Mundu berria New York Timesen arabera
Independetzia inoiz ez bezala dabil bolo bolo denon ahotan azken asteotan. Kataluniako sukarrak jota edo gabiltza. Europan estatu propioa izan nahi dugula aldarrikatuz. Bada Imanol Muruaren (@imnl) txio sorta batean irakurri dugu, New York Times egunkariarentzat epe ertain luzera Euskal Herria eta Katalunia ez direla izango independiente. Oker ote dago NYT? Ala Ez ote gara ari itsuan? Ez ote zaigu falta diskurtso eta estrategia landu bat, bateratua? Zer diozu zuk?
Hona hemen artikulu originala: New York Times Mundu berria. Eta asaldatu nauen Imanol Muruaren txio sorta.
1) “The New World”. Mundu mapako fronteren aldaketa posibleei buruz politika fikziozko erreportaje bitxia NYTimesen.nytimes.com/interactive/20…
— imanol murua (@imnl) septiembre 23, 2012
2) “We appear on the brink of yet another nation-state baby boom… History chews up borders with the same determination that geology does”
— imanol murua (@imnl) septiembre 23, 2012
3) Belgika bitan zatituko omen. “As Europe integrates, national borders will become less important than cultural and ethnic lines”
— imanol murua (@imnl) septiembre 23, 2012
4) Mali (Azawad estatu berriarekin) eta Congo demokratikoa (auskalo zenbat puskatan) ere hautsi daitezkeela dio NYTek.
— imanol murua (@imnl) septiembre 23, 2012
5) Sirian Alawita estatuaren sorrera aurreikusten dute ta akaso drusoena. Afganistan eta Pakistan artean, Pashtunistan eta igual Baluchistan
— imanol murua (@imnl) septiembre 23, 2012
6) Bi Korea batu, Azerbaijan handitu, Arabiar Golkoa batu, Somalia bitan edo hirutan zatitu… baita Txinak Siberiako zati bat hartu ere!
— imanol murua (@imnl) septiembre 23, 2012
7) Kurdistan independentea ere aurreikusten du NYTimeseko erreportaia bitxiak…
— imanol murua (@imnl) septiembre 23, 2012
(eta 8) … baina ez gu, ez Katalunia, ez Eskozia ez Quebec ez dituzte aipatzen NYTeko politika fikzioko artikuluan nytimes.com/interactive/20…
— imanol murua (@imnl) septiembre 23, 2012
Zer diozu zuk?