#NafarroaSutan: Zer txiokatzen esnatu dira nafarrak?

barcina

Goizeko lehen orduetan atzoko telezaborrak hartua zuen txiokina, hemen eta han, Euskal Herri osoan zehar. #LaVozKids2 programak sukarra eragin du hemen ere, antza denez. Hori bai, Nafarroan, segituan eman du buelta kontuak bertan bizi duten egoera politiko aldrebesa medio. Ea bada, zer txiokatzen esnatu dira nafarrak?

Nafarroaren bi arimen erakusle, @diariodenavarra eta @noticiasnavarra, bi egunkariak dira trending goizetik. Haien lerroburuak dabiltza bolo-bolo txio jarioan. Gai nagusia, ez bada bakarra, Yolanda Barcinaren gainbehera da. UPNko burua egiten ari den erridikulua, beste era batera errateko. Bildu(rra) sartu nahian nafarrei. Juan José Domiguezek koalizio subiranistari kanpaina doan aterako zaiola adierazi du 140 karaktereak probestuz, presidenteak berak desegingo duela parlamentua, PSNri geratzen zitzaion “arma” bakarra ostuz.

Urak indartsu ari dira jaisten Nafarroan. Ea nor eramaten duten, eta nor utzi bere lekuan. Hauteskundeen bezperetan honezkero. Hona hemen txio jarioaren lagintxo bat.

twitnaf

Barcina




Bildu

 


bildu, hauteskundeak, nafarroa, navarra, Twitter, Yolanda Barcina

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

3 pentsamendu “#NafarroaSutan: Zer txiokatzen esnatu dira nafarrak?”-ri buruz

  • Nafarra erbestean 2014-02-14 12:34

    Txio-txio mundutik at dabilen gutxienetarikoa izanen naiz. Nolanahi ere, zinez euskerazko txiorik ez al da egon afera honen guztiaren gainean???

    Haratx, abestiak bete-betean jo zuen, ba:
    “Gurean dugu gaubela, gaua bezain egun goibela”

  • Peru Dulantz 2014-02-14 15:38

    “Agostazo” delakoan oso argi utzi zuen PSOEk ez diola inoiz aurka egingo Nafarroako oraingo erregimenari. Aldaketa, Nafarroan, PSOE gabe izango da, edo ez da izango.

  • Amonamantangorri 2014-02-14 21:52

    Atzo irakurri nituen ba txio on askoak euskaraz kontu hauei buruz…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude