London forever…??

London forever...??

Kaxa Hutsak proiektuaren barruan, kontestu ezberdinetan bizi diren eta Euskal Iheslari Politkoen Kolektiboarekin lotura duten pertsona batzuen bizipenak aztertzeko helburuz, Bostok Photo Agency modu inedpendiente batean egiten ari den lan dokumental sorta baten lehen argitalpena da “London forever …?”.

2005etik Londonen legalki bizi den euskal iheslaria da Garikoitz Ibarluzea Murua, 2014ean espainiar erreinuko egintariek etxera itzultzeko baimena ukatu ziotena.

Erresuma batua bezalako estatu batean, edozein etorkinek izan ditzazkeen barne traba burokratikoak ikusiko ditugu Garikoitzen bidez, kartzelaratua izan daitekeenez, nahi izanda ere, espainiar estatura itzuli ezin denaren larritasuna gehitu behar zaiolarik.

Beste alde batetik, deserriaren bakartasuna eta burbuila, frustrazioa, traba juridiko eta burokratikoak erakutsiko dizkigu.

London forever…??

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.