Iruñeko Udala: Zabaldu euskara ikasteko aukerak!!!

euskara ikasteko aukerak –

IRUÑEKO UDALA: ZABALDU EUSKARA IKASTEKO_AUKERAK!

Nafarroako Gobernuko Euskarabideak euskarazko ikastaroak antolatzen ditu. Esaterako, ikastaro trinkoak ematen ditu A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako.

Iruñeko Udaleko langileek ikastaro horietan parte har dezakete, zerbitzuaren beharrak kontuan hartuta betiere.

Ez dute ikastaro guztietarako sarbiderik, ordea. Iruñeko Udalak erabaki du B1 mailatik beherako ikastaro trinkoetarako baimenik ez duela emanen (“Euskarazko ikastaroetarako jarraibideak” agirian).

Iruñeko Udaleko langile gehienek ez dakite euskaraz. Ezta pixka bat ere. Beraz, A1 eta A2 mailetako ikastaroek izan ditzakete ikasle gehien, eta horrela has daitezke euskara ikasten. Horregatik, uste dugu egokia litzatekeela euskara ikasteko aukera zabaltzea, B1 mailatik beherako ikastaro trinkoak ere egin ahal izateko.

euskara ikasteko aukerak
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude