Nafarroako Hezkuntza Publikoan greba
Nafarroako Hezkuntza Publikoan greba –
Apirilak 3 hezkuntzako langileak grebara goaz. Duela bi aste greba deialdia egin genuen hezkuntza publikoa hobetzeko oinarrizko aldarrikapenekin; Departamentuaren aldetik ez da negoziazio errealerako pausurik eman. Hala ere, sumatu dugu hezkuntzako arduradunen artean ezinegona sektore mobilizatu baten aurrean.
Aste hauetan ikastetxez ikastetxe 120 asanbladatik gora egiten ari gara, jada 60 ikastetxetako klaustroek babestu dituzte aldarrikapen hauek:
- Lan kargaren jaitsiera.
- Ratioen jaitsiera.
- Langileen egonkortzea.
- Erosahalmena berreskuratzea.
Asko dira ere mobilizazioan hasi diren ikastetxeak, goizean, eguerdian edo patio garaian elkarretaratzeak egin dira, aldarrikapenak eztabaidatu dira asanbladatan eta guraso elkarteei ere berri eman zaie, neurri hauek eskola komunitate osoari eragiten baitie.
Sektorea mobilizatuta dago eta argi dauka hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko hartu duen jarrera. Horregatik, dei egiten diegu bai Hezkuntza Departamentuari bai Nafarroako Gobernuari aldarrikapen hauek entzun eta negoziazio neurri errealak mahai gainera ekartzeko.
Nafarroako hezkuntza arduradunen jarrera entzungorraren aurrean hezkuntza publikoko langileok ozenago ohikatuko dugu. Hezkuntza publikoa duintzeko, grebara goaz!
Nafarroako Hezkuntza Publikoan greba