McDonalseko jaki ekologikoen amua (bideoa)

Jaki ekologikoek zapore hobea al dute? Bereizgarria sikiera? Zu gai izango ote zinateke, esaterako, McDonals bateko jakiak eta jaki ekologikoak bereizteko? Esperimentua egin dute Lifehunters ekoiztetxe holandarreko kideek, momentuko bideo biral dibertigarrienetarikoa egiteko. Aste honetantxe igotako bideo honekin, elikadura ekologikoaren munduko hipokresia agerian utzi dute.
mcdonalds-piled

Bi kazetarik Houten hiriko elikadura ekologikoaren azokan standa alokatzen dute jatetxe bat balira legez. Baina janari ekologikoa jarri beharrean, McDonals batetik erositako piezak jartzen dituzte dastagarri. A ze irriak egingo dituzun bideoa ikustean. Sasi adituen komentarioek ez dute preziorik. Hor duzu:

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.