Amaiur eta ERC, EAJ eta CIUren aurretik

Espainiar Estatuko Parlamenturako Hauteskundeak gaur egingo balira, Amaiurrek EAJk baino boz gehiago eskuratuko lituzke. Kataluniari dagokionean aldiz, ERCk CiU gaindituko luke. Hori da CISek argitaratutako apirileko barometroaren datuek iradokitzen dutena.

Amaiur eta ERC, EAJ eta CIUren aurretik Lagina ez da 2.500era iristen, Espainiako Hauteskundeei begira emandako datuak dira, eta galderak jaso dituen %20ak “ez daki oraindik”, baina ba ote dira egiazko joera baten adierazgarri? Orain arte EAEn eta Katalunian erakunde publikoak kudeatu dituzten EAJ eta CiUren gainbehera ikusiko dugu laster?

PPk bestalde, PSOEk baino boz gehiago lortzen jarraituko luke.

Beste hamaika konturen inguruko informazioa ere biltzen du CISen txostenak. Hemen ikus dezakezu.

Amaiur eta ERC, EAJ eta CIUren aurretik

2 pentsamendu “Amaiur eta ERC, EAJ eta CIUren aurretik”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2014-05-07 17:33

    Inkesta horrek ez du asko balio. Estatu osoko botoez ari da, gainera. Amaiurren eta PNVren arteko alde hori, Euskal Herrian ematen da, ala estatuko botoei esker?

  • Amaiurrek EAJk baino 10.000 boto gehiago lortu zituen 2011 urtean. Izan ere, Nafarroan ez zen EAJ aurkeztu, Geroa Bai baizik.