Artibismoa

Artibismoa  .-

Aldarrikapen eta salaketa modu berri eta irudimentsuagoak ari dira egiten. Jendearen arreta bereganatzeko, hedabideetan oihartzuna lortzeko eta, azken batean, gizartean eragiteko.

New York Times egunkariaren kopia faltsuak doan kalean, alegiazko albisteekin. “Super heroi prekarioak” lapurretan Hanburgon. Munduko Bankuaren kontrako manifestazioan poliziaren kolpeetatik babesteko “pret a revolter” mozorroak Bartzelonan. Desobedientzia zibila aldarrikatzeko clown pailazoak Londresen. Etxebizitza hutsak salatzeko okupazioan bideoklip grabazioa eta modelo desfilea New Yorken…

Aktibista izatea arrazionala, errutinazkoa, aspergarria izan daiteke, eta jende askori ez zaizkio gustatzen aktibismo modu tradizionalak. “Artibismoak”, aldiz, dibertimendua dakar, umorea, plazerra, bizipoza.

Merezi du La2eko Metropolis saioan orain hiru bat aste eman zuten dokumentala osorik ikustea. (25:20min).

Asko aldatzen ari dira gizartean eragiteko modu eta bideak.

Munduak daraman martxa petralak eragindako haserrea bideratzeko modu berriak dira, umoretsuagoak, lasaiagoak. Ekintza eta agerraldi zinez bitxiak asko. Jendearengana benetan iristeko gaitasuna dutenak. Pentsarazi egiten dutenak. Jende gehiegi mobilizatu gabe, oihartzuna eta eragina lortu ditzaketenak.

Horregatik, nahi nuke bai, artibismoa, artekintza edo sormen pixkat behintzat euskara sustatzeko ahaleginetan…

Gai honekin harreman zuzena duten nire beste bi artikuluxka:

. maniFESTA.

. Txikigintzarako marketina.

cc-by-sa Iñigo Fernandez Ostolaza

Artibismoa

Irudia | artibismoa | zz | Creative Commons By SA

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.

Zer duzu buruan “Artibismoa”-ri buruz