Muskerraren bidea

Muskerraren bidea

Obaba literarioa eta Asteasuko herria bateratuko dituen proiektua sortu dute Bernardo Atxagak, Asteasuko Udalak eta Donostia 2016k.

Muskerraren bideaAsteasutik abiatuta, Obabako lurraldean barrena murgiltzen den pasealekua da Muskerraren bidea. Bidean zehar, hainbat panel eta grabaziok Bernardo Atxagaren obran ardatz diren testu, pertsonaia eta tokien berri emango diote ibiltariari. Proiektu honen baitan, bestalde, Muskerraren bidea liburua argitaratuko da, Bernardo Atxagak idatzia eta aurtengo Durangoko Azokan aurkeztuko dena.

Egitasmoaren nondik norakoak aurkezteko prentsaurrekoa antolatu da. Ondoren, kazetariek Bernardo Atxagarekin batera egingo duzue bidea, idazlearen azalpenak entzun bitartean.

EGUNA: asteazkena, azaroak 25
ORDUA: 11:00
TOKIA: Asteasuko Udala (ekitaldi aretoa, 2. solairua)

Honako hauek parte hartuko dute:

Bernardo Atxaga
Pilar Legarra, Asteasuko alkatea
Xabier Paya, Donostia 2016ren kultur programaren zuzendaria

.

www.dss2016.eu

Donostia / San Sebastián Europako Kultur Hiriburua 2016

Muskerraren bidea

 

Asteasu, Atxaga, Donostia 2016, Muskerraren Bidea

Europako Kultur Hiriburuaren Bulegoaren kontu ofiziala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude