Munduko zoriontasunaren ranking-a herrialdeka

MTE4Mg==

Costa Rica-ko biztanleak omen dira mundu guztian zoriontsuenak, %79ko zoriontasun maila baitute.

Atzetik, baina oso gertu, Danimarka, Islandia, Suitza, Finlandia, Kanada, Herbehereak, Norvegia, Australia, Suedia, Irlanda, Panama, Mexiko, Kolonbia edota Austria daude.

Espainiar estatua ere ranking-ean nahiko goian ageri da, 20 postuan baitago Argentina eta Brasilekin batera. Frantziar estatuko zoriontasun maila, Espainiakoa baino kasik 10 puntu gutxiagokoa da. Eta euskaldunena, ezin jakin…

Zerrendaren behekaldean, ordea Tanzania, Togo, Benin, Burundi, Zimbabwe eta Sierra Leona topatu daitezke

Egia da bai, jaio garen tokian jaiotzeagatik zortea dugula. Halere, neurtu al daiteke herrialde bateko zoriontasuna? World Database of Happiness-en webgunean, emaitzak zientifikoak direla diote. Baina zientziak esan dezake nor den zoriontsu eta nor ez? Bizi kalitatea, bizitzeko esperantza, zoriontasun sentsazioa eta beste hainbat faktore hartzen dituzte kontuan, baina zoriontasuna zientifikoki neurtu ezin daitekeelakoan nago.

Irudia | Irribarrea | zz | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Munduko zoriontasunaren ranking-a herrialdeka”-ri buruz

  • Finlandia? Han ez al zen, bada, suizidio-tasarik handiena zuena? (suizidatutakoak ez al zituzten kontatuko?)
     
    Hori turismoa bultzatzeko izango da…