Goseari amaiera ematea

Goseari amaiera ematea –

GOSEARI AMAIERA EMATEA

  1. «Pobreziari amaiera ematea» helburuaren lehen lekua zalantzan jarri zezakeen garapen jasangarriko helbururen bat egotekotan, Nazio Batuek bigarren lekuan jarritako «goseari amaiera emateaa» helburua izango litzateke. Hau dio haren testuak:

«2. helburua. Goseari amaiera ematea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea».

  1. Argi dirudi gosea muturreko pobrezia-egoeren ondorioa dela. Ikuspegi sistematiko batetik, seguruenik zuzenagoa zatekeen lehenengo helburua izatea «gosea eta muturreko pobreziari amaiera ematea», eta bigarren helburua izatea «pobrezia mota guztiei amaiera ematea».
  2. Ildo horretan, harrigarria da gosea eta pobrezia horrela bereiztea. Bi egoeren arteko korrelazioa ia erabatekoa da. Eta, logikoa denez, arlo horretan beharrezkoak diren politiken artekoa ere.
  3. 2030 Agendaren beste helburu batzuetan bezala, kasu honetan ere zalantzan jarri ahal dugu Nazio Batuek «goseari amaiera ematea» helburu hori sustatzeko duten legitimitatea, erakunde horren joera izan baita, izatez, munduan gose-egoerak mantentzea eragin duten egiturazko arrazoien eta arrazoi geopolitikoen aurrean tolerantzia handia agertzea. Tolerantzia hori ulergarria da potentzia kolonial eta neokolonial handien kontrolpean egon den –orain arte– munduaren testuinguruan. Baina, tolerantzia, azken finean, eta, horren ondorioz, Nazio Batuen eta nazioarteko erakundeen porrot nabaria.
  4. Munduan gosea desagerraraztea ez da GKEen lana, nahiz eta gure komunikabideek mezu hori helarazi etengabe. Azken beltzean, gai politikoa da. Txinako eta Asiako beste herrialde batzuetako ereduek erakutsi dutenez, garapen-bidean dauden herrialdeek klase politiko autonomo bat behar dute, gosea eta muturreko pobrezia desagerrarazteko helburuarekiko motibazio argia duena. Mendebaldeko herrialdeekiko mendekotasun neokolonialetik askatzeko gai den klase politiko bat, funtsean.
  5. Egiatan, garapen-bidean dauden herrialdeetako klase politikoaren autonomia ia ezinezkoa izan da orain arte. Mundua Mendebaldeko herrialdeak kontrolatzen dituzten elite korporatibo berberen kontrolpean egon da. Elite horientzat, garapen-bidean dauden herrialdeak baliabideak lortzeko iturri dira, edo produktu batzuetarako merkatu hutsak, eta hango agintariak sistematikoki erosten dira, xantaia egiten zaie eta kooptatu egiten dira, unean uneko potentzia neokolonialaren interesei men egingo dietela bermatzeko.
  6. Munduan gosea desagerraraztea lehentasunezkoa da, argi eta garbi. GKEen esku uztea –haietako asko ustelak dira– arazoaren muina saihesteko eta arazoa konpontzeko aldaketa erabatekoa eta sakona behar duten egitura politiko eta ekonomikoak zalantzan jartzea ekiditeko bide bat baino ez da.
  7. Egitura horiek aldatzen ari dira, baina ez Nazio Batuen lanari esker, baizik eta, sarritan, lan hori gorabehera. Mendebaldeko eliteen hegemoniaren galera progresiboaren eta Latinoamerikan, Afrikan eta Asian suspertzen ari diren herrialdeek hartutako lekuaren arabera aldatzen ari dira. Txina eta Errusia indar erabakigarriak izango dira herri pobretuen garapenean, eredu neokoloniala likidatuz eta kooperazioan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako nazioarteko harremanekin ordeztuz, besterik ez.

PDF:  https://drive.google.com/file/d/1PTCxRoYlfFE9JJfo10OkiXZAYB-Nxj64/view?usp=sharing

Goseari amaiera emateaGoseari amaiera ematea

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109