Ez etsi

Uste duzunean zureak ez duela etorkizunik, ez etsi.

Uste duzunean, zuk orduak eta orduak pasa ondoren egin nahi zenuenaz erabakitzen, ez etsi.

Uste duzunean, zure etorkizuna kanpoan dagoela ez etsi.

Uste duzunean beste zerbait egin behar duzula, nahi eta benetan sentitzen duzunak ez dizulako nahi zenuen fruitua eman, ez etsi.

Ez etsiEz etsi inondik inora. Dena kontran duzula uste duzun arren, ezer segurua ez daukazun arren eta bizitzako arlo guztiak erreplanteatzen hasi zaren arren. Etsipena ez da erabaki bat. Zure momentua iritsiko da. Espero ez duzunean, konturatzen zara eginiko lanak bere fruitua ekarriko duela, ikasitakoak eta saiatutako guztiak balio izan dizula. Ez duzula denborarik alferrik galdu eta benetan, ikasi eta pentsatzen duzunaz lan egin eta disfrutatu dezakezula.

Hori da, azkenaldi honetan atera berri dudan ondorioa. Bizitzak, bakoitza bere lekuan uzten duelakoan nago, eta modu batera edo bestera, benetan egin nahi duzuna, argi badaukazu, ondo irtengo zaizula ez izan dudarik. Kanpora bizitzera joatetik, ezer argirik izan gabe, benetan ikasitakoaz lan egiten eta disfrutatzen duen horietakoa naiz oraintxe bertan, eta esperientzia alde ez daukadan arren, motibazioa eta pasioak erabat konpentsatzen dit. Argi izanik ere, epe labur bateko lana izango dela, azkenaldian izandako dudak erabat argitu dizkit niri. Etsita egotetik, gauzak argi izatera, eta dudarik ez izan, arlo askotan, jarrerak, indar gehien duela.

Beraz, ez_etsi.