Mutil dantza parekideak ez direnak gero eta urriago dira Baztanen

Mutil dantza parekideak ez direnak gero eta urriago dira Baztanen –

Kattalin Agerrek Dantzan.eus atarian.

Mutil dantza parekideak ez direnak gero eta urriago dira Baztanen
Mutil-dantzak, Elizondo, 2019-07-27 (Argazkia: Aritz Ibañez).

Mutil-dantzetan bazterketarik gabe dantzatzeko ohitura gero eta ohikoagoa da, nahiz eta oraindik izaten diren zenbait unetan emakumerik gabeko mutil-dantzak antolatzeko ahaleginak. Baztango plaza gehienetan neskek zein mutilek dantzatzen dituzte mutil-dantzak azken urteetan. Elizondoko jaietan ere emakume eta gizonek dantzatzen dituzte mutil-dantzak plazan, baina gizon-talde batek elizako jardinetan emakumerik gabeko dantzaldiak antolatu dituzte oraindik.

Emakumeen aurkako diskriminazio horri aurre egin nahian Elizondoko festetako programan nabarmendu da emakumeekiko bazterketa oro salatzen dela eta Baztandarren Biltzarrak ere adierazi du elkarteak ez duela mutil-dantza baztertzailerik babestuko. Festetan izan diren gora-beheren berri eman du Plazara Dantzara elkarteak.

Mutil-dantzak, Elizondo, 2019-07-27 (Argazkia: Aritz Ibañez).

.

Bazterketarekin bukatu nahian 

Elizondoko Santiago festetan, hain zuzen ere uztailaren 26an, eliza atarian gizonezkoen mutil-dantza antolatu zuten. Hori ikusita, herritar talde bat, gizon eta emakumeak, bertara hurbildu eta dantzara sartu ziren. Ondorioz, gizonezko batzuk utzi egin zuten dantzaldia, hasierako aunitz urtez plazaratu eta agurreko dantzan bertan; beste batzuek billantziko dantzatu ondoren utzi zuten saioa; eta bakar batzuek saio osoan dantzatu zuten emakumeekin batera. Biharamunean, ikastolako parkean antolatu zuten berriz ere emakumerik gabeko mutil-dantzen saioa.

Plazara Dantzara elkarteak gizon horien jarrera salatu du idatzi baten bidez, “Tarte batean baztertzeari uzteko gai direla erakusten badute ere, beren jarrera matxistarekin segitzea erabaki dute” deitoratuz. Elkarteko kideek adierazi dute hori patriarkatuarekin bat egitearen ondorioetako bat dela, “boterea emakumerik gabe gizonen esku mantendu nahi izatea”. Elkarteko kideek, beste batzuetan egin duten moduan, diskriminazioarekin bukatu eta elkarrekin dantzatzeko deia luzatu die: “bazterketarekin akitu eta elizako atean egin genuen bezala, herrietako plazetan dantzatuko dugu elkarrekin”.

Mutil dantza parekideak ez direnak gero eta urriago dira Baztanen

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Mutil dantza parekideak ez direnak gero eta urriago dira Baztanen”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude