Twitter Planeta

Argien dirdirari ezingo dizkiozu begiak gainetik kendu. Tuit bat, farola bat. Tweetping liluragarria da, denbora errealean munduan Twitter mugimenduan.

Kale-argiak matxuratu balira bezala: kontinenteak esnatzen doazen heinean pizten dira argiak. Iluntzearekin batera, itzali egiten dira. Live, real time esperientzia da Tweetping. Taupadaka aurkezten du interfazea, erritmo digitalean, ezin arinago, irakurgaitz, are ulergaitz. Bost kontinenteetako neurgailuak ditu: zenbat tuit idatzi diren 124940 zenbat hitz 1223880 zenbat karaktere 7519399 zein azken hashtaga #Arrivederci zein azken aipamena @juanfra_xx. Betikoak, gutizia teknofiloei arrotz dirautenak, Afrikan eta Asian, ilun, beltz, apaindura exotikoa gure begietan. Gainerakoak, gu zu ni zentzurik gabeko kaos anabasa antolatu gabean. Txioka twitting tuiteando. Zenbaki bat zara orain, argi bat izaki intermitentea nola, eta segundura ez zara ezer. Eta gainontzekoak hor darrai, zurekin ala zu gabe, zuk beste inork ez du igarri hutsunea. Hain aplikazio friboloa ez balitz, orduak eta orduak ginateke har gabe pantailari so. Esaldiak zero eta bat digituetan erregistratzen diren garaiak, non hitzek ez duten betiko aldenduko dituen haize ufadarik, hor gaude zaude nago, in the game. Kakanarru sentitzeko ikuskizuna Tweetping. Frankc Ernewein zeruko izarrei itzala egin nahian. Aspaldi ez ditudala izarrak ikusi.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra