Erosi duzu Gabonetako loteria?

Erosi duzu Gabonetako loteria?

Gu lakoak izanez gero, ez zaretela batere zaleak esango duzuen arren, izango duzue loteria-txartelen bat jada patrikan; herriko futbol taldearen aldekoak edo auzoko tabernako betiko zenbakia izan, dagoeneko salgai baitaude bazterretan.

Erosi duzu Gabonetako loteria?Aurten kontuak ezberdinak dira baina, amets bat izan baitut, Alaitz eta Maiderrek bezala, errebelazio antzeko bat. Atarian diren Gabonetako loterian sarituko duten zenbakia agertu zait begien parean, aizue!

Eta lehen asmoa zenbakia neuretzako gordetzea izan badut ere, zalantza ugariren ostean eta neurekoia ez izateko ariketa sinesgaitz bat esfortzu handiz eginda, hara hemen guztion eskura.

24705 zenbakia izango da Espainiako Loteria Nazionaleko sari nagusia, El Gordo, eskuratuko duena. Errenterian dituzue DEZIMO(AK) salgai; geuk DIOGU!

 

Zer duzu buruan “Erosi duzu Gabonetako loteria?”-ri buruz