Mission Pays Basque: Frantziarren ‘8 apellidos vascos’ filma
Mission Pays Basque: Frantziarren ‘8 apellidos vascos’ filma
Ludovic Bernard zinemagileak zuzendu du eta Élodie Fontan, Florent Peyre eta Daniel Prévost aktoreek parte hartuko dute “Mission Pays Basque” delako pelikulan. Uztailaren 12an estreinatuko da iparraldeko zinemetan eta “8 apellidos vascos” film espainiarrak lortutako sona berdintzea du xede. Hona hemen kartela.
Hastapenean ‘Espartinak’ (Espadrilles) izena jarri nahi zioten filmari, baina azkenean ‘Mission Pays Basque’ izango da. Baionan, Saran eta Donibane Lohizunen grabatu dute, besteak beste, eta Baionako Festak zein Irrintzi jaialdia ageri dira pelikulan. Bide batez, protagonista euskaldunaren abizena Beitialarrangoitia da.
Sinopsia
Sybille, gazte paristar batek burdindegi (ferreteria) bat erosi nahi du Iparraldean, supermerkatu bat jartzeko. Egina zegoela uste zuen, baina euskaldunek ez dizkiote gauzak erraz jarriko. Azkar konturatuko da euskaldunek ez dutela paristar bat lagunduko, liraina izan arren.
.
“Menpean hartu gaituen estatuan, izan Frantzian edo Espainian, arraro baino gehiago, tokiko sentitzea, Ocho apellidos vascos filmaren eta atzetik etorri diren suzedaneo, telebistarako serie eta enparauei jarraikiz barre egitea, minik ez hartzea, umorea dela argudiatzea eta sinestea, identifikazioa sentitzea”.
http://www.berria.eus/paperekoa/1955/017/001/2017-05-10/urteek_emana.htm
[…] estreinatuko dutela kontuan izan beharko da—. Lehenago, uztailaren 12an estreinatuko dute Mission Pays Basque filma ere —beldurra ematen du, a priori—. Ezpeletako piper bila iritsiko dira Paris aldetik makina […]