Euskal hirietako lau monumentu sinboliko

Jainkoak eraikitzea omen da estatua erraldoiak egitea. Horrelako handikiak badaude gure hiriburuetan: Iruñeako Foruei eskainia (24 metro), Gasteizko Batailarena (17 metro) eta Bilbo nahiz Donostiako Jesusen bihotzak. Zein da herritarren buru eta bihotzetan iltzatu nahi izan zituzten sinbolo horien esanahia.

Foruei monumentua

Nafarroak bere foruenganako zuen atxikipena erakusteko asmoz eraiki zuten 1903an, Sarasate pasealekuan. Bost zenbakiak batzen ditu monumentuaren elementuak. Bost tonako pisua du, 5,55 metro neurtzen ditu Nafarroa sinbolizatzen duen emakume klasikoak  (19 metroko oinarri eta zutabearen gainean), bost alde ditu idazkunak jasotzen dituen oinarriak (euskaraz bi, horietako bat iberiar kaligrafiarekin), eta bost alegoriazko estatuak laguntzen dute Nafarroa andere gorena. Historia, justizia, bakea, autonomia, bakea eta lana sinbolizatzen dute, Iruñeako Udalak sortu katalogoaren arabera.

1863-1864ko Gamazada matxinada foruzalea eta 40 urtera eskaini zioten oroitzapena. Oinarriko euskarazko idazkunak, beste hiruren segidan, dio: “Gu gaurko euskaldunok gure atasoen illezkorren oroipenean, bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko”

24398177

 

 

Gasteizko gudua

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan altxa zuten Espainiaren independentziari eskainia (17 metro). 1917an inauguratu zuten, eraikuntza hilabetez luzatu eta gero. 1813an Independentzia gerra edo gerra inperial deiturikoetan espainiarrek frantziarrak garaitu zituztela gogoratzen du. Izan ere, Gasteizen entzun ziren Napoleonen gizonen azken kanoikadak, Donostiaruntz urrundu baino lehen. Gabriel Borras eskultoreak sortu zuen, ezkontzetako tarta baten itxura polemikoarekin. Monumentuak guduaren biolentzia eta bakearen garaipena irudikatzen du, inspirazio klasikoko irudiekin. Monumentuaren goienean olibondo adaxka duen emakumea dago,azpian dauzkala soldaduak (Wellington jenerala tartean) eta behean herritar xumeak.

CF0B7M01--647x350

 

Bilboko Jesusen bihotza

On Diego Lopez Haroko Kale Nagusiaren ertza 40 metroko eskultura multzoari dagokio. Brontzezko Jesusek 10 metroko garaiera du, eta Pedro Muguruza elgoibartar arkitektoak eta Lorezo Coullaut sevillarrak pentsatu zuten. Askok uste dutenaren kontra, ez ze Francoren garaian sortu, lehenago baizik: 1927ko ekainaren 26an. Josulagunek sustatutako lana izan zen. Esan beharrik ez da erlijio katolikoaren gorazarrea dela Kale Nagusiko jesustzarra.

img_1062

 

Donostiako Jesusen bihotza

Jesus zaindari batek dauka Gipuzkoako hiriburua oinetan. Egileak Muguruza eta Coullant dira, Bilbokoaren egile berberak. Gran Via-koa eraikin artean txiki gelditu da, Donostiako ez bezala. Urgull menditik ikuspegi itzela du 195oetik Jesusen bihotzak. Jesusek 12 metro eta erdi neurtzen du. Gehitu horri azpian daukan oinarriaren 16 metroak. Garaia izanagatik, Bilbokoaren aldean txikia da donostiarra.

Luze jo zuten eraikuntza lanek, 1939an udal faxistak monumentua osatzeko sortutako Batzordearei Urgulleko lurrak eskaini zizkionetik. Pio XII aita sainduak berak bedeinkazioa eman zion irrati uhinen bidez. Eliza eta udal frankistaren harreman estuaren arteko emaitza izan zen Rio de Janeiroko Kristo Berreroslea gogoratzen duen monumentua.

sgdon

 

Bilbo, Donostia, eskultura, Gasteiz, historia, Iruñea, monumentuak

3 pentsamendu “Euskal hirietako lau monumentu sinboliko”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude