Begoña Errazti EAko lehendakari ohiak urriaren 21ean Iñigo Urkulluren alde egitea erabaki du

zuzeu.eus-logo7
Beste 18 gizon-emakumerekin batera, ezagutzendudalako.org webgunean Iñigo Urkulluren hautagaitzaren aldeko hitzak eskaini ditu Begoña Erraztik (EAko lehendakari 1999tik 2007ra). Alderdia Unai Ziarretaren esku utzi zuenetik foku politikoetatik kanpo mugitu da Errazti. Halere, azken hilabeteetan EAJren ekitaldietan agertu izan da; azkena, Euskalduna Jauregian orain egun gutxi. Kanpainaurrean EAJk lortu duen babes esanguratsuetakoa da Erraztirena. EAri bozka eman diotenen artean arrantza egitea bilatzen du, ezker abertzalearekin proiektu bateratuarekin zalantzati edo aurka daudenen botoa bilatu dute.

EAJko lehendakarigaia babesteko webgunean Erraztik Iñigo Urkulluri buruz zera esan du: “erronka oso handiak izango ditu, baina prest eta prestatuta dago horiei aurre egiteko”. Babes politikoa eskaini dio esanez “serioa, langilea eta gehiengoak nahi duena aurrera ateratzeko gaitasuna” duela.

Begoña Erraztiz gain, Lokarriko koordinatzaile Paul Rios, HBko kide ohi Txema Montero eta Euskaltzaindiako lehendakari Andres Urrutiak, besteak beste, Iñigo Urkulluri buruz duten iritzi abegikorra plazaratu dute bideoan.

Begoña Errazti EAko lehendakari ohiak urriaren 21ean Iñigo Urkulluren alde egitea erabaki du

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

22 pentsamendu “Begoña Errazti EAko lehendakari ohiak urriaren 21ean Iñigo Urkulluren alde egitea erabaki du”-ri buruz

  • Beste ezer baino lehen, argi utzi nahi dut guztiz errespetatzen dudala Begoña Erraztik hartutako erabakia. Aske da, nola ez, bere hautua egiteko, behin Eusko Alkartasunako buruzagitza utzi zuenetik aurrera.

    Hala ere, bera EAko lehendakari zela (1999-2007) sutsu defendatu zuen EAren proiektu independentista eta sozialdemokrata, EAJrenetik berezia. Garai hartan hauteskundeetan sarri EAJ-EA koalizioa osatu zen arren, Errazti andereak argi zeukan EAk bere bide propioa egin behar zuela, abertzaletasun aurrerakoi eta bakezalearen aitzindari izanez.

    Kontu horiek zirela eta izan zituen hainbat liskar alderdi barnean, buruzagi historiko askoren aldegitea eragin zutenak: Inaxio Oliveri, Patxi Ormazabal, etab. baita geroago Alkarbide (Hamaika Bat bihurtuko zena) sortu zutenak ere, Iñaki Galdos buru. Azken horiek, behin abentura amaituta, seguru urriaren 21ean Urkulluri botoa emango diotela. Ze kasualitatea, alderdi berean zeudela beti borrokan zebiltzan horiek beste alderdi bateko buruzagiaren alde kanpaina egiten…

    Galdera batzuk luzatu nahiko nizkioke, beraz, Begoña Erraztiri: berak hain sutsu defendatutako independentzia eta sozialdemokrazia bateragarri al dira orain Urkulluren programarekin? Non geratu da abertzaletasunaren “hirugarren bidearen” beharra?

    Adeitasunez.

  • EA jada ez da EA 2012-09-25 14:38

    EAzale,EAk ba al du proiektu politiko autonomo eta independiente bat? ez al du ezker abertzaleak jan eta asimilatu? Zertan nabaritzen da EAren eragina koalizioan? Non geratu da perfil propio hori errausketa,AHT,biolentziaren balorazio etikoa,etabarrekin? EA proiektu gisa H1!en desagertzearekin etorri zen, EA ofiziala,ezker abertzalearen txontxogilo baita eta EAjrekin koalizioan joaten zenean baina askoz askatasun txikiagoa dauka. Hori esanda,ez da harritzekoa Begonak Urkulluri emandako babesa.

    • Baina zein da helburua? Alderdi bakoitzak proiektu autonomo eta independientea izatea bere txokoari eusteko ala independentzia lortzeko proiektu amankomuna bultzatzea? Zuk argi utzi duzu zure lehentasuna alderdia dela, ez aberria.

    • Amonamantangorri 2012-09-25 16:08

      Ah, klaro: EA proiektu politiko autonomo eta independentea izan da, harik eta ezker abertzaleak fagozitatu eta irentsi duen arte… Ordura arte ez al zegoen ba, nolabait esateko, beste alderdi baten asmoen menpe?

      Barkatu, baina neronek behintzat, Eginen orrialdeak ozta-ozta irakurtzeko gauza nintzenetik aditu izan dut EAko sektore batzutatik betidanik egon dela “HB”ra hurbiltzeko asmo bat. Haien iritziz, EAk “beste ezker abertzalearekin” indarrak batzen ez zituen bitartean, EAJ per saecula saeculorum egonen zen agintean. Hau da: eskuinari abertzaletasunaren hegemonia kentzeko modu bakarra da EA eta ENAMek bat egitea. Baita ere egia da EAko beste batzuek ezker abertzaleari sekulako gorrotoa izan diotela; horiek orain ez daude EAn.

      Borroka armatua zen bat egiteko oztopo nagusia. Orain oztopoak bestelakoak dira: idologiko-politikoak, alderdi bakoitzaren iragana, batzuen eta besteen abangoardismoak eta lidergo borrokak,… Baina indarkeria egun ez da oztopo bat.

  • Nik Erraztiren jarrera uler dezaket, bere burua soilik ordezkatzen duenez gero, egokia iruditzen zait nahi duenari babesa ematea. Rios eta Urrutiari buruz bestelako iritzia daukat. Bi erakundetako bozeramaile eta presidente izanik, horrelako adierazpenak etxerako gorde behar lituzketela uste dut

  • Izarpezelai 2012-09-25 16:38

    Urte askotan nire botoa EArentzat izan da, alderdi progresista, independentista eta sozialdemokrata izan delako. EAk inoiz ez du ezkutatu beste ezker abertzale bat zela(hori azpimarratzea gustatzen zitzaion Sabin Intxaurraga zenari, kazetariek “ezker abertzaleaz” galdetzen ziotenean). Urteetan, Hego Euskal Herrian bi ezker abertzale (edo hiru, Aralar agertu zenean) egon dira, nahiz eta batzuek sinetsiarazi nahi izan digute ezker abertzalea bloke monolitiko bat zela. Ezker abertzalearen bi aurpegi horiek EArena izan da, alde batetik (sozialdemokrata eta ETAren indarkeriarekiko oso kritikoa) eta Batasunarena (marxista eta ETAren indarkeriarekiko otzana).
    ETA jubilatu zenetik, eta ezker abertzale “ofiziala”k jarreraz aldatu zuenetik, iraganean zeuden desadostasunak hein handi batean gainditu egin dira, logikoena izanik ezkerreko bi (edo hiru, Aralarrekin) indar independentistak bat egitea. Nik uste dut burujabetzaren bidean apostu estrategiko bat izan dela, eta urteotan errepikaturiko leloa (hots, ETAren desagerpenak lagunduko zuela abertzaleen arteko batasuna gauzatzen)praktikara eraman duela ezker abertzale osoak.
    Beraz,abertzale, progresista eta ezkerrekoa izanik, nik ez dut Begoña Errastik egin duen hautua egingo urriaren 21ean. Garbi daukat zeini eman botoa, nire betiko baloreak hobekien defendatuko dituenari. Independentzia eta sozialdemokrazia helburu ditudalako.

    • Halere, Izarpezelai, EAk ere aldatu du estrategia, eta mitxelinak kendu, ez bakarrik Batasunako ezker abertzaleak.

  • Amonamantangorri 2012-09-25 17:09

    Erraztik nahi duena egin dezake, jakina. Dena den, harritzekoa da nola igaro den EAJ-EA hautes-koalizioa puskatzetik, zuzen-zuzenean EAJren lehendakarigaiari babesa ematera. Porto Alegretik Davosera.

    Barkatuko didazue, baina EA oso alderdi arraroa iruditu zait beti.

