Mugarria

Mugarria

EAEko ikasleek ikastetxean zer hizkuntza darabilten aztertu dute  Hezkuntza Sailak, ISEI-k eta Soziolinguistika Klusterrak, lehenengoz. «Mugarria» da beraz, aurrekaria.

2011ko Ebaluazio Diagnostikoa baliatu zuten proba egiteko: LHko laugarren mailako (9-10 urte) eta DBHko bigarren mailako (13-14 urte) ikasle guztiek parte hartu dute. 35.844 ikaslek hain zuzen.

Seme-alabak unibertsitate-aurreko ikastetxeetan daukan orok badakiena edo susmatzen zuena, zenbaki zehatzetara ekarri dute.
Zorionak bai, baina bazen garaia. Aspaldiko kezka zen hau, euskaltzale askoren artean…

Horra hor azterketaren txosten nagusira lotura, oso-oso interesgarria eta egoera iraularazteko nondik eragin erakusten diguna, irauli nahi izanez gero, noski.
Adibide gisa, hedabideetan agertu ez den datu bat: ikasleen artean, dezente handiagoa da gaztelaniarekiko atxikimendua, euskararekikoa baino…

Mugarria

19 pentsamendu “Mugarria”-ri buruz

  • VICENÇ VILLATORIO: «XXI. mendean hizkuntzek eta kulturek ezin dute estaturik gabe biziraun»
    .
    “Galdera: Kataluniako hezkuntza sistema bertako hizkuntzaren murgiltze ereduan errotzen da. Horrek, azkenaldian izan diren kritikez gaindi, nola eragin du aipatzen duzun (Kataluniako) gizartearen bateratze horretan?:
    .
    Erantzuna: Lehen aipatzen genuen integrazio hizkuntza hori gaztelera izan balitz, 1900. urteko 3 milioi biztanle horiek ez ziratekeen gizartean integratuko, eta, egun, gizarte duala izango genuke. Niretzat, agerikoa da hau guztia kolokan jarriko litzatekeela hezkuntza sistema aldatuko bagenu, azken batean hori izan delako mundu guztiak gazteleraz eta katalanez egin dezala ahalbidetu duena. Katalunia sistemak funtzionatu duelako da elebiduna. Bestela, biztanleen erdia soilik izango ginateke elebidunak, eta elebitasunaren defendatzaileak elebakarrak izango lirateke.
    .
    Nire iritziz, hezkuntza sistemak emaitzen arabera baloratu behar dira. Une honetan Kataluniako ikasleen artean gazteleraren jakintzan beherakada emango balitz arazo bat izango genuke, gazteleraz jakitea beharrezkoa eta aberasgarria delako. Baina hori ez da gertatzen, eta, beraz, metodoen araberako balorazioek ez dute zentzu handirik, axola duena nora iristen garen delako. Guk jendeak bi hizkuntzak jakin ditzala nahi dugu eta gure sistemak hori ahalbidetzen duenez, baliagarria dela uste dut.
    .
    (G): Euskal Herrian, jakingo duzunez, hiru eredu ditugu. Baliagarriak al dira ereduok euskara bezalako hizkuntza baten normalizaziorako?
    .
    (E):Abiatzen garen errealitatea nolakoa den aztertu beharko litzateke eta ez naiz sistema horrek Euskadin duen aplikazioa baloratzeko gai sentitzen… Baina bada esan dezakedan gauza bat: Katalunian halako sistema bat ezartzeak gizartea zatikatzeko arriskua ekarriko luke. Ez, nik ez nuke halako sistema bat nahiko Kataluniarentzat.
    .
    http://www.gaur8.info/edukiak/20130119/383362/VICEN%C3%83%E2%80%A1-VILLATORIO-XXI-mendean-hizkuntzek-eta-kulturek-ezin-dute-estaturik-gabe-biziraun

  • Peru Dulantz 2013-01-29 15:44

    Nik atxikimenduarena erlatibizatu egingo nuke. Guztiontzat, baina batez ere haurrentzat, errazagoa da esatea “ez zait gustatzen” ezen “ezin dut”, “ez dakit” edo “ez naiz gauza” baino.

