Nola esan LOMCEri ezetz? (eta abar)

Nola esan LOMCEri ezetz? (eta abar)

Arrantzan igaro du gaurko eguna ere ZuZeuko salabardoak,  ohi bezala, Euskal Herriko lanpetu, alfer eta despistatu guztien zerbitzurako. Zaporetsuak, freskoak eta batez ere merkeak dira gaurko aleak, egin proba!

LOMCE gainera datorkigu, eta EAJ zein Bildu bere ezarpenaren kontra badaude ere, ez dago argi EAEn zenbateko eragina izango duen. Badapezpada ere, sindikatu eta hezkuntzaren munduko eragileek berau desobeditzeko gida prestatu dute. Gakoa desobedientziak babes zabala izatea izango dela dirudi. Ez arduratu, Lipdubak eta Flashmobak ez dira (oraingoz) desobedientzia ekintza proposamenen artean.

Nola esan LOMCEri ezetz? (eta abar)

Titular asko utzi ditu Ortuzarrek Euskadi Pregunta saio polemikotik igaro izanak. PP eta PSOEri erabakitzeko eskubideari ezezkoa emateko gero eta aitzakia gutxiago geratzen zaizkiela dio, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundian, EH Bilduk ez duela proba gainditu ere. Hona laburpen bideoa: zuk zeuk arakatu nahi baduzu ea galdetzaileen hautaketa egokia izan den.

  • Eguneko bideoa:

Ez da dena politikarien adierazpenak eta neurri politiko atzerakoiak izango! Eguneko bideo atseginena, tipo honen 100 eguneko dantza da. Ez dirudi Madonnaren hurrengo bideokliperako kontratatuko dutenik, baina originala behintzat bada, ezta?

Nola esan LOMCEri ezetz? (eta abar)
dantza, LOMCE, Ortuzar, salabardoa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude