Negarrak play backean
Nola hierarkizatzen ditugun kezkak eta arazoak zuzenki guri edo gure kontzientziari eragiten dioten neurrian. Hipokresiaren top 10a entzuten da eten gabe euskal politikaren radio formulan. Badakizue; zenbat negar, zenbat omenaldi eta ekitaldi publiko ‘terrorismoak’ eramandako pertsonengatik, haien familiengatik. Zenbat negar, zenbat lamentu antzeztu koroan. Play backa da nagusi, kontzientziak lasaitzeko-edo. Eta zeinen antzeko diren belarrira “etika politikoa” eta “etekin politikoa”. Erantzunkizunaz mintzatzen dira. “No os olvidaremos”. Anekdota hutsa da urdailetik datorren malko bizia. “Nunca os olvidaremos”.
Nola hierarkizatzen ditugun arazoak, joan zirenei hamaika eta hamabi eta hamairu monumentu egin, eta orain eta bertan ditugunei ez ikusiarena egiteraino. “Nos olvidaremos”. Mucha mierda Urkullu. Astebururo 1.000 kilometrotik gora egin behar dituzten 800 familiatik gora, euskal presoen sendiak eta lagunak, horiek dira ahazten ditugunak. Erakunde publikoen epelkeria etengabekoan, guztiok daukagu erantzunkizunaren zati bat. Erraietatik urrun presoak, larriki gaixo edo “suizidatuta” asasinatzen dituzten bitartean, ezer ez da nahikoa eta dena da beharrezko. Zenbat istripu gehiago geratzen dira sakabanaketaren errepideetan? Zenbat gazte gehiago torturatuko dituzte? Zenbat makil sartuko ipurdiko zulotik?
Gaur eta orain bizi dugun terrorearekin nola amaitu? Zer egingo dugu?
Ados nago Oier, EAJk, Urkullu buru, beste alderdi batzuek bezala, presoen egoera tamalgarriaren aurrean, dispertsioaren aurrean , ezikusiarena egiten duela diozunean. Bainan ez al duzu uste arazoen ierarkizazioa eta beste arazo batzuen aurrean ezikusiarena ere egiten dutela eta egin dutela beste alderdi batzuek?
Nire ustez, giza eskubideen urraketen aurrean (dispertsioa, ETAren atentauak, euskal egunkarien klausura, ETA kideen erailketak) ezin dugu inolako ierarkizariorik egin, denak dira salatzeko modukoak eta larriak.
Kuriosodadez, Urkulluk zer demontre egin dezake ba dispertsioa ekiditeko? EAJk mila aldiz eskatu du Gernikako estatutuan onartuta dagoen kartzelen eskumena. Rajoyri pertsonalki eman zion plan bat apirilean dispertsioarekin amaitzeko. Oier, zuzenean Urkullu aipatu duzunez, esan dezakezu zer gehiago egin dezakeen? Zein neurri, zein ekintza?
PD: Askegunearen kontuarekin berdin-berdin: EAJri bota kaka guztia, beraiek omen dira errudun, baina zer nahi dezue, Eusko Jaurlaritzak desobedientzia zibila praktikatzea? Ez Sortuk egiten ez duena egitea? Hemen batzuei edozer egiteko baimena ematen diezue, hori bai, EAJri egurra!
Kuriosodadez, Urkulluk zer demontre egin dezake ba dispertsioa ekiditeko? EAJk mila aldiz eskatu du Gernikako estatutuan onartuta dagoen kartzelen eskumena. Rajoyri pertsonalki eman zion plan bat apirilean dispertsioarekin amaitzeko. Oier, zuzenean Urkullu aipatu duzunez, esan dezakezu zer gehiago egin dezakeen? Zein neurri, zein ekintza?
PD: Askegunearen kontuarekin berdin-berdin: EAJri bota kaka guztia, beraiek omen dira errudun, bain
a zer nahi dezue, Eusko Jaurlaritzak desobedientzia zibila praktikatzea? Sortuk egiten ez duena egitea? Hemen batzuei edozer egiteko baimena ematen diezue, hori bai, EAJri egurra!
Urkulluk, lehendakaria den heinean, “herri akordioa” herri hau onartu ere egiten ez dutenekin bilatzeari utzi behar lioke hasteko. Gero, bai PNVk eta bai EH Bilduk, independentzia nahi badute, diferentziak alde batera utzi eta benetako desobedientzia zibila martxan jarri behar lukete. Baina Urkulluk edo legebiltzarkide batek edo zinegotzi batek bakarrik egiten badu ez du balio, noski. Asko izatearen indarra behar da.
Zer gertatuko litzateke bihar Hego Euskal Herriko alkate abertzale guztiek batera udaletxetik bandera espainola kenduko balute?
Zer gertatuko litzateke hurrengo atxiloketa politikoa egitera datozenean, 10.000 laguneko Askegune bat aurkituko balute? Edo politikari abertzale guztiek atxiloketa horien aurkako agiri bat sinatuko balute, eta agintean dagoenak Ertzaintzari atxiloketak ez egiteko aginduko balio?
Zer gertatuko litzateke Urkulluk Raxoiri enbido hau botako balio? “Kartzelen eskumena guri eman euskal presoak Euskal Herrira ekar ditzagun, edo bestela EH Bildurekin elkartuko gara eta Kataluniak hartu duen bidea hartuko dugu”.
