los-investigadores-mas-influyentes-del-mundo-segun-thomson-reuters/

    http://www.lavanguardia.com/vida/20160208/301982462317/hubiera-debido-salir-de-espana.html

    Hondakinon trataeran erraustegiak aukera hona direla ziurtatu duelako.

    “L’expert en Toxicologia i Salut Mediambiental, i catedràtic de la Universitat Rovira i Virgili (URV), Josep Lluís Domingo, va participar el 24 de juny a les Juntes de Guipúscoa per parlar sobre les incineradores de residus en base als seus coneixements i experiència. L’expert en la temàtica, que ha estat l’encarregat de realitzar els estudis de SIRUSA des de l’any 1995, va destacar l’eficàcia d’aquest tipus de plantes. “Una incineradora no és ni bona ni dolenta –va expressar Domingo-. Si se’n porta un bon control és un sistema eficaç per la gestió de residus”.
    En la seva intervenció el catedràtic de la URV també va voler desmuntar alguns mites al voltant de les incineradores. En aquest sentit, Domingo va desmentir que les incineradores comportin un major risc de malalties, ja que “no hi ha cap estudi epidemiològic al respecte”. De fet, l’expert va exposar que no només s’ha de controlar aquest tipus de plantes, sinó també l’entorn, ja que assegura que les incineradores contaminen “una mínima part en comparació amb la que generen els vehicles”.
    “Si a Tarragona es tanqués la planta que tenim, el benefici en la reducció de dioxines –un tòxic que es dissol i que més n’hi ha com més greixós és l’aliment- per una persona seria menor que si passés de beure un got de 200 mil•lilitres de llet semidesnatada a desnatada”, va explicar Domingo, el qual va afirmar que aquest és un fet “demostrat que ningú ha rebatut”.
    Respecte al debat al voltant de les incineradores que hi ha a Guipúscoa, el catedràtic va opinar que en aquesta zona existeix aquest debat “perquè no hi ha tantes xemeneies de fum com a Tarragona”. Per altra banda, Domingo també va exposar que els països més avançats no es pregunten sobre el tema de la contaminació.
    A més de tornar a destacar l’eficàcia de les incineradores com a sistema de recollida de residus, va posar en dubte el reciclatge en ecoparcs, que no compta amb cap tipus de regulació. “Vaig anar al de Montcada i València i va ser una cosa terrible – va assegurar el catedràtic-. No hi ha una legislació al respecte. Algun dia succeirà una desgràcia i llavors es farà alguna cosa”.
    Per últim, l’expert en Toxicologia i Salut Mediambiental també va donar alguns consells i va recalcar la importància de fer un seguiment de les incineradores: “Si al final vostès decideixen posar una d’aquestes plantes a Guipúscoa, haurien de fer un bon seguiment en el qual participi molta gent, i anar informant adequadament a la població”.
    La importància del seguiment es va veure reflectida en l’opinió que té Domingo de la situació de Valdemingómez (Madrid), on diversos veïns volen tancar la incineradora. “Si ho fan ho tindran merescut, perquè no han fet cap tipus de seguiment d’aquesta instal•lació”, va concloure el catedràtic.”

  • Peru Dulantz 2016-08-09 12:44

    Logika guztiaren kontra doa. Benetan sinetsarazi nahi diguzue zaborretara botatzen diren era guztietako materialak erretzeak ez duela isurkin toxikorik sortzen? Ba, nahi dituzen txosten eta txostengile guztiak erosi ditzakezue, baina nirekin jai duzue.

  • Logika guztiaren kontra doana da pentsatzea errauskaiua pila atomiko batek eduki dezakeen ondoren inmaterial suntsigarriak eduki dezakeela, bakar bakarrik ezker abertzaleko mandatariek horrela dekretatu dutelako eta horregatik sinistu behar delako.

  • Jon Jimenez 2016-08-09 21:55

    Bentazar ; pedazo troll toxiko bat bezala portatze haiz, errukirik gabe .Tristezia hedatzen duk etengabe.

    Gezurra, inposizioa eta interes ustelak sinesgaitzak dira gero eta jendarte gehigorentzat. Ta hau hondakinen gatazkaren Gipuzkoan gero eta agerian gertatzen ari da

    Jende ona ziur aldaketarako prest dagoela , baina nahiko ziur naiz zenbait jende minoritario(agian zu ere , baina tira nork daki ) birzikla ezina izango dela onartzeko beste eredu sozio ekolojiko eta osasunezkoa behar dugula , denon onerako .

    Osasuna , hardura soziala eta zoriona denontzat, erraustegirik gabe , klaro .

  • Eskerrik asko zure hitz maitagarriengatik, Jon. Beharrezkoa zitzaizun tripak hustutzea eta espero dut osasungarri gertatu dakizula.
    Ondakinen arazoan garbi gertatu dena izan da atez atekoan herriari hitza emanez gero jendeak masiboki ezker abertzalearen alternatiba inposatzailearen kontra botoa ematen duela. Hauek dira egitate konkretoak eta bestelakoa hitz potolokeria.
    Jende ona zure iritziarekin dago eta jende txarra ez, nonbait. Ba iritzi guztiek berdin balio dute eta zuri ez dizu jainko batek burua ikutu beste inor baino gehiago izateko.
    Osasuna aitzaki ergel bat besterik ez da ezker abertzaleak demagogia ustela egiteko pito axolik ez dion jendearen osasunaren kontura.

  • Jon Jimenez 2016-08-09 23:03

    Bentazar troll toxiko “maitea”. Psikosis patologikoa daukak ezker abertzaleakin , baina itsu – pozoitua hago eta pozoitzen duk eztabaida posible bat.

    Eztabaida eraikitzaile, anitz eta zientifikoak oso bide laburra dauka hire jarrera horrekin

    Birzikla hadi ; zinez, troll “maitea”.

  • Psikosis patologikoa bestearengan aurkitzea dudarik gabe zure kasuan proiekzio bat besterik ez da, Jon.
    Hemen eztabaida posiblerik ez dago baldin eta ezker abertzalekoen ez den iritzirik hartzen bada. Ikaragarrizko problemak dauzkazue beste batekin diskutitzeko. Psikosis patologikoa eta horrelakoak aipatzen dituzue inongo arrazoirik aportatu gabe.
    Noski, horretan konforme, eztabaida eraikitzaile eta zientifiko batek berehala uzten ditu agerian errauskailuaren kontrako arrazoiak. Pentsa, herri garatuenek errauskailua dute birziklatzearen prozesuaren aldi baten gisa. Hemen badago oskurantista koadrilla bat alarma sortu eta ez arrazoi zientifikorik aportatu egiten duena.
    Ni hemen iritzi aniztasunaren garantia bat naiz zu artalde baten arkumetxo kexatia zaren bitartean.

  • Suagaar, atzekoz aurrea erantzungo dizut .

    Kontu zaharra da Holandari dagokionez 1990an, Akiinar (Ipar Holandan Amsterdamenetik gertu) plantak behar bezala funtzionatzen ez zuelako itxi egin zutela baian gaur egun Ansterdamen hiri-buru erdian, itxi zuten baina handiago den planta batek bere lanak betetzen ditu inolako arazorik gabe , Europako herrialde aurreratuagoen artean Holanda % 39 errausketa tasekin , ez dirudi beraz oso kezkatuta dagoenik .

    Beno PSOEn garbi dago serioena , horrela izendatu badaiteke , Euskadikoa dela . Madrilekoak esandakoaren kontra egin ezkero gehienetan , beti ez esate arren , asmatu egiten da .

    Egia da Carlos III egin duen estudioan hori azaltzen dela baina Erraustegien ordez Katedralekin egin ezkero gauza bera aterako litzake , katedralak itxi egin behar direla , baselizak sanoagoak direla .

    https://www.youtube.com/watch?v=5teULvBA-qs