Egiari zor, Alfredo Pascualen txioa ikusi ez banu (“Movistarren omenaldia manspreading-ari”), argazkia oharkabean pasako litzaidake, ez nintzateke konturatuko gizonezko ziklistek hankak zabalik dituztela, eta emakumezkoek itxita. Baina behin hura irakurrita, ezin ukatu irudia deigarria gutxienez ez denik. Hauxe diot zeren eta txioari erantzun dioten askok, gizonezko askok esan nahi dut, argazkia ikusita ere ezer bitxirik ez dagoela diote, normal normala dela, “natural naturala”.
Ostia, kontuan hartu gabe ere neska eta mutilek txikiak direnetik jasotzen dituzten mezuak, jasotzen duten hezkuntza, horri lotutako espazioaren okupazioa, edota kontu fisiko-biologikoak (“Gure hankarteak espazio zabalagoa behar du eroso egoteko”), txioaren erantzunetan ageri diren osagai batzuk aipatzearren, ez didazue esango, behin horren gainean ohartarazita, kirrinka apur bat egiten ez duenik Movistar taldeko ziklisten irudiak, ala? Ez dago itsu handiagorik…
Gizonek, esertzean hankak jartzeko angelua zabalegia da zakila ta barrabilak dituztelako… eeee, baina zer diot!! Hori matxismo-patriarkatu-heteronormatibo-zapaltzailearen errua baino ez da eta!!!
Azkar, kanpaina bat horren aurka, Emakunde! Diruz hornitu ditzagun gure irrati-telebista-egunkari guztiak, sistema kapitalista kapitalarekin suntsituko dugu eta (uy, barka, ez dakit zer diodan ere, idazten nagoen bitartean kontraesanak botatzen ditudala konturatzen naiz, brrr, muajjj)
Noski, niri eskolan betidanik esan didate, esertzean, hankak zabaldu behar ditudala nire zakila eta barrabilak estutu gabe. Sistema hezitzaile patriarkal kapitalista nazkagarria!!! puajj
Beren burua emakume autodeterminaturiko gizonezkoak ari dira emakumeen kirol-kategorietan lehiatzen eta, abantaila fisikoen ondorioz, tituluak berenganatzen.
Goiko postuetara klasifikatzen den kirolari transfemenino bakoitzeko, emakume kirolari bati karrera zapuzten zaio. Halere, aste honetako polemika ergela da gizonezkoak hanka zabalik esertzen direla. Alaporrai.

Mikromatxismoa makrotxorakeria handiena da.
Gizonezkoek zakil-barrabilak dauzkate. Kitto.
Beren burua emakume autodeterminaturiko gizonezkoak ari dira emakumeen kirol-kategorietan lehiatzen eta, abantaila fisikoen ondorioz, tituluak berenganatzen.
Goiko postuetara klasifikatzen den kirolari transfemenino bakoitzeko, emakume kirolari bati karrera zapuzten zaio. Halere, aste honetako polemika ergela da gizonezkoak hanka zabalik esertzen direla. Alaporrai.
https://www.diariovasco.com/opinion/emakumetako-gizona-20220103000718-ntvo.html
https://www.berria.eus/paperekoa/2655/025/002/2021-07-25/generoaren-zama-buru-gainean.htm
https://amp.marca.com/mma/2021/09/16/61433f00e2704e42058b4573.html
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Veronica_Ivy