Musika populista eta popularra
Ez, ez da PPkoa. Beno, igual bai.
Gogoan izango duzue duela hainbat urte PPk hauteskunde kanpaina batean abiatutako “pop politika” izeneko etiketa (gaur egun, marka esango litzateke), ezta? Ez baduzue gogoratzen, hona hemen 2008ko urrian Victoria Eugenia Antzokian Pignoisek eszenatoki gainean egineko simulazioa (playbacka). Kontuz: bideo honek kontraindikazioak ditu eta arduraz kontsumitu beharra dago.
Bideo honekin gogoratu naiz Fundación Roboren lehen urteko ibilbidearen berri ematen duen Populismo musical izenekoa ikusi dudanean. 40 minutu pasatxo dira, Jordi Castellsek zuzenduak.
Diskoaren zain nengoen (beti dago esunrobo.bandcamp) eta dokumentalak gogo hori berpiztu egin dit.
PS: listo. Lortu dut Joseba Irazokik filman hitz egiten duen baino gehiago idaztea.
(Jatorrizkoa Harrikadak blogean)
Populismo musical: películas caseras de la Fundación Robo from Coopernic on Vimeo.
PPeroek esan eta egingo dute nahi dutena, baina Euskal Herrian jende original eta langilea badago bazterretan musika “populista” egiten http://www.youtube.com/watch?v=tnTRrYhm1tw