Lanbide: Ikastaro guztiak gaztelaniaz

Lanbide: Ikastaro guztiak gaztelaniaz – 

Lanbide: Ikastaro guztiak gaztelaniaz

LANBIDE: IKASTARO GUZTIAK GAZTELANIAZ

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Zerbitzua da Lanbide, eta orain langabeentzat eskaintzen dituen 585 ikastaroetatik guztiak dira gaztelaniaz. Tira, guztiak ez: euskara ikastaroak euskaraz dira.

Herritar baten kexaren bidez jakin dugu, eta ikusi dugu hala dela, baita Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herrietan ere, baita hizkuntzarekin zerikusi handia duten arloetan ere: turismoa, hezkuntzako teknologiak, bezeroarekiko harremanak…

Beraz, Lanbideri eskatzen diogu behar diren baldintzak jar ditzala herritarrek aukera izan dezaten halako ikastaroak euskaraz egiteko. Hiriburuetan eta UEMAko herrietan has daiteke, adibidez. Eta, horrekin batera, webguneko bilatzailea molda dezake, hizkuntzaren araberako bilaketak egiteko. Aintzat hartuko duelakoan, mila esker aldez aurretik.

Lanbide Ikastaro guztiak gaztelaniaz

Administrazioan Euskaraz Taldea

2 pentsamendu “Lanbide: Ikastaro guztiak gaztelaniaz”-ri buruz

  • EAEn ere gu bezain gaizki? Segur naiz UEMAk kontu honen berri izaten duenean burua hautsiko duela lotsagabekeria honi bukaera emateko

  • Inoxente samarra ote naiz ba?