EAJk PSErekin erabaki du Mikel Agirre izango dela EiTBko zuzendari nagusia

agirre_foto610x342Joseba Egibarrek (EAJ) eta Jose Antonio Pastorrek (PSE) gaur ofizial egin dute aspalditik zurrumurrua zena. Bi alderdiak adostasunera heldu dira Mikel Agirre EiTBko zuzendari izendatzerako orduan.

Alberto Surio ordezkatuko du Mikel Agirrek. EiTBko Esplotazio eta Ingeniaritza zuzendaria izan da orain arte Agirre. “EITBn lan egiten duen jendearen profesionaltasun irizpidea mantentzea, EITBk euskal kultura babestu eta euskararen erabilera defendatzea eta elkarbizitza balore zibikoak mantentzea” izango dira Agirreren zuzendaritza gidatuko duten marrak.

EH Bilduk salatu du zuzendari berria aukeratzeko orduan ez dela EiTBren ereduaren gaineko eztabaida jarri mahai gainean.  Koalizio abertzaleak ez du oraindik bere botoaren nondik norakoa argitu, nahiz eta nahikoa duten EAJk eta PSEk (38 boto) bat eginda.

Azken hilabeteetan hedabide euskaldunetan eta EiTB barruan bertan izan diren iritzi artikulu, ekimen eta eztabaidei muzin egin diete, dirudienez, bai jeltzaleek bai sozialistek.

Jarraian horietako batzuen loturak:

BostPuntu ekimena

EITB: hemendik aurrera zer?, Josu Amezaga

ETBri buruzko eztabaida BerriaTBn

Euskal telebista: has gaitezen berriro, Jose Inazio Basterretxea

ETB, gure auzoan lehen?, Miren Azkarate

 

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

6 pentsamendu “EAJk PSErekin erabaki du Mikel Agirre izango dela EiTBko zuzendari nagusia”-ri buruz

  • Berria: Mikel Agirre izango da EITBko zuzendari nagusi berria
    Argia: Mikel Agirre izango da EITBko zuzendari berria
    Zuzeu: EAJk PSErekin erabaki du Mikel Agirre izango dela EiTBko zuzendaria
    Ez al da EITBren zuzendaria? mesedez baten batek argituko al dit? Milesker

    • Amonamantangorri 2013-02-18 23:29

      -ren, ia beti bizidunekin da. Ez da “herriaren alkatea”, “ez alderdiaren hautagaia”, ez beste antzekorik esaten.

    • Ez da hain erraza. NOREN horren azpian ergatiboa (NORK) behar duzu, eta -(e)ko atzizki orokorra beste kasuetarako da: zereko, zenbateko, norekiko, norentzako, nongo, noizko… Pentsa dezakezu egitura horren azpian “EITBk duen zuzendaria…” edo “EITB zuzenduko duen pertsona (zuzendaria)”; lehen kasuan, “EITBren zuzendaria” zuzena litzateke, eta bigarren kasuan, berriz, “EITBko zuzendaria”. Orduan, biak dira gramatikalak, baina egokia bigarrena da, erakundeak pertsonek zuzentzen dituztela pentsatzea logikoa baita. Nolabait esateko, “-k” hori sujektu eragileari dagokio, pertsonari. Baina, beste adibide batean, “ekaitzak eragin dituen kalteak”, “ekaitzAREN kalteak” erabat zuzena eta egokia da, “ekaitza” subjektu eragilea baita, eta horixe azpimarratzen du NOREN kasuak.

  • Alpargatero 2013-02-19 10:07

    Ezer ez da aldatuko, beraz… Aukera galduko da, oraingoan ere!!!