[INKESTA] “Internazionala” kantuari letra aldatu… bai ala ez?

“Internazionala” kantuari letra aldatu… bai ala ez? –

"Internazionala" kantuari letra aldatu... bai ala ez?Iragan ostirala maiatzak 1 zen, eta gure ahotsa kalera eraman ez genuen arren askoren ahotsak iritsi zitzaizkigun gure etxeetara. Tartean, interesgarria iruditu zaidan proposamen bat: “Internazionala” abestiaren letraren moldaketa.

Internazionala mundu osoko langileen ereserkitzat hartzen da, eta hitz originalak Eugène Pottierrek idatzi zituen 1871n, frantsesez; 1888an Pierre Degeyterrek musika ezarri zion. Euskarazko bertsioari dagokionez, zalantzak daude egiletza ehuneko ehunean bermatzerako orduan, nahiz eta aski zabaldua den Gabriel Arestik idatzi zuela. Bi itzulpen egin zituela aipatzen da wikipedian, eta bi hauetatik lehena zabaldu da gehien:

1. Zutik lurrean kondenatu
zaren langile tristea,
nekez ginen elkarganatu
indazu albiristea¹.
Gertatuak ez du ardura,
jende esklabua jeiki,
aldaketak datoz mundura,
nor den herriak badaki.

Oro gudura ala!
Bihar izan dadin
Internazionala
pertsonaren adin.

 

2. Zutik! Munduko langileak,
garai dezagun gosea!
Odoltzaren ondoan sarri
datorkigu asea!
Burgesiaren hilobitzat
zabal dezagun lezea,
harekin ehortziko dugu
eman daukun oinazea.

Gora herriartea,
agintera zuzen;
gure azken guda
bizkor etorri zen.
Oihuaren ederra,
garbi eta ozen!
Munduko langile guztiak
bat egin gaitezen!

 

Hitz edo kontzeptu ulergaitz samarrak dauzka abestiak. Ezagunena izan arren askorentzat esanahi ezezagunena duena da “indazu albiristea”. “Albiristea”-k “berri ona” esan nahi du, eta beraz, “indazu albiristea” “egin ezazu albiste ona” dela esan daiteke. Nahasketa sortzen duen beste puntu bat “pertsonaren adin” da, eta kasu honetan “adin”-ek “adimena” esan nahiko luke.

Letra ez da ulerterreza, eta horren erakusle onena da urteroko mobilizazioetan antolatzaileek eskuorriak banatzen dituztela letrarekin. “Eusko Gudariak” mundu guztiak lehenengoan ikasi duen bezala, oso jende selekto eta zelebrea da “internazionala” osorik dakiena.

Beraz, ongi etorriak dira aldaketa proposamenak, duela egun gutxi zabaldu zen hau barne. Letrak honakoa dio:

 

Zutik munduko langileak

Zutik ogirik gabeak

Zapaltzaile denen aurrean

Altxa iraultzaileak!

Iragana suntsitu behar da

Jende esklaboa jaiki

Aldaketak datoz mundura

Eta herriak badaki!

Elkar gaitezen denok

Azken borrokara

Internazionala

Gure iraultza da!

Ene uste apalean, abesti hau ulergarriagoa da, ikasten errazagoa, eta beraz, praktikoagoa. Inor gutxik ezagutzen du Arestiren bertsioa, eta ez da nahasmen handirik sortuko letra aldatuz gero.

Baina zer  dio herriak? Eman zuen iritzia inkestan! (AHT egin beharra dagoela edo CENek aberastasuna sortzen duela uste duzuenok abstenitu, otoi)

“Internazionala” kantuari letra aldatu… bai ala ez?

2 pentsamendu “[INKESTA] “Internazionala” kantuari letra aldatu… bai ala ez?”-ri buruz

  • Ohar bi:
    -“indazu”= “emadazu”, forma arkaikoa, baina ongi lekukotua.
    -“adin”: nik beti lotu dut adin=edade=garai/aro-rekin. Baliteke “adinakoa” esan nahi izatea, hau da, pertsonarentzat aproposa.
    “Gizonaren adin” zen lehen bertsioa, eta gero “pertsonaren” edo “herriaren” erabiltzen hasi zen, ongi erabili ere

  • Bitor Abarzuza Fontellas 2020-05-11 13:13

    [Doinua: Eusko gudariak]

    Eusko langileak gara
    Mundua askatzeko
    Gerturik dugu ukabila [bihotza]
    Bere alde emateko

    Irrintzi bat entzun da
    Herri guztietan
    Goazen langile denok
    Munduaren indarra [iraultzaren indarra]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude