[Nor Zen?] Armand David zientzialaria

Armand David

Armand DavidJean-Pierre-Armand David Haltzueta Ezpeletan jaio zen, Lapurdin, 1826ko irailaren 7an, eta Parisen hil, Fantzian, 1900eko azaroaren 10ean. Misiolari lazarista (bizentianoen ordenekoa), zoologo eta botanikoa izan zen. Aitarengandik jaso zuen naturzaletasunata biogeografian hain ekarpen garrantzitsuak egin zituen ezpeletarrak.

Animalia, harri eta fosilak bildu zituen Txinan Parisko Natur Historiako Museoarentzat. Berari bidalitako materialetan oinarriturik espezie berriak deskribatuta, Europako zenbait biologok 70 landare mota ingururen izen zientifikoak berari eskaini zizkioten, eta Davidia generoa berariaz sortua izan da Davidia involucrata zuhaitza izendatzeko. Honakoa idatzi zuen duela zazpi urte Jakoba Errekondok Argian:

Izen zientifikoa Davidia involucrata du. Armand David fraide eta naturazale lapurtarraren omenez. Panda artzaren berri berak eman zuen, baina bere abizena ohorezko izen gisa daramana zuhaitz hau da. Davidii edo armandii izenak daramatzaten landareek ere bera dute ohoratzen.”

Hala ere Armand David, nahiz eta euskal zientzilari eta esploratzaile handienetakoa izan, ez da sobera ezaguna euskaldunen artean. Manex Hiriart-Urrutik aspalditik idatzi zuen berari buruz Eskualduna astekarian 1900. urtean:

“Eskual-herritik behinere jalgi diren jakintsun handienetarik bat izan, eta panda handia aurkitu zuen, urruneko Txina hartan, beste hainbat eta hainbat landare eta animalia berrirekin batera. Frantziako lehenengo eboluzionistetariko bat izateaz gainera, bere ekarpenak oso munta handikoak izan ziren biogeografiaren garapenerako.”

Armand David

Tibetera eginiko bidaian egin zituen Armand-Davidek bere bizitzako aurkikunderik aipagarrienak, tartean panda famatua. Sichuan probintziako hiriburuan, Chengdu-n alegia, hartz zuri bat aurkituko zuela esan zioten. Ursus thibetanus Himalaiako hartz beltzaren barietate albinoren bat izango zela pentsatu zuen. Hala ere, ehiztariei hartz zuri-beltza harrapatzea agindu zienean, besteak beste, “hartz zuri” gazte bat ekarri zioten, baina, tamalez, hilik. Izatez zuria zen ia osorik, lau soin-adarrak, belarriak eta begi-inguruak, aldiz, beltzak ziren. Armand Davidek espezie berritzat jo zuen berehala; eta espeziearen behin-behineko deskribapena bidali zuen Parisera, lehenbailehen argitara emateko. Espezie aurkitu berriari Ursus melanoleucus izen binomiala ezarri zion, hartz zuri-beltza zelakoan; gaur egun Ailuropoda melanoleuca erabiltzen da. Panda Handia, alegia. 

Armand David
Armand Daviden omenezko plaka Ezpeletan

Ez zen, inondik inora, aurkikuntza bakarra izan. Izan ere, panda handia aurkitu zuen egun berean, ehiztari berberek Pteromys alborufus katagorri hegalaria eroan zioten, besteak beste. Eta urre-tximino sudurmotzak ere orduan topatu zituen; 3.000 m-ko mendietako zuhaiztietan bizi ziren, elurrez zuritutako lekuetan.

Txinako faisaiak aztertuta ohartu zen 40 espezie endemiko zeudela, soilik han topa zitezkeenak; eta faisaiak aztertuz orduan bolo-bolo zebilen eboluzioaren teorema bere egin zuen Armand Davidek: oinarrizko faisaia lur gainean kokatu eta gero, eraldaketaren ondorioz, arrazatan eta barietatetan bereizi zela eta espezie eta genero berriak sortzen direla defendatu zuen.

Iturriak: Argia, Hiru eta Wikipedia.
Armand David