Mikel Agirrek uko egin dio EITBko Zuzendari Nagusi izateari
EITBko langile guztiei zabaldu zaien ohar baten arabera, gaur goizetik ezagutzen zen kontu bat egiaztatu ahal izan da: Mikel Agirre, EITBko Zuzendari Nagusi izateko PNVk eta PSEk adostuta zuten gizonak uko egin dio hautatu izateari.
Honela dio zabaldu den oharrak: ” Mikel Agirrek, gaur arte EiTBko Zuzendari Nagusi izateko hautagai izandakoak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuari eta talde politikoei adierazi die aipatutako hautagaitzari uko egiten diola arrazoin pribatuak izanik tarteko. Agente sozial eta komunikabidei esker ona adierazten die beraiengandik jasotako errespetu eta begiruneagatik eta, era berean, erabaki hau errespetoz jasoa izango delakoan dago”.
Badirudi arazoak lehengo lepotik duela burua, beraz.
RT @zuzeu: Mikel Agirrek uko egin dio EITBko Zuzendari Nagusi izateari: EITBko langile guztiei zabaldu zaien zaien ohar b… http://t.co …

Dotorea da Agirreren oharra, baina “arrazoin pribatuak” jartzen duen tokian, “aurrekontuaren izugarrizko beherapena” irakur daitekeela pentsatzen dut nik. Eta, jakina, balorea behar da krokodiloari manikura egiten hasteko.
RT @zuzeu: Mikel Agirrek uko egin dio EITBko Zuzendari Nagusi izateari: EITBko langile guztiei zabaldu zaien zaien ohar b… http://t.co …
Baina zergatik hitz egingo dugu honetaz ezker abertzaleaz hitz egitea dibertigarriagoa izanda?
Hitz egizu ba.
RT @zuzeu: Mikel Agirrek uko egin dio EITBko Zuzendari Nagusi izateari: EITBko langile guztiei zabaldu zaien zaien ohar b… http://t.co …
Ja, jai… !! PNVk eta PSOEk adostu eta interesdunarekin lotu baino lehen jakitera ematea ere!!
Igual oso sinesbera izanen naiz, baina hain arraroa al da ba norbaitek “arrazoi pribatuengatik” ardura handiko lanpostu bati uko egitea? Izan daiteke depresioak jota dagoelako, edo karguari baietza eman eta gero familian kristo bat agertu zaiolako. Inork iturri fidagarriekin besterik esaten ez duen bitartean…
Bai. Edota %2ko ikuslegoa duen telebista-kate bat altxatzea, lehen baino aurrekontu urriagoarekin eta EAJ-PSOEren eskutik, ezinezko samar delako.