Maria Solanak, zaplastekoa PSNri
Maria Solanak, zaplastekoa PSNri –
Lanbidez kazetari, Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilaria da egun Maria Solana. “Euskaraz bizitzeko egonaldiak” programa zela-eta, atzo PSNko Carlos Gimenori erantzun behar izan zion parlamentuan. Bere mintzaldiak Uxue Barkosek UPNko Jose Javier Esparzari eman zion zaplastekoa ekarri digu gogora, bere garaian Zugarramurditik Cascanteraino entzun eta Nafarroa osoa dardaratu zuena. Gogoratzen?
Respuesta a PSN sobre el programa de inmersión lingüística “Euskaraz bizitzeko egonaldiak” pic.twitter.com/GHA9g5gkS7
— María Solana Arana (@solanarana) 2018(e)ko martxoak 22
“Programa hau hain da baztertzailea, bertan parte hartzen duten hogeita bat ikastetxeetatik 15 A eredukoak eta 7 D eredukoak direla, zonalde ez euskaldunekoak gainera”, dio Solana Aranak ironia nafarra erabilita, ikastetxe guztiak banan banan izendatu baino lehen.
“Nafarroan ikasle guztiek ikasten dute ingelesa, eta ez da gauza bera gertatzen euskararekin, gure hizkuntza den arren; hauxe da errealitatea” esan, eta euskarafobia leporatzen dio Gimeno jaunari. “`Una grande y librek´ babestutako euskarafobia; lehenengo UPNk, gero PPk, eta azkenik, ez genuen gutxiagorik espero, PSNk”.
Maria Solanak, zaplastekoa PSNri
Unionisten euskaldunokiko jarrera iraingarria da… alderdi abertzaleen, bereziki EAJ eta Geroa Bai, epelkeria bezainbeste.