Zer gertatuko litzateke milioi bat pertsonak Espainiari zergak ordaintzen ez jarraitzea erabakiko balu?
Galdera interesgarriak direla uste dut.
Alkate guztiak inabilitatuko lituzkete.
Ertzaintza ez bada polizia nazionalak edo guardia zibilak kargatuz lehenago edo beranduago atxiloketak egingo zituzten.
Kupoa ordaintzen ez badugu autonomiaren suspentsioa eta Gernikako estatutoa pikutara (akaso,hori da nahi duzuena).
Emaitza: porrota, ez dut zalantzarik.
Akzio-represio zirkulu horretan EAJ ez da inoiz sartuko, etxekalte gehiago ez, eskerrik asko. Eta zilegitasun osoz gainera.
Egia, EAJk nahiago du beste “zirkulu” batzuetan sartu…
http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130507/lakua-afirma-que-mientras-eta-siga-armada-la-policia-debe-seguir-desarrollando-su-actividad
http://www.berria.info/albisteak/79154/eajknormaltasunezikustendituatxiloketakbainaespetxepolitikanaldaketakeskatuditu.htm
Presoen asuntoan nire inguruan behintzat aspaldian dantzan dabilen beste gezur haundi bat: Europak behartuko duela Espaiñiar estatua, Parot doktrina kentzera eta presoak kaleratzera.
KA-KA.
http://www.elmundo.es/elmundo/2013/03/07/espana/1362651071.html
Baina errua ez da nire inguruak daukan ezjakintasuna, eeeeeeez, errua euren burua herri honen “gidari” politikotzat daukiena da. Idea hau eta beste utopia asko dabiltza nahita gizarteratzen (erabakitzeko eskubidea, europatik etorriko jaku laguntza, instituzioak geureganatu behar doguz, bandera española udaletxean egoteak ez dau esan nahi udaletxea española danik alkatea “gurea” bada, aro barri baten gagoz, estatu españolak eta frantziarrak konfliktuan parte hartu behar dabe, biolentzia alde batera itzi eta poltika egiteko momentua heldu da….).
Jarrera honen zergaitia? Who knwos…
Hemen Kataluniaren bidea hartu ez bada, Kontzertu Ekonomikoarengatik da. Esan nahi baita, Kataluniak guk baino askoz gutxiago du galtzeko erronka hori botatzean. Hemen CiU baino tentu handiagoz dabil PNV. Kontzertua katalanek bai eta guk ez bagenu, guztiz alderantziz litzateke kontua.
Batak ez du bestea kentzen. Ongi deritzot presoen aldeko konpromiso argiagoa eskatzeari, baina horrek ez du zertan mesprezuz eta destainaz hitz egiteko beste biktimen oroitzapenaz eta omenaldiez. Horrela ez goaz inora!
ETArena TE-RRO-RIS-MOA da, komatxorik gabe. Zuzeuko rebisionista iraultzaile mega guayok, ez garela atzo jaio!!
Mikel,
Urkulluk zer demontre egin dezakeen azaldu nahian baino, EAJren, eta egun Urkulluk zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzaren jarreraz ari naiz artikuluan. Eta baita ere noski aurrekoez. Ari naiz azaltzen nik neuk pertsonalki sentitzen dudan haserrea ikusten ditudan jarrerekiko. Gizartearen, gure, erantzunkizuna albo batera utzi gabe. Eta hor sartzen dira, erru handiz sartu ere, erakundeak eta haien jarrera. Izan ere, hor dabiltza egunez egun hamaika omenaldi eginaz ETAren biktimak gora eta behera, aparra dariela. Omenaldi, urteurren, adierazpen…. eta bitartean familia mordoa, eta mordoa diodanean 800 baino gehiagoz ari naiz, sekulako bidegabekeria ari dira pairatzen. Eta erakundeetatik indiferentzia besterik ez dute jasotzen. Horretaz ari naiz. Eta aipa genitzake baita beste hainbat bidegabekeria… Txiki eta Otaegiren omenaldiaren debekua eta desproposito gehiago. Urkullu antzeko politikak egiten ari da zentzu berean. Deitoragarria.
Aitor,
Zuk hala diozun arren, nik ez dut “bestea kendu” bata aipatu izanagatik. Hain zuzen postureoa kritikatu dut. Eta alderdiek etikaren izenean atera nahi duten etekina baita. Inongo backgroundik gabe, soilik, Espainiako iritzi publikoak hori egin BEHAR dela aintzakotzat hartuz. Hain zuzen aho txikiarekin urratzen diren beste hainbat eskubide aipatzen dituztenean. Ahapeka, gero egin behar denean, ezer ez egiteko. Legebiltzarreko bake ponentzia adibide.
Komatxoak,
Bai, komatxoak, halaxe jarri dut azpimarratzeko termino honen banalizazio infinitoa. Eta gero “orain bizi dugun terrorea” aipatzean ez dut erabili komatxorik. Intentzio osoz. Banalizazio horren salaketa areagotzeko. Besterik gabe “Komatxoak” jaun/anderea hau nere iritzi bat da, ez ZuZeurena hedabide gisa. Eta jakizu zuk irakurtzen dituzun hedabide ia guztietan terrorismoa komatxorik gabe erabiltzen dutela, teorikoki informazio objetiboak behar lukeen lekuan.
Eskerrik asko iruzkina idazteagatik guztiei. 😉