    • Nik ostera, uste dut atxikimenduan atzera goazela, eta haur eta gaztetxoek gero eta lotsagabeago adierazten dutela euskararekiko atxikimendurik eza. Eta uste dut badituztela horretarako arrazoiak. Euretariko asko euskaraz ikastera bidaliak dira euskara batere estimatzen ez den etxeetatik (badaezpada ere), edo euskara ondo ikusia baina ez praktikatua den etxeetatik. Beraz, askok ikasi behar izaten dute arrotza zaien, kalean apenas entzuten den eta gustuko jardueretan are presentzia eskasagoa duen hizkuntza batean.
      Gazte askok eta askok derrigortasunari lotzen du euskara, eta plazerrari gaztelania. Eta gero, gerokoak…

  • Azterketa oso interesgarria da eta informazio oso erabilgarria eskaintzen du. Hizkuntz Politikako arduradunek badute nora begiratu, nondik abiatu erabakitzeko. Hedabideei buruzko datuak beldurgarriak dira adibidez. Hain gazterik %90 erdaraz ikusten badute telebista, helduaroan zer? Ez da hedabideei eta beren-beregi telebistari bultzada on bat emateko garaia?

  • Eskerrik asko estekagatik, Itzain.

    Eman diogu gainbegiratu azkar bat.

    Azkenean hain hain konplexua ere ez zen kontua. Edonork ulertzeko modukoa, eta gaiari buruzko interes pixka bat daukan edonork usmatzen zuena, nik uste:

    B eredukoek ez dute euskaraz gehiago egiten, batez ere, euskara maila nahikorik ez dutelako.

    D eredukoek euskaraz gehiago ala gutxiago egiten dute, batez ere, hizkuntzari dioten atxikimenduaren neurrian. Atxikimendua handiago ala txikiagoa izateko arrazoiak bat baino gehiago izan litezke, baina bistan da, etxetik jasotzen duzunak zerikusi handia du.

    Txostenaren ondorioetako 13. puntuan honela dago adierazia:

    “13.? Ikasleak hizkuntza?ereduaren arabera berezita, Ikasleen eskolako erabilera orokorra
    baldintzatzen duten aldagaien pisua ez da berdina hiru ereduetan. B ereduko ikasleen artean,
    adibidez, garrantzia gehiago du ikasleen Hitz egiteko erraztasun erlatiboak, Atxikimendua
    euskara?gaztelania aldagaiak baino, bi ikasmailetan. Alderantziz gertatzen da ordea D ereduan:
    atxikimenduak edo motibazioak pisu nabarmenagoa du. Horrek adierazten digu euskarazko
    gutxieneko gaitasun bat lortu ezean (A eta B ereduetan sarri gertatzen den bezala) erabilera
    trinkoetara iristea ezinezkoa delako. Aldiz, D ereduko ikasle gehienen gaitasuna handiagoa eta
    homogeneoagoa izanik, erabileraren gakoa beste ezaugarri batzuek suspertzen dutela, besteak
    beste, motibazioak edo euskararekiko atxikimenduak.”

    • Motibatu, atxikitu, ikasleak SEDUZITU beharra dago, beraz. Hartara, Patxi Baztarrikak arrazoi du, sedukzioan legoke gakoa.
      Arrazoi du, baina uste dut nola seduzitu behar den ez dakiela berak ere. PSEkoak ez zituen seduzitu, agintaldi honetan ikusi ahal izan dugun bezala. PPkoak gutxiago. Ikastetxeetan egin da euskara normalizatzeko ahaleginik handiena, baina haur gehienek seduzitu gabe jarraitzen dute.
      Nork seduzitu behar du nor?
      Gurasoek eta irakasleek seduzitu behar lituzkete ikasleak, baina guraso eta irakasleak inork ez ditu seduzitu behar?
      Noren esku daude sedukzio armak?
      Norena da sedukzioaren ardura nagusia?

      • Elena Francis 2013-01-30 10:10

        Baztarrikak Vocentoko irakurleak seduzitu nahi ditu. Tematuta dago erdaldunak “euskal mundura” erakartzearekin. Eta euskaldun jendeaz ahaztu da. Hartara, bere “etxeko” nobia naturala zapuztea lortu du, eta, bitartean, kanpoko maitaleak kasu zipitzik ez dio egiten. Sin novia y descompuesto.

      • “Euskal Telebista euskararen minbizia” goiburuarekin idatzi zuen iruzkin oso interesgarri bat Juaninazio Hartsuagak duela ez hainbeste.
        Sedukzioan ageri ditugun hutsuneekin oso lotuta.

      • Ez dut uste guztiz zuzena denik zuk diozun hori. Seduzitu ahal izateko aukerek egon behar dute eta. Euskarazko produktuak, menuak, kartelak, jokuak, zerbitzuak egon behar dute. Paisaia linguistiko eta eduki euskalduna alegia. Hizkuntza bat ez da beste bat baino politagoa, baina bai eremu zabalagoetan erabilgarriagoa.

        Aukerek egiten dute erakargarri hizkuntza bat. Hau da, korrontearekin batera doala sentitu behar du erabiltzaileak, ez gu orain gabiltzan bezala, behin eta berriz kontra eginez. Hau eskatu eta bestea ere bai.

