Nafarroako arrakala sakona definitzen duen bideoa

Nafarroako arrakala sakona definitzen duen bideoa –

Zaila da Nafarroako zatiketa ulertzea, gaur arte ez baitzen azaltzen erraza. Gaur arte, diogu, Santi Leonek ezagutzera eman digun bideoak, edo hobe esanda, bere herriko hizkuntza ezta hiriaren izena zein den ez dakien gizon gazteak kontuak erabat argitu dizkigun arte. Antza, Antena 3 kateko Ahora Caigo lehiaketak Espainiako komunitateen arteko lehia egiten dihardu. Eta Nafarroaren txandan, orain gutxi, hurrengo galdera luzatu zioten Iruñerriko herritar bati:

— Zein da Pamplonaren “bertze” izen ofiziala?

Erantzuna ezagutzeko, bideoa ikusi edo jarraian txertatu dugun Santi Leoneren txio katea irakurri beharko duzue. Hori bai, orain arte lehiaketan izan diren komunitate guztien artean, momentuz, Nafarroa dago gailurrean, aizue!

.

Nafarroako arrakala sakona definitzen duen bideoaNafarroako arrakala sakona definitzen duen bideoa

4 pentsamendu “Nafarroako arrakala sakona definitzen duen bideoa”-ri buruz

  • ez nago harritua 2017-10-23 18:26

    Ez dakit zetaz harritzen zareten. Atzerritar gazte pilok ez lukete galdera hori asmatuko Bilbo edo Gasteizen. Ezta beste galdera ere. Batzuk Yuppi munduan dabilz.

    Portzierto, zenbat atzerritarrek eman zuten botoa Kataluniako erreferenduan? Milioi pasa daude han eta ez du apenas ikusi bozkatzen.

    • euskaldun bat 2017-10-23 23:11

      Bideo hori lagun bati erakutsi diot eta berehala esan du kriston Nini itxura duela bideoko gazte horrek. Mugikorra bai, mugikorra ederki jakingo du astintzen horrek, hortik aurrera kaka ere ez. Gaurko gizartearen produktua.
      Atzerritarrek ez dutela bozkatu… segi, segi aniztasunarekin lalari, lalara… horrek gero buelta ekarriko du eta.

      • Aurreiritzi galanta NINI bat dela esatea. Izan ere, bideoaren hasieran garbi aitortzen du transportista bezala lan egiten duela lekuko zeramika enpresa batean. Euskalduna ez delako NINI bat izan behar da derrigorrez ala? Kultura asko ez daukala argi geratu da, baina handik ikasi eta lan egiten ez duela baieztatzera arte bide luze bat dago, klasismoz beteta.

  • euskaldun bat 2017-10-25 18:23

    Iruzkinak desagertu dira