maniFESTA
Komunikazioan eta publizitatean, oro har, eraginkorragoa da umore ona, txarra baino; jarrera positiboa, negatiboa baino; jokabide sortzailea, suntsitzailea baino…
Hobe maniFESTA manifestaPENA baino. Hori pentsatuko zuten Kataluniako Enmedio “kultur talde” edo dena delako horren partaideek.
2.0 izenarekin ezagutzen dugun hori, teknologia kontua baino haratago, jarrera eta jokabide kontua dela erakutsi, eta iNem festa aurkeztu zuten (iPod estetika erabilita:)
http://www.youtube.com/watch?v=z7lA6a-ygq8&feature=player_embedded
“FlashMob” esaten diete halako ekintzei, edo “street marketing” edo auskalo zer gehiago. Izena da gutxienekoa.
Komunikazio ekintza berezi batek egoera, sentsazio eta iritzi-giro berriak eragin eta zabaldu ditzakeela da kontua.
Eta komunikazio modu eta ekintza berriak baino gehiago, gizartean esku hartzeko modu berriak ari dira sortzen.
Merezi du, benetan, bideo honi 3 minutu eskaintzea.
[…] honekin harreman zuzena duten bi artikulu: . maniFESTA. . Txikigintzarako […]
[…] honekin harreman zuzena duten nire beste bi artikuluxka: . maniFESTA. . Txikigintzarako […]
[…] . maniFESTA. […]