        Nik uste eskoletan euskalduntzeko egin den indarrak kalean eta lantokian galtzen direla. Eta azken finean eskolako patioan isladatzen dena hori da. Kaleak eta lantokiak euskalduntzea premia larrizkoa da. Denda txikiak, supermerkatuak, tabernak, udalak… baina horretarako norbanako bakoitzaren BORONDATEArekin ez da ezer lortzen. Sedukzioarekin batera lege babes bat ezinbestekoa da eta goitik datorren indarra. Orain ez dagoena alegia.

        Ikusi besterik ez dago, euskarari minik haundiena goitik egiten zaio. Hortxe azken kasua, Hendaiako ikastolarena hain zuzen ere.

        • Arrazoi, Urtzai.
          Aditzera eman nahi nuen, sedukzioa aurrera eramateko ardura nagusia duenak ezin duela ardura hori oinezkoen bizkar.
          Agintean daudenek erakutsi behar lukete seduzitzeko gaitasuna lehenik, eta seduzitzeko tresnak, zeuk aipatutakoak, guztion eskura jarri. Gaitasuna eta koherentzia erakusten lehenak beraiek izan behar lukete, arduren eta baliabideen jabeek.

          • …sedukzioa aurrera eramateko ardura nagusia duenak ezin duela ardura hori oinezkoen bizkar UTZI, esan nahi nuen.

      • Dirulaguntzak beste bide batetik bideratu eta diskriminazio positiboa beldurrik gabe erabiltzea izango litzateke adibide bat. Euskara buruan duen gobernua lortzen dugunean, eskolako patioetan ere euskaraz hitz egingo da.

  • Martin Rezola 2013-01-30 10:54

    Berrikuntzarik ez diot bat ere ikusten ikerketa honi. Ez da aditua izan behar horko ondorioetara iristeko, zientifikotasunak zientifikotasun.

    Oso interesgarria da Urtzaien iruzkina. Eta beraren baimenarekin ideia hori sakontzen duen esteka bat jarri nahi nuke:

    http://patxibaztarrika.com/euskara-bizikidetzarako-lokarria/#more-581

  • Datu bat:
    .
    “Otxarkoagan ez dago umeak D ereduan matrikulatzeko aukerarik”
    .
    “Auzoan dauden hiru zentroetan, bi eskola publiko eta DBH eskaintzen duen itunpeko zentro bat, gaztelaniaz baino ezin da ikasi. Bilbon A ereduan irakasten duten lau zentro publiko gelditzen dira oraindik, horietako bi Otxarkoagan. Auzoak 11.000 bizilagun ditu.”
    http://bilbokobranka.info/?p=30654

  • Bide batez, juxtu oraintxe hartu duten erabaki baten berri eman nahi dizuet. Berri ona dudarik gabe:

    Euskara zinegotziak eta teknikariak ez ezik, kontratazio teknikariak eta alkateak + UEMAko eta GFAko ordezkariak ere aurkezpenean dira. Administrazio publikoen kontratazio baldintzetan euskara ere kontuan hartzeko hizkuntza irizpideak bateratzea da asmoa. Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko proiektu elkartu honetan, oraingoz, GFAk, Gipuzkoako 36 udalek eta UEMAk egin dute bat. Eguerdian prentsaurrean aurkeztuko ditugu dozenaka udalek eta GFAk bateratutako kontratazio irizpideak. Lurrikara eraikuntza enpresentzat.

    “Ez gara ari herritarren eskubideak soilik defendatzen. Hemen, udalak ere euskaraz funtzionatzeko duen eskubidea dago mahai gainean”

    “Kontratazioan udalarekin euskaraz funtzionatzea solbentzian sartu behar da, ez balorazioan. Ezinbestekoa izan behar du, ez puntuagarria”

    • Oso berri ona.
      Beharbada, eraikuntza enpresak euskara seduktoreago ikusiko dute aurrerantzean.
      Zorionak GFA, UEMA eta udal horiei. Hala ere, konturatzen gara oinarri-oinarrizko eta gutxieneko duintasuna erakusten duen neurri bat besterik ez dela?

      • Bai, arrazoi osoa duzu. Eta horren harira, hona hemen Zigor Etxeburuak esan duena:

        “Gaur aurkezten dugun ekimena euskararen ofizialtasuna benetan praktikara eta bururaino eramateko urratsa da”

        Gertutik jarraitu beharrekoa dudarik gabe. Ikusiko dugu hemendik aurrera ere beste zenbat pausu ematen ditugun. Eta “ematen ditugun” diot, hau ez delako alderdi zehatz baten ekimena edota lana bakarrik izan beharko. Denon artean egin beharrekoa baizik.