Mikel Agirrek uko egin dio EITBko Zuzendari Nagusi izateari

 

EITBko langile guztiei zabaldu zaien ohar baten arabera, gaur goizetik ezagutzen zen kontu bat egiaztatu ahal izan da: Mikel Agirre, EITBko Zuzendari Nagusi izateko PNVk eta PSEk adostuta zuten gizonak uko egin dio hautatu izateari.

Honela dio zabaldu den oharrak: ” Mikel Agirrek, gaur arte EiTBko Zuzendari Nagusi izateko hautagai izandakoak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuari eta talde politikoei adierazi die aipatutako hautagaitzari uko egiten diola arrazoin pribatuak izanik tarteko. Agente sozial eta komunikabidei esker ona adierazten die beraiengandik jasotako errespetu eta begiruneagatik eta, era berean, erabaki hau errespetoz jasoa izango delakoan dago”.

Badirudi arazoak lehengo lepotik duela burua, beraz.

agirre_7783_1

eitb

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

11 pentsamendu “Mikel Agirrek uko egin dio EITBko Zuzendari Nagusi izateari”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude