Manspreading zer den, irudi bakarrean

Manspreading zer den, irudi bakarrean –

Jon Tornerrek Argia aldizkariko Slump doktorearen zaintiratua blogean.

Manspreading zer den, irudi bakarrean
Hankak zabalik dituztela batzuk, itxita besteak. Naturala?

Egiari zor, Alfredo Pascualen txioa ikusi ez banu (“Movistarren omenaldia manspreading-ari”), argazkia oharkabean pasako litzaidake, ez nintzateke konturatuko gizonezko ziklistek hankak zabalik dituztela, eta emakumezkoek itxita. Baina behin hura irakurrita, ezin ukatu irudia deigarria gutxienez ez denik. Hauxe diot zeren eta txioari erantzun dioten askok, gizonezko askok esan nahi dut, argazkia ikusita ere ezer bitxirik ez dagoela diote, normal normala dela, “natural naturala”.

Ostia, kontuan hartu gabe ere neska eta mutilek txikiak direnetik jasotzen dituzten mezuak, jasotzen duten hezkuntza, horri lotutako espazioaren okupazioa, edota kontu fisiko-biologikoak (“Gure hankarteak espazio zabalagoa behar du eroso egoteko”), txioaren erantzunetan ageri diren osagai batzuk aipatzearren, ez didazue esango, behin horren gainean ohartarazita, kirrinka apur bat egiten ez duenik Movistar taldeko ziklisten irudiak, ala? Ez dago itsu handiagorik…

Manspreading zer den, irudi bakarrean

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Manspreading zer den, irudi bakarrean”-ri buruz