Martxoan irakurriko ditugun 10 titular
Ohi bezala hemen natorkizue etorkizuneko titularrekin. Gaurkoan martxokoak dakarzkit. Besterik gabe, hemen dituzue… badakizue beti dudala asmatzen.
- Berriak webgune berria, Martxelo Otamendik twitter kontua baino lehenago sortu du.
- Lin Ton Taunek egingo du Tropelaren abestia. Esperantoz, “mundura zabaltzeko”
- Zuhaitz Gurrutxagak bi domina irabazi ditu Sotxiko joko olinpikoetan. Monologo bat egingo du ospatzeko.
- Narima Maurya bangladeshtarrak irabazi du Argia.comeko blog onenaren saria.
- ETAren arma arsenala, lehenengo faszikuluarekin, 2 bala eta gatilloa 2€tan, zure kioskoan.
- Markel Olano: “ETAk ez daki zer edukiontzitan bota behar diren armak”
- Paquirrín S.D. Eibar primeran egon dadin behar diren 1,5 milioiak jartzeko prest agertu da.
- Roberto Jimenezi plastika suspenditu diote, ez duelako ezer pintatzen.
- EHUko ikerlarien arabera, Patxi Lopezen euskarazko idazkunak faltsuak dira.
- Cuatrok eta Espainiako Selekzioak Podemos salatu dute, jabetza eskubideen urraketagatik. “La nuestra es más roja”, erantzun du Pablo Iglesiasek.