Hamarkadako koadrorik desiratuenak

MTE3MA==

XXI. mendera igaro gara, baina artean, atzera begira jarraitzen dugula dirudi. Hamarkadako hamar koadro desiratuenen zerrendan izen ezagunak dira nagusi, iragan hamarkadetako berberak, hain justu. 

Van Gogh-ek zabaltzen du zerrenda, lehen bi postuetan baitaude bere koadroak. Lehen-lehena, eta lider eztabaidaezina, ‘Gau izartsua’ (De sterrenacht, 1889). Eta bigarrena ordea, ‘Kafetegiko terraza gauez’ izenekoa.

MTE3MQ==

Hirugarrenean ere klasiko bat, Gustav Klimt-en ‘Musua’.

MTE3Mg==

Claude Moneten ‘Argenteuil-ko amapola zelaia’ izan da iragan hamarkadako laugarren koadrorik kopiatuena. Atzetik Da Vinci handiaren ‘Mona Lisa’-k jarraitzen diolarik.

MTE3Mw==

MTE3NA==

Picassoren izenak agertu behar zuen, noski. Seigarren postuan ageri da ‘Ametsa’ margolanarekin.

MTE3NQ==

Renoirren ‘Arraunlarien gosaria’, Eduard Munch-en ‘Oihua’, Gerogia O’keeffe-ren ‘Cannas gorria’ eta Salvador Dalíren ‘Memoriaren iraunkortasuna’ dira atzetik zerrenda ixten dutenak. 

MTE3Ng==

MTE3Nw==

MTE3OA==

MTE3OQ==

Zenbat asmatzeko gai izan zara?