Mendi-joa

Mendi-joa –

Mendi-joa
Moncayo mendia. Arg: Willtron (Wikipedia)

Aspaldian giltzaperaturiko presoa asteburuko lehen baimenaldia noiz ailegatuko nola, hala gu, larunbata noiz etorriko, ordubetez bederen kanpoko airea arnastu ahal izateko, ogiaren eta letxugaren poltsaren aitzakiarik gabe. Luze izan da, luze izaten ari da. Horregatik, niri bederen, ihes egiten duen presoa bezala, barkagarriak zaizkit debekuari ixkin egiten saiatzen direnak. Gure artean, txapelduna, Tuterako herritar hori, Moncayora igo eta bideoa zintzilikatu duena. Lehenago, Errioxako mendietan ibilita gero, sarean ari izana zen, aholkuak ematen, jendeak alarma egoeraren arau zorrotzak nola saihestu, mendira atera ahal izateko. Gure heroiak ez du oraindik ikasi grina batzuk ezkutuan gordetzekoak direla, munduari haien berri eman gabe. Hainbertze arrasto utzita, aise jaso du pikoloen bisita. Kario pagatuko du bere irrika. Gaixo mendi-joa, gailurren deiari entzungor egin ahal izan ez diena. Barkagarri bekit auto-aipua.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko apirilaren 29koa]

Mendi-joa
Aingeru Epaltza

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude