#NiEreJoangoNintzateke: SAREk preso gaixoen aldeko kanpaina jarri du martxan

SAREk preso gaixoen aldeko kanpaina jarri du martxan –

Asteartean Alcala-Mecon egindako ekintza sinbolikoaren ondoren, babes kanpaina bat abiatu du Sare plataformak euskal presoen senideei babes kolektiboa eman eta preso gaixo larriak etxeratzeko aldarria indartzeko. #NiEreJoangoNintzateke traola erabiltzera deitu dute elkartasun mezuak sare sozialetan biltzeko.


Kanpainari hasiera emateko, hainbat lagunen mezuak jaso ditu Sare plataformak ikusentzunezko formatuan: besteak beste, Kirmen Uribe idazlea, Miren Amuriza bertsolaria, Fede Badiola, Ana Elordui eta Eñaut Gantxegi aktoreak, Patxi Saez abeslaria, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia, Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusia eta Ane Miren Barrenetxea Iparra Galdu Baik plataformako kidearena.

SAREk preso gaixoen aldeko kanpaina jarri du martxanSAREk preso gaixoen aldeko kanpaina jarri du martxan