  • Esan gabe doa guztiok daukagula eskubidea zer garen eta zer ez garen pentsatzeko eta publikoki agertzeko. Izarpezelaik ezker abertzale “ofizialaz” eta ETAren oztopoaz hitz egiten du, eskubide osoz.
    .
    Nik berriz, gogoratzen dut ezker abertzalea jipoitzen zuten bitartean EA, Aralar, ELA eta abarrek haien ezker abertzaleko izaera aldarrikatzen zuten bitartean, zipaioek ematen zituzten jipoiak “profesionaltasuna”ren izenean zuritzen zituztela.
    .
    EAri dagokionez gogoratu behar da Eusko Jaurlaritzaren kidea izan dela legealdi batzuetan; azkena 2005-2009an, eta zipaioen jazarpena zuritu zutela behin eta berriro.
    .
    Ugari daudenen artean adibide bat:
    .
    “Donostia: 5 detenidos, varios heridos y cientos de apaleados, balance de la actuación de la policía vasco-española” (2008ko irailean):
    .
    El gobierno vasco, prohibió la marcha de los familiares de los presos y la ertzaintza ha procedido a disolverla, BRUTALMENTE. La prohibicion conto con el silencio de EA,IU y Aralar
    .
    http://old.kaosenlared.net/noticia/5-detenidos-varios-heridos-cientos-apaleados-balance-actuacion-policia-1
    .
    Eta hauek dira errepresio horri buruz EAren Kontseilaria eta ordezkaira zen Joseba Azkarragaren adierazpenak:
    .
    “Para Azkarraga «la imagen de cómo actuar»
    .
    El consejero de Justicia de Lakua, Joseba Azkarraga, no titubeó al valorar ayer que la fotos del domingo en la capital guipuzcoana demuestran que la Ertzaintza «actúa contra el terrorismo cuando debe actuar».
    .
    Asimismo, mostró su deseo de que esta actuación policial «pueda servir a los agoreros del PP y del PSOE que ponen en solfa el trabajo de este cuerpo policial». Apuntó que lo que la izquierda abertzale debería denunciar es la «actuación de ETA», y dijo esperar que «esta denominada izquierda abertzale recupere de una vez el mensaje de Anoeta que trasladó Arnaldo Otegi y haga política».
    .
    http://www.gara.net/paperezkoa/20080916/96616/es/Asier-Coloma-queda-libertad-horas-despues-ser-detenido-Policia
    .
    Eta hau egiten zuten bitartean “ezker abertzale”koak zirela eta oztopoa ETAren borroka armatua zela esaten zuten. EAk “betidanik defenditu ditu” independentzia eta sozialdemokrazia? Baliteke, baliteke… baina joer, hori entzutean barregura sortzen zait.

  • Izarpezelai 2012-09-25 18:45

    Larrea, EA -jaio zenetik- beti independentistatzat eta sozialdemokratatzat jo du bere burua, hor daude hemerotekak hori baieztatzeko.

    Beraz, koherente izanik, orain independentzia eta ezkerreko baloreak defendatzen duen koalizio batean sartu da. Hori da naturala, eta ez EAJaren aldeko botoa eskatzea.

    Gauza bakoitza bere tokian.

  • Niri are kuriosoagoa iruditzen zait AHTren inguruko jarrera:
    2009an EAren programak zioen: “Abiadura handiko euskal sarearen (Euskal Y izenekoaren) erabateko garapena bultzatzea, eta Nafarroarekiko, Europako iparraldearekiko eta Estatuko gainerako lurraldeekiko konexioa bizkortzea”.

    Eta zer diote orain?

    • Ez da batere kuriosoa: EA bere historiako kontresan guztiak zuzentzen ari da, eta nagusia EAJren eskutik joan izana da. Bide onean doa.

  • EA jada ez da EA 2012-09-26 22:09

    Denok dakigu EA zer den gaur egun: garaiko,urizar eta beste bi. alkartetxeak hutsik,barne bizitzarik ez,erabatekk sumisioa ezker abertzaleari. Ea sozialdemokrazia eta independemtziaz gain, AHT,pasaiko superportu,erraustegi,biolentziaren kondena ETIKO, etabarren aldeko zen. Ziarretak 50.000 botu etzituen lortu…Bildun gosea eta jateko gogoa elkartu dira: EAk “pedigri demokratikoa” eta legalitatea bermatuko duen marka eta ezker abertzaleak botuak. biek irabazten dute ezta?

    • Orduan, zergatik ez diete botoa ematen EAJri EAzaleek? Jertzaleak minduta daude, morroia joan zaie morroi izaten jarraitu nahi ez zuelako, eta orain morroi esaten diote iraintzeko. Orain, EAjren morroi jarraitu nahi dutenek burumakur jo nahi dute Sabin Etxean, inoiz utzi nahi izan ez zuten etxean, EA erratza pasatzen behintzat uzten dieten.

      • EA jada ez da EA 2012-09-28 10:07

        Etxague Etxague, nabaritzen da EAkide gutxi ezagutzen dituzula. Bueno ez dakit ezagutzen duzun inor. EAko kide ziren asko jada EAJn daude eta EAJ bozkatzen dute. Eta ez H1!etik etorritakoak bakarrik, askoz lehenago hasi zen transferentzia hori. Ziarretak lortu zituen 50.000 botu eskas horietatik ia guztiak Bildura doaz, hori argi dago, hori bai, EAren historia gainbehera baten historia da: 200.000 botutik 50.000ra. Bidean gelditu diren guztiak non daude? En fin, orain bai morroi, Otegi, Rufi, Mintegi eta abarrekin eskutik. Eh! zorionak ezker abertzaleari, baina utzidazu EA kritikatzen, arrazoiak barra barra daudelako.

        • Nire izena errepikatugatik ere, ez nauzu zuk hobeto ezagutuko, baina ondo dago haserreari eusteko beste biderik ez badaukazu. Arazoa da EAJk beti pentsatu duela EA eta EAren botoak bereak zirela. Kritikatzeko eskubidea aldarrikatzen duzu, baina esango al didazu zein da kritikaren benetako arrazoia, AHTa edo Bildun sartu izana? EAren kontraesanik handiena, historikoa, EAJtik banandu eta gutxira harekin paktua egitea, hauteskunde koalizioak eta guzti.

  • Kasualitateak zer diren. Gaur goizean Begoña Radio Euskadiko Boulevard-eko solasaldian izan da, “tertuliana” gisa, dirudienez, Felix Azurmendi
    Esatariak (Dani Alvarezek) Kataluñakoaz galdetu, eta Erraztik: “no nos has preguntado pero…” ETAren disoluzioa eskatu eta Bilduri egurra eman eta eman, Kataluñaz paso. Isteriko samar sumatu dut, obsesioak jota, haserre antzean…
    Urriak 21era arteko kontratuarekin jardungo ote du Radio Euscadin?
    Zeren eta, itxura batean, EAko jarraitzaleak “portu onera” eramateko saiakera ematen du, beste ezer baino gehiago…

  • Barka, “Felix Azurmendi eta Javier… delako batekin batera” esan nahi nuen.

  • NINEURI BI HITZ 2012-10-01 15:32

    Andres Urrutiak eta PAul Riosek, egin dutena gaizki iruditzen zaizu. Aizu, hemen ez al dira ba gizarte osoaren eskubide zibil eta politikoak defenditu noiznahi. Ba horixe egin dute, askatasunez beraien eskubide zibil eta politikoak erabili hautagaitza bati beren sostengua adierazteko.
    Beste zentzu batera kultura munduko jende ezagunak alde batera zuzentzen dituenean jende ezagunak ez du inork deus esaten, baina beste alde batera zuzentzen direnean…

  • NINEURI BI HITZ 2012-10-01 16:20

    Barkatu, zera esan nahi nuen:

    Beste zentzu batera kultura munduko jende ezagunak alde batera zuzentzen dituenean bere sostenguak ez du inork deus esaten…

  • gauza bat da kultura munduko jende ezaguna izatea, eta bestea erakunde bateko presidente edo bozeramailea. horregatik kritikatu dut hauen kasua eta ez web orrian ageri diren beste batzuena. berdin irudituko litzaidake kritikagarri sostengua beste edozein aldetara izanik ere. uste dut karguen garrantzia azpimarratu nuela aurreko iruzkinean ere, argi geratu ez bada hemen azpimarratzen dut hemen. Dena den, poztu naiz Paul Riosen tuita irakurri dudanean. Besterik gabe

    • Amonamantangorri 2012-10-02 18:13

      Guzti honen harira, oroitzen naiz Bilduk, ezulertu batengatik-edo, Nafarroako foru hauteskundeetan pertsona batzuen irudia erabili zuela kanpainako bideo batean, haien baimenik gabe. Dirudienez, ilegalizazioen kontra atxikimenduak jasotzen zituen bideo bat erabili zuten Bilduren aldeko botoa eskatzeko…

      Ez dakit Paul Riosi gauza bera gertatu zaion. Lokarri bezalako elkarte baten ordezkari nagusi den aldetik, horrelako gauzekin kontu handiagoa eduki behar luke.