Nafarroa Beheretik Nafarroa Garaira, aurrera doa EuskarAbentura 2022 espedizioa
Nafarroa Beheretik Nafarroa Garaira, aurrera doa EuskarAbentura 2022 espedizioa –
Zuberoa eta Nafarro Behereko oinezko hiru etapak gaindituta, EuskarAbentura atzo sartu da Nafarroa Garaian, 40tik gora kilometro bizkarrean. Jzioquitarrak autobusez heldu dira Orreagara, kolegiata bisitatu dute, eta Nafarroaren historia berrikusi dute Asisko Urmeneta ilustratzailearen eskutik. Gero, Auritzera abiatu dira oinez, eta han Josepe Irigarai alkateak eta Mikel Arregi Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendariak egin diete harrera.
Auritzen “etxean bezala” senti daitezen nahi duela adierazi die Josepe Irigaraik, eskerrak eman dizkie espediziokideei beste behin herrian geldialdia egiteagatik, eta “esperientzia bikaina” izan dezaten espero duela ere esan die.
Mikel Arregik “poztasun handia” adierazi du EuskarAbentura espedizioa “bizirik” sentitu duelako eta “hainbeste gazte euskaldun batuta” ikustea “ederra” delako. Halaber, esker oneko hitzak izan ditu lantaldearentzat: “Zorionak gazte euskaldunak saretzen segitzeko duzuen gogoagatik eta egiten duzuen ahaleginarengatik”.
.
UZTAILAK 5: Donibane Garazi > Auritz
Herenegungoa, Donibane Garazira artekoa, izan zen Ipar Euskal Herriko azken etapa, orain arteko luzeena, 25 kilometrokoa, eta eguzki indartsua bidaide zutela osatu zuten espediziokideek. Kalejiran eta triki-doinuz sartu ziren jzioquitarrak Nafarroa Behereko hiriburuan, eta parte zaharreko karrika estuak alaitu zituzten.
Atzokoan, Ibañetako mendatean gora, autobusez heldu da Euskarabentura 2022 espedizioa Nafarroa Garaira. Orreagako kolegiata bisitatuko dute lehenik, hirugarren urtez EuskarAbenturan parte hartzeko zalantzarik izan ez duen Asisko Urmeneta ilustrazailearekin batera. Nafarroaren eta Euskal Herriaren iraganari buruzko errelatoak, tradizioak eta sinbologia deseraikitzen aritu dira Urmenetarekin, eta aholku bat luzatu die komikigileak: “Kuestionatu, beti!”.
Solasaldiaren ostean, Sorginaritzagako basoan barrena Auritzerantz oinez abiatu dira jzioquitarrak, eta bertan jaso dute espedizioko aurreneko harrera instituzionala: Josepe Irigarai alkateak eta Mikel Arregi Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendariak hartu dituzte.
Irigaraik ongietorria eman die, Auritzen “etxean bezala” senti daitezen nahi duela adierazi die, eta esker oneko hitzak ere izan ditu: “Eskerrik asko beste behin Auritz aukeratzeagatik zuen bidean geldialdia egiteko. Gozatu esperientziaz, eta gozatu gure ingurumenaz ere!”.
Euskarabidearen izenean, Mikel Arregi zuzendariak poza adierazi du bi urte konplikaturen ostean espedizioa “bizirik” sentitzen duelako eta halako gazte euskaldun talde handia saretuta ikustea “ederra” delako. Zentzu horretan, EuskarAbentura elkarteak eta espedizioaren atzean dagoen lantaldeak sorreratik gaur arte egin duen lana txalotu du: “Benetan zoriontzekoa da erakusten duzuen gogoa eta gazte hauen artean euskararen erabilera sustatzeko egiten duzuen ahalegina”.
Gaur, uztailak 6, Erroko mendatea gaindituta, Zubirirainoko bidea osatuko dute jzioquitarrek. 20 bat kilometro izango dira.
Uztailaren 7an, eguerdi aldera iritsiko dira Iruñera, sanfermin egunez. Urtero bezala, Nafarroa Oinez-eko lagunen txosnan bazkalduko dute, eta erromeria egingo dute gero.
.
EuskarAbentura 2022 espedizioa
Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 16-17 urte bitarteko 128 gazte euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera daramatzan oinezko espedizioa da EuskarAbentura. 2018ko eta 2019ko udan izan ziren aurreneko bi edizioak, EuskarAbentura izeneko eta irabazi asmorik gabeko elkarte euskaltzaleak bultzatuta. 2020an, aldiz, pandemiak galarazi zuen, eta 2021ekoa ere osasun larrialdiak baldintzatu zuen neurri handi batean.
Baina 2022an EuskarAbenturak jatorrizko izaera berreskuratu du, eta ibiltaria izaten ari da berriro ere. Hilabetez, uztailaren 1etik 31ra bitarte, Mauletik Getxora arteko bidea osatuko dute 31 etapatan; 700 kilometro baino gehiago orotara, horietako 500 oinez.
EuskarAbenturazaleek aldean eramango dute hilabeteko espediziorako behar duten guztia, besteak beste, lozakua eta estera, kantinplora, jateko ontziak eta tresnak, nezeserra eta arropak. Nomadek frontoietan, kiroldegietan, eskoletako aretoetan hartuko dute aterpe.
Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko nahiz kultural anitzeko gazteak nahastu eta, hilabetez, Euskal Herria zentzu zabalean ezagutzera eramango dituen esperientzia ahaztezin hau euskaraz bizi dezaten nahi du EuskarAbentura ekimenak.
Bidean, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako leku eta eraikinak bisitatuko dituzte, baita Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalaren adierazle diren beste asko ere: Orreagako Kolegiata, Donemiliaga Kukulako Yuso eta Suso monastegiak, Añanako Gesaltzak, Amaiurko gazteluaren hondarrak, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria; Ekain, Zugarramurdi nahiz Santimamiñeko leizeak; Euskal Kostaldeko Geoparkea; eta Gernikako Juntetxea eta Bizkaia zubia, besteak beste.
Nafarroa Beheretik Nafarroa Garaira, aurrera doa EuskarAbentura 2022 espedizioa